Iruñeko Sanferminak

Artikulu hau Iruñeko jaiei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «San Fermin (argipena)».
Sanferminak
Iruñeko Udaletxe plaza, txupinazoa bota baino segundo batzuk lehenago.
Tokia Iruñea
Euskal Herria Nafarroa, Euskal Herria
AntolatzaileaIruñeko Udala
EsanahiaIruñeko jai nagusiak, San Fermin Amienskoaren omenez
(egun nagusia: uztailaren 7a)
Hasierauztailaren 6a,
eguerdiko 12:00ak
Amaierauztailaren 14a,
gauerdiko 00:00ak
Data
DataUztailaren 7
OspakizunakEgunero, Iruñeko entzierroa
Webguneasanfermin.pamplona.es

Iruñeko Sanferminak Iruñeko jai nagusiak dira, mundu osoan ospetsuak. Uztailaren 6tik 14ra ospatzen dira gaur egun Iruñeko Sanferminak. Duela 400 urtetik gora uztailean egin izan da, 1591n, Bernardo Sandoval Iruñeko apezpikuak agindurik urriaren 10etik uztailaren 7ra aldatu zenetik, 1515ean Nafarroa Gaztelako Koroari lotu zioten eguna aldi berean ospatzeko.

Sanferminak uztailaren 6an, eguerdiko 12etan, hasten dira urtero, Iruñeko udaletxeko balkoitik txupinazoa jaurtitzearekin batera. Ekitaldi hau oso jendetsua izaten da. Entzierroak festen muina eta ekitaldirik ezagunena dira. Goizeko 8etan abiatzen dira eta hauxe da ohiko ibilbidea: Santo Domingoko aldapa, Udaletxe plaza, Mercaderes kalea, Estafeta kalea, Telefonicako tartea eta zezen plaza. Jaiak uztailaren 14an amaitzen dira, Gaixoa ni (gaztelaniaz, Pobre de mí) tradizionala abestuz.

Ernest Hemingway idazle ezagunak, The Sun Also Rises eleberriaren bitartez, mundu osoan ezagutarazi zituen Sanferminak, herrialde anglosaxoietan batez ere.

Fermin santua

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Iruñeko Sanferminen gaineko zortzi datu.
Entzierroa Udaletxe plazan
Entzierroa hasi baino unetxo bat lehenago, Santo Domingo aldapa

Kristau tradizioaren arabera, Fermin Amienskoa, batez ere San Fermin santu izenaz ezaguna, (Iruñea, 272 - Amiens, 303ko irailaren 25a) misiolari kristaua izan zen. Amiensko lehen gotzaina.

31 urte zituela burua moztu zioten. Amiensko eta Lesakako patroia. San Fermin, San Frantzisko Xabierrekin batera Nafarroako patroia da.

Elezaharren arabera Iruñean jaio zen, eta Firmo izeneko senatari pagano baten semea zen. Dena den, ikerketa historikoen emaitzek zalantzan jartzen dute santua benetan existitu zen, askoz geroagoko asmazioa baitirudi.

Txupinazoa

Jaiei hasiera emateko, uztailaren 6an, eguerdiko 12:00etan, txupina botatzen da udaletxeko balkoitik. Juan Etxeparek hasi zuen tradizio hau 1931 urtean. Milaka pertsona elkartzen dira plazan ekitaldi honetan. Urtero hitz berdinak errepikatzen dira suziria bota aurretik: Pamploneses, Pamplonesas, Iruindarrak, ¡Viva San Fermín! Gora San Fermin!

Zezenak

Entzierroa

Sakontzeko, irakurri: «Iruñeko entzierroa»

Entzierroa goizero ospatzen den ekitaldia da. Bertan arratsaldean zezenketan parte hartuko duten zezenak euren lo-lekutik zezen plazara eramaten dira.

Goizero 8:00etan hasten da zuziri batekin. Korrikalariek Santo Domingo aldapa igo ondoren, Udaletxeko plazatik pasa eta Merkatari kalea zeharkatzen dute. Horren bukaerara heldu aurretik, Estafeta kalea hartzen dute bihurgunean. Kale hori bukatuta, Telefonica kaleko zatia egiten dute harik eta zezen plazara sartu arte.

Guztira 848 metroko ibilbidea da.

Ganadutegiak

Urtero 8 ganadutegietako zezenek egiten dute korri Iruñean uztailaren 7tik 14ra. Segidan urtero etorri diren ganadutegien zerrenda, ezkerretik eskuinera, lehen entzierrotik azkenera.

  • 2007: Dolores Aguirre, Miura, Fuente Ymbro, Cebada Gago, Jandilla, Marques de Domecq, Antonio Banuelos eta Victorino Martin.
  • 2008: Conde de la Corte, Cebada Gago, Fuente Ymbro, El Ventorrillo, Jandilla, Dolores Aguirre, Miura eta Núñez del Cuvillo
  • 2009: Alcurrucén, Cebada Gago, El Ventorrillo, Jandilla, Dolores Aguirre, Miura, Fuente Ymbro eta Núñez del Cuvillo
  • 2010: Peñajara, Cebada Gago, Fuente Ymbro, Dolores Aguirre, Miura, Victoriano del Río, El Pilar eta Jandilla.
  • 2011: Torrestrella, Cebada Gago, Dolores Aguirre, Miura, Fuente Ymbro, Victoriano del Río, El Pilar eta Núñez del Cuvillo.
  • 2012: Dolores Aguirre, Miura, Cebada Gago, El Pilar, Fuente Ymbro, Victoriano del Río, Juan Pedro Domecq eta Torrehandilla.
  • 2013: Alcurrucén, Dolores Aguirre, Valdefresno, Victoriano del Río, Torrestrella, El Pilar, Fuente Ymbro eta Miura.
  • 2014: Torrestrella, Dolores Aguirre, Victoriano del Río, Garcigrande, Jandilla, Fuente Ymbro, Adolfo Martin eta Miura.
  • 2015: Jandilla, Del Tajo y La Reina, Victoriano del Río, Fuente Ymbro, Jose Escolar, Conde de la Maza, Garcigrande eta Miura.
  • 2016: Fuente Ymbro, Cebada Gago, Jose Escolar, Pedraza del Yeltes, Jandilla, Victoriano del Río, Nuñez del Cuvillo eta Miura.
  • 2017: Cebada Gago, Jose Escolar, Puerto de San Lorenzo, Fuente Ymbro, Jandilla, Victoriano del Río, Nuñez del Cuvillo eta Miura.
  • 2018: Puerto de San Lorenzo, Jose Escolar, Cebada Gago, Fuente Ymbro, Nuñez del Cuvillo, Victoriano del Río, Jandilla eta Miura.
  • 2019: Puerto de San Lorenzo, Cebada Gago, Jose Escolar, Jandilla, Victoriano del Río, Nuñez del Cuvillo, La Palmosilla eta Miura.
  • 2022: Nuñez del Cuvillo, Fuente Ymbro, José Escolar, La Palmosilla, Cebada Gago, Jandilla, Victoriano del Río eta Miura.
  • 2023: La Palmosilla, José Escolar, Cebada Gago, Fuente Ymbro, Núñez del Cuvillo, Jandilla, Victoriano del Río eta Miura.
  • 2024: La Palmosilla, Cebada Gago, Victoriano del Río, Fuente Ymbro, Domingo Hernández, Jandilla, José Escolar eta Miura.

Zezenketak

Tradizio berriak

Gizakien entzierroa

2002. urteaz geroztik, uztailaren 5ean, urtero-urtero, PETA (People for the Ethical Treatment of Animals, Animalienganako Tratu Etikoaren Aldekoak) erakundeak lasterraldi ezin originalagoa antolatzen du betiko entzierroaren ibilbidean barrena, uztailaren 7tik 14a bitarte goizeko zortzietan egiten den horren ibilbide berean. Entzierroaren aurkako entzierroa da, zeina giza gozamen hutserako animalien erabilpenaren kontrako errebindikazio bilakatzen baita.

Entzierro honetan parte-hartzaileak biluzik joaten direla da deigarriena, edo ia biluzik. Larru gorritan edo kasik. Gauza dibertigarria, jai girokoa eta baketsua denez gero, ospakizunak Gobernuaren Ordezkaritzaren baimena eta guzti izaten du.

Telebista eta egunkarietako azaletan agertzea lortu dute maiz, Iruñean ez baita askotan ikusten gizon eta emakume biluziz osaturiko saldoa karriketan gora eta behera korrika. Gutxika-gutxika zaleak batu dituzte, 2002-an 20 lagun ziren eta egun ehunka dira parte-hartzaileak, izan ere.

Ekintza honek Iruñean Sanferminen inguruko tradizio bitxi bihurtzeko bidea darama.

Uztailaren 15eko entzierroa

Festak ofizialki uztailaren 14an bukatzen dira, baina 15ean ere bada festa, eta bada festa ahal den guztia, entzierro eta guzti, luza dadin ahal duen guztia egiten duena. Uztailaren 15eko entzierroak Billabesaren Entzierro gogoangarrian du jatorria, 1985ean egiten hasi zena. Iruñean hiri-autobusei deitzen zaie billabesa (Villavesa), eta uztailaren 15ean, horrezkero festa ofiziala akiturik zegoela, Santo Domingo aldapan gora zihoan autobusak ohiko zezen saldoa ordezkatzen zueneko lasterraldia zen billabesaren entzierroa.

Entzierro hau bestearen pareko zeremoniarekin egiten zen. Santuari abesten zitzaion (botila batez ordezkatuta), piztia zirikatzea debekaturik zegoen, e.a. Ezarririko ordenari egiten zitzaion txantxa zen. Eta ezarririko ordenari, jakina, ez zitzaion halakorik gustatzen eta, beraz, bere eskuan zegoen guztia egin zuen "billabesaren entzierroa" pikutara joan zedin. Denbora dezente joana da zortzietako billabesa kendu zutenetik, baina berdin zion; azokara igotzen zen banaketarako furgoneta bat erabili ohi zen, edota Santo Domingo karrikan gora egiten zuen edozein ibilgailu.

2012an bizikleta baten aurrean egin zen delako entzierroa, polizien presentziarekin. Hauek eragozteari ekin, istiluak gertatu eta are bost lagun atxilotu zituen poliziak, ibilgailuen trafikoa oztopatzen ari omen zirela-eta. Ordu gutxira libre utzi zituzten.

Nabarreriako iturria

Nabarreriako iturria edota Santa Zezilia iturria,alde zaharreko iturri bat da, Nabarreria kaleko maldaren hasieran kokatua dago. Festa hauetan atzerritarrak alkohol edo drogen efektupean iturrira igotzen dira geroago beraien buruak beheko jendartera botatzeko.

Iruñeko Erraldoi eta Buruhandien konpartsa

Iruñeko erraldoiek 150 urte baino gehiago dute, eta festaren ikur nagusietakoa dira. Egurrez, kartoiz eta oihalaz egindako irudiak dira eta goizez ateratzen dira egunero konpartsakide, gaita-jotzaile, txistulari, kiliki, buruhandi eta zaldikoekin batera. Gaur egungoak Tadeo Amorenak egin zituen 1860an, 4 bikote irudikatzen zituztela 4 kontinenteak eta munduko arrazak, Ozeania izan ezik: Europako errege-erregina zuriak, Asiako errege-erregina horiak, Afrikako errege-erregina beltzaranak eta Ameriketako errege-erregina beltzak. Europako erreginak 59 kilogramo eta Afrikako erregeak 66.5 kg dituzte, eta altuera 3.9 metrokoa da.

Lehenengo aipamena hala ere XVI. mendeko bigarren hamarkadakoa da, José María Corerak eginda, eta Arturo Kanpionen eleberriaren arabera ("Don García Almoravid"), 1276tik etorriko zen tradizio hau, baieztapen historikorik egon ez arren.

Konpartsa beraz 8 erraldoiek, 6 zaldikoek, 5 buruhandiek ("Alcalde", "Concejal", "Japonés", "Japonesa" eta "Abuela") eta 6 kiliki ("Verrugas", "Napoleón", "Barbas", "Coletas", "Patata" eta "Caravinagre").

1965ean bidaiatu zuten New Yorkera bertako nazioarteko erakusketarako, eta ezin izan ziren atera erraldoi beltzak zirela eta. Gertaera hau jaso du Fermin Muguruza artista irundarrak "Black is Beltza" lanean (2015).

Peñak

  • Aldapa.
  • Alegría de Iruña.
  • Anaitasuna.
  • Armonía Txantreana.
  • Los de Bronce.
  • El Bullicio Pamplonés.
  • Donibane.
  • Irrintzi.
  • La Jarana.
  • Muthiko Alaiak.
  • Oberena.
  • Rotxapea.
  • Sanduzelai.
  • San Fermin.
  • El Txarko.
  • La Única. Peñarik zaharrena da hau, 1903an sortua.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea

Read other articles:

Becak dayung di kota Medan Becak yang sedang mengangkut penumpang Becak dayung adalah becak tidak bermotor di kawasan Sumatra bagian utara yang didayung oleh pengemudinya. Berbeda dengan becak di Jawa, dan pulau-pulau lain di Indonesia karena pengemudinya berada di samping becak bukan di belakang seperti pada umumnya. Becak seperti ini juga ditemukan di Singapura dan Semenanjung Malaysia. Becak dayung secara perlahan digantikan oleh becak mesin karena beberapa alasan: jarak tempuh yang relati...

 

Mesin 2TR-FE pada Land Cruiser Prado Mesin TR Toyota adalah keluarga mesin bensin dan mesin elpiji Toyota yang diluncurkan tahun 2004. Mesin ini umumnya dipakai pada kendaraan komersial Toyota, antara lain Hiace, LandCruiser, Tacoma dan Hilux. 1TR-FE 1TR-FE adalah mesin bensin 1,998 cc I4 DOHC, 16 katup dan VVT-i. Bertenaga maksimum 136 hp (101 kW) @ 5,600 rpm, dan torsi 18.6 kg m (182 N·m) @ 4,000 rpm. versi dual VVT-i dari 1TR-FE memiliki daya 139 hp (104 ...

 

Lord Althorp redirects here. For other people with that title, see Earl Spencer (peerage). British statesman, 1782–1845 The Right HonourableThe Earl SpencerPC DL FRSLord Spencer as Chancellor of the Exchequer by Henry Pierce Bone.Chancellor of the ExchequerIn office22 November 1830 – 14 November 1834Prime MinisterThe Earl GreyThe Viscount MelbournePreceded byHenry GoulburnSucceeded bySir Robert PeelLeader of the House of CommonsIn office22 November 1830 – 14 November 1...

Untuk kegunaan lain, lihat Jordan. JordanKantor pusatSilverstone, Northamptonshire, Britania RayaPendiriEddie JordanStaf terkenalGary AndersonAdrian BurgessMark GallagherMike GascoyneSam MichaelRob SmedleyPembalap terkenalJean AlesiRubens BarrichelloGiancarlo FisichellaHeinz-Harald FrentzenDamon HillEddie IrvineTiago MonteiroTakuma SatoMichael SchumacherRalf SchumacherJarno TrulliAlex ZanardiNama selanjutnyaMF1 RacingSejarah dalam ajang Formula SatuMesinFord-Cosworth, Yamaha, Hart, Peugeot, ...

 

Questa voce o sezione sull'argomento scienza ha problemi di struttura e di organizzazione delle informazioni. Motivo: la voce andrebbe riorganizzata, mettendo per prima cosa la definizione nel sistema CGS, e solo poi il confronto / conversione con il sistema internazionale. Risistema la struttura espositiva, logica e/o bibliografica dei contenuti. Nella discussione puoi collaborare con altri utenti alla risistemazione. Segui i suggerimenti del progetto di riferimento. Lo statcoulomb (st...

 

Questa voce sull'argomento calciatori cechi è solo un abbozzo. Contribuisci a migliorarla secondo le convenzioni di Wikipedia. Segui i suggerimenti del progetto di riferimento. Zdeněk Folprecht Nazionalità  Rep. Ceca Altezza 181 cm Peso 69 kg Calcio Ruolo Centrocampista Squadra Tuchlovice CarrieraGiovanili 1995-2000 TJ Baník Stochov2000-2001 1. HFK Olomouc2001-2008 Sparta PragaSquadre di club1 2008-2010 Sparta Praga B31 (3)2009-2010 Sparta Praga1 (0)2010→ ...

Canadian singer and actress Some of this article's listed sources may not be reliable. Please help improve this article by looking for better, more reliable sources. Unreliable citations may be challenged and removed. (July 2020) (Learn how and when to remove this message) This article is about the Canadian singer and actress. For her work with sister Maisy, see Lennon & Maisy. Lennon StellaStella in 2018BornLennon Ray Louise Stella (1999-08-13) August 13, 1999 (age 24)Oshawa, Ontari...

 

This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: 2009 Rochester mayoral election – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (July 2009) (Learn how and when to remove this message) 2009 Rochester mayoral election ← 2005 November 3, 2009 2011 (special) →   Candidate Robert Duffy (...

 

Painting by Andrea Mantegna This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Adoration of the Shepherds Mantegna – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (March 2014) (Learn how and when to remove this message) The Adoration of the ShepherdsArtistAndrea MantegnaYear1450–1451MediumTempera on canvas...

American mobster (1929–2020) This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Howie Winter – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (November 2020) (Learn how and when to remove this message) Howie WinterWinter's September 3, 1957 mugshotBornHoward Thomas Winter(1929-03-17)March 17, 1929West Roxbury, ...

 

Finnish politician (born 1986) Fatim DiarraMember of the Finnish Parliamentfor HelsinkiIncumbentAssumed office 5 April 2023 Personal detailsBorn1986 (age 37–38)Vantaa, FinlandPolitical partyGreen LeagueWebsitehttps://www.fatimdiarra.fi/ Fatim Winshett El Habib Diarra[1] (born 1986[2]) is a Finnish politician. Biography She was elected to the Parliament of Finland from the Helsinki constituency in the 2023 Finnish parliamentary election.[3] She has been a...

 

Elected office, West Virginia state government Secretary of State of West VirginiaThe Great Seal of the State of West VirginiaIncumbentMac Warnersince January 16, 2017StyleThe HonorableSeatWest Virginia State Capitol, West Virginia Capitol ComplexCharleston, West VirginiaTerm lengthFour years, no term limitInaugural holderJacob Edgar BoyersFormationJune 20, 1863DeputyChuck FlannerySalary$95,000Website[1] The secretary of state of West Virginia is an elected office within the U.S. state o...

Artikel ini memberikan informasi dasar tentang topik kesehatan. Informasi dalam artikel ini hanya boleh digunakan untuk penjelasan ilmiah; bukan untuk diagnosis diri dan tidak dapat menggantikan diagnosis medis. Wikipedia tidak memberikan konsultasi medis. Jika Anda perlu bantuan atau hendak berobat, berkonsultasilah dengan tenaga kesehatan profesional.artikel mengandung terlalu banyak istilah teknis. Tolong bantu mengembangkannya agar dapat dipahami oleh orang awam, tanpa harus menghilangkan...

 

Strada statale 9Via EmiliaDenominazioni precedentiStrada nazionale 32Strada nazionale 50 Emilia LocalizzazioneStato Italia Regioni Emilia-Romagna (265,806 km) Lombardia (51,454 km) DatiClassificazioneStrada statale InizioInnesto con la SS 16 a Rimini FineA1, presso San Donato Milanese (MI) Lunghezza317,260 km Provvedimento di istituzioneLegge 17 maggio 1928, n. 1094 GestoreANAS Manuale La strada statale 9 Via Emilia (SS 9) è una strada statale italiana, che collega Rimini a Sa...

 

Chairman of the Liechtenstein Provisional Executive Committee in 1918 Martin RitterChairman of the Provisional Executive CommitteeIn office7 November 1918 – 7 December 1918MonarchJohann IIPreceded byLeopold Freiherr von Imhof (As Governor)Succeeded byPrince Karl Aloys of Liechtenstein (As Governor) Personal detailsBorn3 March 1872Mauren, LiechtensteinDied5 September 1947 (aged 75)Innsbruck, Allied-occupied AustriaPolitical partyChristian-Social People's PartySpouse Augusta Fischer&...

2020 single by Loona Some of this article's listed sources may not be reliable. Please help improve this article by looking for better, more reliable sources. Unreliable citations may be challenged and removed. (July 2020) (Learn how and when to remove this message) So WhatSingle by Loonafrom the EP [#] LanguageKoreanReleasedFebruary 5, 2020Recorded2020Genre Dance-pop bass house Length3:18LabelBlockberry CreativeSongwriter(s)Jo Yoon-kyeongProducer(s) David Anthony Anna Timgren Loona singles c...

 

Gonzalo Téllez (died c. 915) was a nobleman who was Count of Lantarón and Cerezo (c. 897–c. 915)[1] and is also mentioned in a document dated 903 as Count of Castile.[2] He and his wife were the founders of the Monastery of San Pedro de Arlanza.[3] Tenencias and estates, military campaigns and repopulation Because of the relentless incursions of the armies of the Emirate of Córdoba from the end of the 8th-century against the counties of Castile and Álava, which i...

 

  لمعانٍ أخرى، طالع قلج أرسلان (توضيح). قلج أرسلان الثالث معلومات شخصية تاريخ الميلاد القرن 12 تاريخ الوفاة القرن 13 الجنسية  الدولة العباسية  دولة سلاجقة الروم الأب سليمان شاه الثاني  عائلة السلالة السلجوقية مناصب سلطان روم   في المنصب1204  – 1205  سليمان شاه...

Way of representing external reality within one's mind Not to be confused with a cognitive model. Information mapping Topics and fields Business decision mapping Data visualization Graphic communication Infographics Information design Knowledge visualization Mental model Morphological analysis Ontology (information science) Schema (psychology) Visual analytics Visual language Node–link approaches Argument map Cladistics Cognitive map Concept lattice Concept map Conceptual graph Decision tre...

 

For the lighthouse, see Sankaty Head Lighthouse. Postcard image of the steamer Sankaty off of Oak Bluffs, Massachusetts. History Name Sankaty (1911–1947) Charles A. Dunning (1947–1964) Owner New Bedford, Martha's Vineyard & Nantucket Steamboat Company (1911–1924) New England Steamship Company (1924–1925) Snow Marine Company (1925–1931) Stamford-Oyster Bay Ferries Corporation (1931–1940) Northumberland Ferries (1947–1964) Port of registry New Bedford, Massachusetts (1911–19...