Berria

Berria
Motainformazio orokorreko egunkaria
Fitxa teknikoa
Hizkuntzaeuskara
Argitaratze lekuaAndoain, Gipuzkoa
Formatuapaperezkoa eta digitala
Koloreakoloreko eta zuri-beltzeko orriak tartekatzen ditu
ArgitaletxeaEuskal Editorea S.L.
Banaketa
Ekoizpen osoa13.000 (2018an)
Banatze-eremuaEuskal Herria
Maiztasunaasteartetik igandera paperean; egunero webgunean
SalneurriaPAPEREKO EDIZIOA (KIOSKOETAN GEHIENBAT):

• Astelehenetan: eZ dago salgai.

• Asteartetik ostiralera: 1,60  (ostiraletan, probintzia bakoitzak Hitza ale gehigarria).

• Larunbatetan: 1,70 € (gaztetxoen Mantangorri egunkari gehigarria).

• Igandeetan: 1,90 € (ikastolen jaiak direnean, egun horretako egitaraua du gehigarri).
Historia
Ideologiaeuskaltzalea
ZuzendariaMartxelo Otamendi 2003-2023 Amagoia Mujika Tolaretxipi [2023-...]
ErredaktoreakEnekoitz Esnaola, Gari Goikoetxea, Maite Asensio Lozano, Arantxa Iraola, Ivan Santamaria, Iñigo Astiz, Gorka Erostarbe, Mikel Peruarena Ansa
ZutabegileakAndoni Egaña, Angel Erro, Onintza Enbeita, Jose Mari Pastor, Anjel Lertxundi
Identifikadoreak
ISSN1696-5108 eta 1696-5116

berria.eus eta berria.info
Facebook: Berriaegunkaria Twitter: berria Instagram: berriaegunkaria Telegram: berriaegunkaria Youtube: UC2hbw0O8Z6v0KHjVcT0XfsQ Edit the value on Wikidata

Berria euskara hutsean argitaratzen den eta Euskal Herri osoan irakurgai dagoen egunkari bakarra da, Euskaldunon Egunkaria itxi ostean sortua. Informazio orokorra eskaintzen du ikuspegi nazional batetik, lurralde esparrutzat Euskal Herria izanik. Paperezko edizioaz gain, edizio digitala ere badu.

Egoitza nagusia Andoaingo (Gipuzkoa) Martin Ugalde Kultur Parkean dago, eta ordezkaritzak dauzka Gasteizen, Bilbon, Iruñean eta Baionan. Europako hizkuntza gutxituen egunkarietako elkartea den MIDASeko kidea da.[1][2]

Paperezko edizioa egunero argitaratzen da, astelehenetan izan ezik. Webgunean eta gizarte sareetan, aldiz, etenik gabe ematen du informazioa, goizetik gauera egunero. Prezioei dagokienez, paperezko edizioa ordainpekoa da (asteartetik ostiralera 1,55 euroko salneurria du; 1,60 larunbatetan, eta igandeetan 1,80koa zen 2022ko urrian), eta edizio digitala doakoa da. Egunkariaren PDF bertsioa ere eskuragarri dago, baina hori lortzeko berrialaguna izan behar da.

Papereko egunkariaren azken diseinu aldaketa 2014an egin zen. Aldaketa nabariena azaletan eta igandeko egunkarian izan zen, igandeko aleak aldizkari itxura hartu zuelako gai bat sakonean hartuta. Webgunearen diseinua 2017ko urrian berritu zen.

Europako hizkuntza gutxituen egunkarien MIDAS elkarteko kideak.[3]Mapa interaktiboa: https://w.wiki/6qcA

Historia

Berria informazio orokorreko egunkari euskalduna da. Hedabidearen helburu nagusia euskaldunok euskara hutsezko komunikabide bat eskuragarria izatea da, eta horregatik sortu zuten 2003an Espainiako Auzitegi Gorenak Euskaldunon Egunkaria itxi ostean.

ETArekin ustezko erlazioak leporatuta, 2003ko otsailaren 20an Euskaldunon Egunkaria ─euskara hutsean argitaratzen zen egunkari bakarra─ ixteko agindua eman zuen Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta Egunkariako zuzendaritzako hamar kide atxilotu zituzten. Horrek guztiak iskanbila sortu zuen euskal gizartean, batetik erabakiak neurrigabetzat eta eskubideen zapalketatzat jo zituztelako eta, bestetik, hamar atxilotuetako bostek torturak eta tratu txarrak salatu zituztelako.

Horren ondorioz, Euskal Herrian protestak, diru-bilketak eta manifestazioak antolatu ziren. Gizartearen erantzuna hain izan zen jendetsua, non lau hilabeteko epe laburrean Berria egunkaria sortu baitzen, gizartearen eskaera horri erantzuteko. Erabaki judizialetik zazpi urtera, 2010ean, Auzitegi Nazionalak ETArekin erlaziorik eza onartu zuen eta Euskaldunon Egunkaria ez zela sekula itxi behar izan ebatzi.[4]

Euskaldunon Egunkaria itxi eta lau hilera, 2003ko ekainaren 21ean, Berriaren lehen alea kaleratu zen. Andoainen sortutako kazeta hori, beraz, aurreko horren oinordekoa da eta aurrekoaren ekintza askori jarraipena eman die. Esaterako, jatorrian Euskaldunon Egunkariarekin lotura zuen Bilboko "Hor Dago!" konpartsa gerora Berria egunkariarekin lotuta egon da.

2003tik, edizio digitala ere du Berriak papereko edizioaz gain[5]. 2018ko ekainaren 21ean bere hamabosgarren urteurrena ospatu zuen.

Aldi Hau Kontatzeko.

2023. urtean, ekainean, 20 urte bete ditu, Aldi Hau Kontatzeko aroari hasiera emanda. Besteak beste, zuzendari aldaketa izan da: Amagoia Mujikak hartu du Martxelo Otamendiren tokia.[6][7]

Ekainaren 21ean urtemuga-eguna izanik ere, 20.urteurrenaren ekitaldia ekainaren 17an izan da, Donostiako Tabakaleran. [8][9][10]

Bitxikeria moduan: ekitaldiak irauten zuen bitartean, Donostian izandako euri jasak hainbat arazo sortu zituen, eta, esaterako, ekitaldian, pantaila bat izorratuta, ezin izan zen ikusi "Aldi Hau Sormenez Kontatzeko" lana ezin izan zen ikusi; bi egunetara argitaratu dute BERRIAren webgunean.[11]

Edizioak eta atalak

Mantangorri, umeentzako gehigarria

2003tik aurrera, Euskaldunon Egunkaria itxi ondoren, enpresa hartako langile izandakoek Euskarazko Komunikazio Taldea (EKT) sortu zuten, euskarazko egunkari nazional berria sortzearren eta eskualdez eskualde tokian tokiko herri egunkariak sustatzearren.

Ildo horretan, EKTaren baitako Bertako Hedabideak S.L enpresak eraginda, hainbat eskualdetan Hitza egunkariak sortu dira 2003az geroztik, tokian tokiko euskara elkarteen eta gizarte eragileen laguntzarekin: Tolosaldeko Hitza, Oarso Bidasoko Hitza, Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza, Urola Kostako Hitza, Goierriko Hitza, Irutxuloko Hitza eta Busturialdeko Hitza. Gerora, 2010ean, herrialde eta lurraldekako Hitzak jarri zituzten abian: Gipuzkoako Hitza, Bizkaiko Hitza, Iparraldeko Hitza, Nafarroako Hitza eta Arabako Hitza. Azken horrek 2016ko urtarrilean Arabako Alea aldizkariarekin bat egin zuen, eta Alea.eus proiektua jarri zuten abian.

Hartara, Euskal Herri osoarentzat Berriak edizio bakarra egiten duen arren, tokian tokiko edizioak ere ditu: haien webguneetarako lotura dago Berriaren webgunean bertan eta, lotura digitalaz gain, edizio horiek ostiraleko paperezko Berriarekin batera ere banatzen dira, lurraldeko astekari gisa. Astekarioz gain, Berriak bere edizio bakoitzaren baitan atal bereziak argitaratzen ditu: astearteetan, Tantoa, asteburuan izandako kirol ekitaldiei buruzkoa; larunbatetan, Mantagorri gehigarria eta Bizigiro atala, lehena umeentzat bideratuta eta bigarrena bizitza estiloari buruzkoa; eta igandeetako edizio berezian, Nasan, kulturari buruzkoa.

Enpresa egitura

Berria egunkariko bulegoa, Bilbon, 2015. urtean.

Berria egunkariaren jabe Euskal Editoreak S.L. da, Euskarazko Komunikazio Taldea S.A. enpresaren menpekoa dena. Euskarazko Komunikazio Taldea, beraz, sozietate anonimo bat da eta jabetza akzioetan banatua du. 23.000 akziodun dituzte.

Berria Taldeak hainbat enpresa ditu —gehienak, sozietate mugatuak—, horietako bakoitzaren bitartez bideratzeko enpresa nagusiaren jardunak. Gainera, Berria Taldeak tokian tokiko hainbat hedabide ditu bere gain, Bertako Hedabideak S.L. enpresaren bitartez antolatuak. Eskualdetako Hitzak argitaratzeko, tokian tokiko enpresak sortu ziren (hala nola, Oiartzun aldeko Hedabideak S.L. edota Lea-Artibaiko Hedabideak S.L.), eta eskualdetako enpresa horietako bazkide nagusia da Bertako Hedabideak S.L.

Euskarazko Komunikazio Taldearen administrazio kontseiluko presidentea Beatriz Zabalondo da. Iban Arregi kontseilari ordezkaria da (idazkaria izateaz gain), eta Arregiz gain, administrazio batzordean beste bederatzi kontseilari daude. Berriari dagokionez, Martxelo Otamendi zuzendaria da; Iñaki Petxarroman, zuzendariordea; eta Idurre Lazkano, edizio arduradun. Egunkariaren egoitza nagusia Gipuzkoan (Andoain) dagoen arren, lurralde ordezkaritzak dituzte Bizkaian (Bilbo), Araban (Gasteiz), Lapurdin (Baiona) eta Nafarroan (Iruñea), eta orotara 250 langilek osatzen dute talde osoa. 2018an, 23.000 akziodun zituen.

Negozio eredua

Berria egunkariaren edukiak ordainduz (fisikoak) zein doan (digitalak) eskura daitezke, baina euskarazko komunikabideen merkatu txikien mugengatik eta negozio eredu errentagarri baten bila, Berria kontsumitzaileei borondatezko ekarpen ekonomikoak eskatzen hasi da (Berrialaguna), trukean abantaila batzuk eskainiz. Berrialagunak, harpidedunak eta publizitatea egunkariarentzat diru-iturri diren arren, ez dira nahikoa. Diru-laguntza publikoak ere jasotzen ditu. Izan ere, Berria egunkaria euskara hutsezko hedabide bat den heinean, Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzak jasotzen ditu (laguntza handienak Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak ematen ditu). Eusko Jaurlaritzarekin adostutako azken hitzarmenaren arabera (2018ko azaroa), urtean 2,3 milioi euro bideratuko ditu egunkarirako, 2021era arte.[12]

Irakurle profila

CIES (Centro de Investigación y Estudios Sociales) enpresak 2017an egindako inkesten arabera, ondorengoa da Berriaren irakurle profila Hego Euskal Herrian.[13]

Euskarri fisikoko kontsumitzailea

Paperezko edizioko irakurlea gizarte estatus ertain-altukoa da, unibertsitateko ikasketa-mailak dituena eta euskaraz hitz egiteko, irakurtzeko eta idazteko gaitasuna duena. Euskal Autonomia Erkidegoko irakurle nagusia 35 eta 44 urte bitarteko gizonezkoa da, gehiengoa gipuzkoarra da eta hiri handietako herritarra da. Nafarroa Garaiko kontsumitzaileari dagokionez, gizon zein emakumeak parekatuta daude eta irakurle gehienak 25-34 urte bitarteko hiritarrak dira.

Kontsumitzaile profil horrekin, 2017an Berriaren euskarri fisikoak 53.000 irakurle izan zituen batez beste Euskal Autonomia Erkidegoan (paperezko prentsaren irakurleen % 6,7), eta 5.000 Nafarroa Garaian (% 2,1).

Euskarri digitaleko kontsumitzailea

Edizio digitaleko kontsumitzailea, berriz ere gizarte maila ertainetik altura bitartekoa da, ostera ere unibertsitateko ikasketak dituena eta euskaraz hitz egiten, irakurtzen eta idazten dakiena. Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) gehienak 25-44 urte bitarteko gizonezkoak dira, batik bat hiri handietako biztanleak eta, paperean legez, sarean ere nagusitasuna gipuzkoarrek dute. Nafarroa Garaiko kontsumitzaile ohikoenari dagokionez, 25-34 urte bitarteko gizonezkoa da, eta adinaren esparrua murriztu egiten da EAEkoarekin alderatuz.

Kontsumitzaile profil horrekin, 2017an Berriaren euskarri digitalak 46.000 irakurle izan zituen batez beste EAEan (prentsako euskarri digitalen irakurleen % 7,3), eta 3.000 Nafarroa Garaian (% 1,6).

Baliabide digitalak

Aplikazioak

  • Berria: sakelako telefonorako eta tableterako aplikazioa, iOS eta Androiden eskuragarri.
  • Astekaria: larunbatetik ostiralera arteko eduki hautatuak asteburuan irakurtzeko, iOS eta Android sistemetarako eskuragarri.

Gizarte sareak

Blogak

Berriako langile batzuek eta zenbait kolaboratzailek abiatutako blogak 2005ean hasi ziren.

Webguneko atal bereziak

  • Oroiteria:[14] memoria historikoari buruzko atari berezia.
  • GAL, 30 urte:[15] GALi buruzko atari berezia.
  • Ahomentan:[16] udako biko eta hiruko elkarrizketen atal berezia.
  • Udako Serieak:[17] udan argitaratutako serieen atal berezia.
  • Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka:[18] Euskaldunon Egunkaria zenaren aleak bilatzeko atala.
  • Hilketa matxisten biktimen mapa:[19] 2003tik gaur arte Euskal Herrian izan diren hilketa matxistak Euskal Herriko mapan kokatzeko atala.

Sariak

Erreferentziak

  1. Iraola, Arantxa; Elkoroberezibar Beloki, Mikel. (2023-06-17). «Gutxitasunik gabeko gaitasuna erakutsi dute Midasen biltzar nagusian batutakoek» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-17).
  2. Jaurena, Isabel. (2023-06-16). ««Pasiorik izan gabe ezin da kazetaritza bikaina egin»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-16).
  3. (Ingelesez) Members – European Association of Daily Newspapers in Minority and Regional Languages. (Noiz kontsultatua: 2023-06-16).
  4. Euskaldunon Egunkaria. 2019-03-24 (Noiz kontsultatua: 2019-04-01).
  5. «50.000 aleak agortu ziren larunbatean» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-04-30).
  6. Iraola, Jon Ordoñez Garmendia-Arantxa. (2023-06-20). «Amagoia Mujikak hartuko du Martxelo Otamendiren tokia» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).
  7. Iraola, Arantxa. (2023-06-20). ««Kazetaritza egitea: hori da gure funtzioa»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).
  8. Arruabarrena, Jone. (2023-06-20). «Topaleku hogei urtez» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).
  9. Berria.eus. (2023-06-20). «BERRIAren 20.urteurreneko ekitaldia» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).
  10. Beloki, Mikel Elkoroberezibar. (2023-06-20). «Datorrena kontatzeko prest» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).
  11. Garmendia, Jon Ordoñez. (2023-06-20). «'Aldi hau sormenez kontatzeko', tximistak itzalean utzi zuena argitara» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-06-20).
  12. (Ingelesez) Berria.eus. «Laguntza sistema aldatu, eta itun bat egingo du Jaurlaritzak BERRIArekin» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-04-30).
  13. «CIES audiencias de medios» www.ciessl.com (Noiz kontsultatua: 2019-05-08).
  14. «Hasiera | Oroiteria» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-10).
  15. Berria. «GAL 30 urte - Berria.info» berria.info (Noiz kontsultatua: 2019-05-10).
  16. Berria.eus. «Ahomentan 2017 | Berria.eus» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-05-10).
  17. Berria.eus. «Guregaiak | Berria.eus» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-05-10).
  18. (Ingelesez) Berria.eus. «Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-05-10).
  19. «Hilketa matxisten mapa | Berria» www.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-10).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Read other articles:

Abdulrahman Ghareeb Ghareeb bersama Al Nassr pada tahun 2023Informasi pribadiNama lengkap Abdulrahman Abdullah GhareebTanggal lahir 31 Maret 1997 (umur 26)Tempat lahir Jeddah, Arab SaudiTinggi 165 m (541 ft 4 in)Posisi bermain Sayap kiriInformasi klubKlub saat ini Al-NassrNomor 29Karier junior2011–2018 Al-AhliKarier senior*Tahun Tim Tampil (Gol)2017–2022 Al-Ahli 93 (13)2022– Al-Nassr 45 (7)Tim nasional2016–2018 Saudi Arabia U20 3 (1)2017–2021 Saudi Arabia U23 5 ...

 

 

Pemandangan di Elbląg. Elbląg (Jerman: Elbingcode: de is deprecated ) adalah sebuah kota Hanse Jerman yang sejak akhir Perang Dunia II terletak di Polandia (Provinsi Warmia-Mazury). Di Elbląg terletaklah terusan Elbląg. Wilayah Elbląg seluas 83,320 km2 Penduduk Elbląg berjumlah 131.000 jiwa. Kode telepon panggil Elbląg adalah (+48) 55. Saat ini, wali kota dijabat oleh Grzegorz Nowaczyk. koordinat geografi: 19°24' E 54°10' N Wikimedia Commons memiliki media mengenai Elbląg. Arti...

 

 

Artikel ini sebatang kara, artinya tidak ada artikel lain yang memiliki pranala balik ke halaman ini.Bantulah menambah pranala ke artikel ini dari artikel yang berhubungan atau coba peralatan pencari pranala.Tag ini diberikan pada Maret 2023. Angélica CelayaCelaya pada Comic Con 2014 sedang mempresentasikan seri televisi ConstantineLahirAngélica Guadalupe Celaya9 Juli 1982 (umur 41)Tucson, Arizona, Amerika SerikatKebangsaanAmerika SerikatPekerjaanPemeran, peragawatiTahun aktif2003...

Newspaper in Jackson, Mississippi, US Clarion LedgerTypeDaily newspaperFormatBroadsheetOwner(s)GannettFounded1837LanguageEnglish (American dialect)Headquarters201 South Congress StreetJackson, MS 39201Circulation15,500 Daily16,422 Sunday[1]ISSN0744-9526Websiteclarionledger.com The Clarion Ledger is an American daily newspaper in Jackson, Mississippi. It is the second-oldest company in the state of Mississippi, and is one of the few newspapers in the nation that continues to circulate ...

 

 

Species of virus Human coronavirus HKU1 Formation of HcoV-HKU1. Virus classification (unranked): Virus Realm: Riboviria Kingdom: Orthornavirae Phylum: Pisuviricota Class: Pisoniviricetes Order: Nidovirales Family: Coronaviridae Genus: Betacoronavirus Subgenus: Embecovirus Species: Human coronavirus HKU1 Human coronavirus HKU1 (HCoV-HKU1) is a species of coronavirus in humans and animals. It causes an upper respiratory disease with symptoms of the common cold, but can advance to pneumonia and ...

 

 

Мензура́льная нота́ция — вид линейной ритмической нотации, господствовавший в западноевропейской музыке второй половины XIII — начала XVII веков. Первоначально термин относился только к вокальной многоголосной музыке, позднее к любой (в том числе, инструментальной). Соде�...

Branch of mathematics This article is about the branch of mathematics. For other uses, see Calculus (disambiguation). Part of a series of articles aboutCalculus ∫ a b f ′ ( t ) d t = f ( b ) − f ( a ) {\displaystyle \int _{a}^{b}f'(t)\,dt=f(b)-f(a)} Fundamental theorem Limits Continuity Rolle's theorem Mean value theorem Inverse function theorem Differential Definitions Derivative (generalizations) Differential infinitesimal of a function total Concepts Differentiati...

 

 

Si ce bandeau n'est plus pertinent, retirez-le. Cliquez ici pour en savoir plus. Cet article ne cite pas suffisamment ses sources (janvier 2017). Si vous disposez d'ouvrages ou d'articles de référence ou si vous connaissez des sites web de qualité traitant du thème abordé ici, merci de compléter l'article en donnant les références utiles à sa vérifiabilité et en les liant à la section « Notes et références ». En pratique : Quelles sources sont attendues ? C...

 

 

Public university Manado State UniversityUniversitas Negeri ManadoOther nameUNIMATypeState universityEstablished22 September 1955; 68 years ago (1955-09-22)RectorProf. Dr. Deitje A. Katuuk, M.PdAcademic staff300+Students17,000+AddressJl. Raya Tondano, Koya, South Tondano, Tondano, Minahasa Regency, North Sulawesi, 95618, Indonesia01°16′00″N 124°52′59″E / 1.26667°N 124.88306°E / 1.26667; 124.88306CampusUrbanLanguageManado Malay, EnglishWebs...

French art dealer (1831–1922) Paul Durand-RuelPortrait of Durand-Ruel byPierre-Auguste Renoir, c. 1910Born(1831-10-31)31 October 1831Paris, FranceDied5 February 1922(1922-02-05) (aged 90)Paris, FranceNationalityFrenchKnown forArt Dealing, Impressionist Movement, Modern Art Markets Paul Durand-Ruel (French pronunciation: [pɔl dyʁɑ̃ ʁɥɛl]; 31 October 1831 – 5 February 1922) was a French art dealer associated with the Impressionists and the Barbizon School.[...

 

 

この記事は検証可能な参考文献や出典が全く示されていないか、不十分です。出典を追加して記事の信頼性向上にご協力ください。(このテンプレートの使い方)出典検索?: コルク – ニュース · 書籍 · スカラー · CiNii · J-STAGE · NDL · dlib.jp · ジャパンサーチ · TWL(2017年4月) コルクを打ち抜いて作った瓶の栓 コルク(木栓、�...

 

 

この項目には、一部のコンピュータや閲覧ソフトで表示できない文字が含まれています(詳細)。 数字の大字(だいじ)は、漢数字の一種。通常用いる単純な字形の漢数字(小字)の代わりに同じ音の別の漢字を用いるものである。 概要 壱万円日本銀行券(「壱」が大字) 弐千円日本銀行券(「弐」が大字) 漢数字には「一」「二」「三」と続く小字と、「壱」「�...

Senapan Carcano 6,5 mm milik Lee Harvey Oswald Senapan pembunuhan John F. Kennedy adalah Senapan Carcano Italia 6.5×52mm M91/38.[1] Pada tanggal 22 November 1963, Presiden Amerika Serikat ke-35, John F. Kennedy, dibunuh saat berkendara dalam iring-iringan mobil kepresidenan di Dealey Plaza, Dallas, Texas. Kennedy berada di dalam mobil bersama istrinya, Jacqueline, Gubernur Texas John Connally, dan istri Connally, Nellie, ketika ia ditembak di dekat Texas School Book Depository oleh s...

 

 

Political party in Ukraine Proposition ПропозиціяChairmanAndriy Pylchenko[1]Founded19 June 2020 (2020-06-19)[2][1]HeadquartersDnipro[1]IdeologyRegionalism[2]Colours  Red  Blue  GreyVerkhovna Rada0 / 450Regions (2020)[3]35 / 1,780Websiteproposition.org.uaPolitics of UkrainePolitical partiesElections Proposition (Ukrainian: Пропозиція) is a Ukrainian political party founded in 2020 by the mayor...

 

 

Запрос «СКВО» перенаправляется сюда; см. также другие значения. КраснознамённыйСеверо-Кавказский военный округ Краснознамённый Северо-Кавказский военный округна 1991 год Годы существования 4 мая 1918 (1918-05-04) — 1 сентября 2010 (2010-09-01) Страна  РСФСР(4 мая 1918 — сентябрь 1918 г.; ...

Part of the LGBT rights seriesLegal status ofsame-sex unions Marriage Andorra Argentina Australia Austria Belgium Brazil Canada Chile Colombia Costa Rica Cuba Denmark Ecuador Estonia Finland France Germany Greece Iceland Ireland Liechtenstein* Luxembourg Malta Mexico Nepal Netherlands1 New Zealand2 Norway Portugal Slovenia South Africa Spain Sweden Switzerland Taiwan United Kingdom3 United States4 Uruguay Recognized Israel5 Civil unions andregistered partnerships Bolivia Croatia Cyprus Czech...

 

 

الحرب الإيطالية الإثيوبية الثانية جزء من فترة ما بين الحربين العالميتين    التاريخ وسيط property غير متوفر. بداية 3 أكتوبر 1935  نهاية 19 فبراير 1937  الموقع الإمبراطورية الإثيوبية  الخسائر القتلى 20000 275000   الجرحى 188000 500000   تعديل مصدري - تعديل   جنود إيطاليون عا�...

 

 

  لمعانٍ أخرى، طالع نفر (توضيح). 32°7′37″N 45°13′51″E / 32.12694°N 45.23083°E / 32.12694; 45.23083 نفر موقع اليونيسكو للتراث العالمي   الدولة العراق  المعايير (iii) معيار تقدير القيمة العالمية الاستثنائية  [لغات أخرى]‏،  و(vi) معيار تقدير القيمة العالمية الاستثنائية&#...

Constitutional Act on the Rights of National Minorities in the Republic of Croatia Ustavni zakon o pravima nacionalnih manjinaRatified23 December 2002 The Constitutional Act on the Rights of National Minorities in the Republic of Croatia (Croatian: Ustavni zakon o pravima nacionalnih manjina[1]) is constitutional law which defines rights of national minorities in Croatia. It is one of in total three Constitutional Acts in the Croatian legal system, with the other two being the Constit...

 

 

  لمعانٍ أخرى، طالع سابا (توضيح). سابا حبشى   معلومات شخصية الميلاد 2 فبراير 1897   القاهرة  الوفاة 9 يونيو 1996 (99 سنة)   كامبريدج  مواطنة مصر  مناصب وزير التجارة والصناعة   في المنصب24 يونيو 1938  – 18 أغسطس 1939  وزير التجارة والصناعة   في المنصب18 أغسطس 1939...