Angel Erro Jimenez[1] (Burlata, Nafarroa Garaia, 1978ko maiatzaren 12a) euskal idazlea da.
Zuzenbidean lizentziaduna da Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta Euskal Filologian Euskal Herriko Unibertsitatean.
Poesia landu du batik bat. Halaber, Volgako batelariak izeneko literatura blogeko partaide da.
Berria egunkarian kolaboratzailea da, Jira izeneko zutabea idatziz.
Lanak
Poesia
- Eta harkadian ni (2002, Elkar)
- Gorputzeko humoreak (2005, Alberdania)
- Poema liburu bat —irakurtzeko jarraibideak— (2022, Erein)
- Itzulpena — Traducción (2024, Nafarroako Gobernua)
Egunerokoak
- Lerro etena (2004-2018) (2019, Elkar)
Sariak
- 2023an Lauaxeta saria 'Poema liburu bat —irakurtzeko jarraibideak—' poema bildumagatik. Bizkaiko Foru Aldundiak 35 urte baino gehiakoentzako poesia saria.[2]
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak