Zortzi urtez C.C.Villavés amateur taldean aritu eta gero, 1984an egin zen txirrindulari profesional, Reynolds taldearekin kontratua sinatzean.
1985ean lehen aldiz Frantziako Tourrean[2] parte hartu zuen, eta Espainiako Vueltan elastiko horia jantzi zuen lau egunez.
Hurrengo urteetan, Frantziako Tourrean bere taldekide Pedro Delgado, 1988ko irabazlea, laguntzen aritu zen. 1989anParis-Niza irabazi duen lehen euskal txirrindularia izan zen eta Tourreko lehen etapa garaipena lortu zuen.
Bere lehen Frantziako Tourra 1991n irabazi zuen, erlojupeko bi etapa garaipen lortu ondoren. Aurretik Espainiako Vueltan bigarren postua lortu zuen. 1992an etapakako bi bira handiak, Frantziako Tourra eta Italiako Giroa, irabazi zituen: Italiako Giroa irabazten zuen lehen euskalduna izan zen. Gauza bera lortu zuen 1993an.
1994an Tourra irabazi zuen laugarren aldiz jarraian, baina Italiako Giroan Eugeni BerzinErrusiarrak garaitu zuen. Urte bereko irailean Orduko Errekorra lortu zuen, Chris Boardmanek zuen aurrekoa gaindituz eta berria 53.040 km-an utzirik. Proba horretarako Espada izeneko bizikleta iraultzaile eta modernoa erabili zuen. Hala ere, hilabete geroago Tony Romingersuitzarrak marka hobetu zuen. 1995ean bere azken Frantziako Tourra (bosgarrena jarraian) eta munduko erlojupeko txapelketa irabazi zituen.
Bere azken denboraldian ez zuen bere nahi nagusia lortu, hots, seigarren Tourra irabaztea, hamaikagarren postuan geratu baitzen. AtlantakoJoku Olinpikoetan[3] erlojupeko proban urrezko domina lortu zuen. Haren azken lasterketa Espainiako Itzulia izan zen, baina Covadongako aintziretan helmuga zuen etapan erretiratu zen.
—: Ez zuen parte hartu UT: Utzi, ez zuen amaitu X: Ez zen jokatu
Fundazioa
1998an sortutako Fundación Miguel Induráin izeneko elkartearen ohorezko presidentea da. Nafarroako Gobernuak eta Espainiako Batzorde Olinpikoak bultzatua da, eta helburu nagusitzat probintziako goi-mailako kirolariak sustatzea du.