Euskaltzaletasuna euskararekiko, eta oro har, euskal kulturarekiko, engaiamendu, atxikimendu edo zaletasuna adierazten duen pentsamoldea da. Euskararen zabalkundea, garapena eta normalkuntza izaten ditu helburu maiz, nahiz eta kasu batzuetan ikerketara eta zaletasun soilera mugatu.
Euskararen alde egiten duten eragile (euskara elkarte, herri mugimendu, ikastola, euskaltegi...) euskaltzale anitzei, euskalgintza deritze euren osotasunean.
Politikan
Alderdi politiko batzuek euskaltzaletasun eta euskaltzale hitzak erabiltzen dituzte gaztelaniazko vasquismo eta vasquista adierazteko.[1]
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak