Patziku Perurena Loiarte (Goizueta, Nafarroa Garaia, 1959ko martxoaren 26a[1] - ) euskal idazle eta pentsalaria da. Gaur egun Leitzan bizi da.
Bizitza eta obra
Arrasateko Eskola Politeknikoan ingeniaritzako ikasketak egiten ari zela, haurtzaroan ezagututako baserri-giroaren eta euskara hutsezko bizimoduaren galdu-minak idaztera bultzatu zuen.
Literaturako lehen urratsak olerkigintzan egin zituen: Joannes d'Iraolaren poema bilduma (1985), Emily (1987), Iraingo apaiz gaztearen kantutegi zaharra (1988), eta Ixileko kantak (1993).
Baina saiakera landu du batez ere, eta pentsalari zorrotz eta polemista moduan nabarmendu da: Harripilatan ezkutatzen zeneko apo tipiaren burutazioak (1990), Marasmus femeninus (1994), Harrizko pareta erdiurratuak (2004), eta Dakiguna ikasten (2007).
Ikerketa filologikoa ere landu du Euskarak sorgindutako numeroak (1993) eta Koloreak euskal usarioan (1992) liburuetan, eta Leitzako ahozko historia jaso du beste lan mardul batean: Leitzako errege-erreginak (1996).
Bestalde, egunkarietan idatzitako artikuluak liburuetan bilduta eman ditu gero argitara: Zirian Zirika (1995), Etorrerakoak (1998), eta Trapuan pupua (2001).
Euskaltzain urgazle izendatua 1996ko martxoaren 29an. Herri Literatura Batzordean (2005-).
Idazlanen zerrenda
Saiakera
Poesia
Biografia
Artikuluak
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo loturak