Txupinazo

Plentziako San Antolin jaietan txupina botatzen

Txupinazoa hainbat herritako jaietan ospakizunei hasiera emateko jaurti eta lehertarazten den suziria da, txupina izenekoa. Askotan udaletxeko balkoitik botatzen da.

Ospetsua da Iruñeko Sanferminetako txupinazoa, uztailaren 6aren eguerdiko 12:00etan botatzen dena da, hainbat telebista-katek zuzenean eman eta milaka lagun biltzen dituena[1]. Euskal Herriko beste hainbat herritan ere txupinazo ospetsua da, hala nola Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietan abuztuaren 4aren arratsaldeko 18:00etan botatzen dena eta Bilboko Aste Nagusikoa txupineroaren eskutik.

Erreferentziak


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea

Kanpo estekak


Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.