Gaztela eta Leongo Itzulia (gaztelaniaz: Vuelta a Castilla y León ), urtero Espainiako Gaztela eta Leon eskualdean jokatzen den etapakako txirrindularitza itzuli bat da.
Historia
1985ean sortu zen “Gaztela eta Leongo Saria” izenarekin. 1996an gaur egungo izena hartu zuen eta UCIko zirkuituyan sartu zen. 2005etik aurrera UCI Europe Tourreko proba da 2.11 mailan.
Lasterketa hau Espainiako Kopako parte da 2019tik.
Alberto Contador da garaipen gehien lortu dituena: 2007an, 2008an eta 2010ean.
2024an egun bakarreko formatuan jokatu zen "Gaztela eta Leongo Klasika" izenarekin.
Palmaresa
Oharra: 2001ean Levi Leipheimer bigarrena izan zen, baina Lance Armstrongen dopin kasuan izandako zigorren ondorioz, Leipheimerren garaipen guztiak bi denbora tarteetan deuseztatuak izan ziren: alde batetik 1999ko urtarrilaren 1etik 2006ko uztailaren 30ra eta bestetik 2007ko uztailaren 7tik 2007ko uztailaren 27ra.
Erreferentziak
Kanpo estekak