Irekia da eta PDF formatua sortu, bistaratu eta aldatzea ahalbidetzen duten aplikazioak[3] sortu eta banatzea baimenduta dago.
Edukia babesteko asmoz, kodetu egin daiteke.
PDF hibridoak
PDF hibridoak PDF fitxategiak dira, beste edozein PDF bezala irakur daitezkeenak, baina jatorrizko dokumentua ODF formatuan ere badute. Esate baterako, LibreOffice erabiliz PDF hibridoak eskaini daitezke, non PDF testua jasotzen duenak testuaren zati batzuk erraz edita ditzake eta testuaren beste zati batzuk, ordea, irudi bezalako zerbait aldaezin agertuko dira[4].