1996ko Espainiako Itzulia

1996ko Espainiako Itzulia
Datu orokorrak
Lasterketa51. Espainiako Vuelta
Datakirailak 7 – 1996.eko irailak 29
Luzera3.947 km
HerrialdeaESP Espainia
Irteera-lekuaValentzia
Helduera-lekuaMadril
Taldeak19
Parte-hartzaileak180
Emaitzak
TxapeldunaSUI Alex Zülle (ONCE)
TxapeldunordeaSUI Laurent Dufaux (Festina-Lotus)
HirugarrenaSUI Tony Rominger (Mapei-GB)
Puntukako sailkapenaFRA Laurent Jalabert (ONCE)
Eskalatzailerik onenaSUI Tony Rominger (Mapei-GB)
Etapa hegalariakGER Jürgen Werner (Deutsche Telekom)
Talderik onenaITA Polti
◀19951997▶
Dokumentazioa

1996ko Espainiako Itzulia Itzuli Handi honen 51. edizioa izan zen. 1996ko irailak 7 eta 29 artean ospatu zen, 22 etapatan banatutako 3898 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen Alex Züllek batez beste, 39,986 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Valentzian hasi eta Madrilen amaitu zen.

Tony Rominger 1995eko Italiako Giroa irabazi ondoren handi egin zuen Itzulira itzuli zen. Aurrean, ONCE taldea zuen, aurreko edizioko garailea izan zen Laurent Jalabertekin eta Alex Züllerekin. Miguel Indurain, bost aldiz Frantziako Tourraren irabazlea izan zena, irabazteko falta zitzaion Itzuli Handi bakarra irabaztera joan zen, bere seigarren Tourra jarraian irabazteko saiakeran huts egin ondoren.

Itzuliko lehen egunak lasai igaro ziren faboritoentzat, esprint ugarirekin amaituz etapak. Maillot horia zenbait esprinterren artean pasatzen joan zen tarteko helmugetan eta helmugan lortutako bonifikazioen ondorioz.

Lehen erlojupekoa, 46 kilometrokoa, 10. etapan ospatu zen eta azken garaipenerako faboritoen arteko lehen lehia izan zen. Romingerrek irabazi zuen etapa, Zülle bigarren geratuz 2 segundura eta Indurain 3. 27ra. Gainontzeko txirrindulariak oso urruti geratu ziren. Alabaina, sailkapen nagusian egoera oso ezberdina zen, Rominger jada Zülle eta Indurainengandik nahiko aldendua baitzegoen. Jalabert eurengandik gertu zegoen, hirugarren postuan.

12. etapan, Narancon amaitu zena, Miguel Indurainen aurkako lehen kolpea gertatu zen, Züllerekiko minutu bat galdu zuelarik, eta sailkapen nagusian jada bi minutura zegoen, hirugarren postuan. Zülle eta Jalabert lasterketa nahiko lasai agintzera pasa ziren.

Hurrengo egunean, Covadongako aintziretako etapan, Indurain erretiratu egin zen, publikoa harrituta utziz, lasterketako liderraren atzetik atzeratua zihoanean. Vuelta ONCE taldearen esku geratu zen. Hirugarren sailkatua, Laurent Dufaux, Züllerengandik bost minutu baino gehiagora zegoen.

Pirinioetako etapa bakarra, Cerlergo estazioan amaitu zena, soilik ONCEk bere nagusitasuna frogatzeko balio izan zuen. Alabaina, 19. etapan Jalabertek minutu asko galdu zituen eta bidea libre utzi zion Zülleri honek bere lehen Espainiako Itzulia irabaz zezan.

21. etapan jokatu zen erlojupekoak Tony Romingerrek bere bigarren etapa garaipena eta sailkapen nagusian 3. postua lortzeko balio izan zuen.

Azkenik, podiuma erabat suitzar jatorrikoa izan zen, Alex Zülle garaile bezala, Laurent Dufaux bigarren postuan eta Tony Rominger hirugarrenean, azken honek mendiko sailkapena ere irabazi zuelarik.

Etapak

Etapa Data Ibilbidea Kilometroak Garailea Liderra
1.a irailak 7 Valentzia - Valentzia 162 Italia Biagio Conte Italia Biagio Conte
2.a irailak 8 Valentzia - Cuenca 210 Italia Nicola Minali Italia Biagio Conte
3.a irailak 9 Cuenca - Albacete 167 Frantzia Laurent Jalabert Frantzia Laurent Jalabert
4.a irailak 10 Albacete - Murtzia 166,5 Belgika Tom Steels Frantzia Laurent Jalabert
5.a irailak 11 Murtzia - Almería 208 Herbehereak Jeroen Blijlevens Frantzia Laurent Jalabert
6.a irailak 12 Almería - Málaga 196,5 Italia Fabio Baldato Italia Fabio Baldato
7.a irailak 13 Málaga - Marbella 171 Italia Fabio Baldato Italia Fabio Baldato
8.a irailak 14 Marbella - Jerez de la Frontera 220 Italia Nicola Minali Italia Fabio Baldato
9.a irailak 15 Jerez de la Frontera - Kordoba 203,5 Italia Nicola Minali Italia Fabio Baldato
10.a irailak 17 El Tiemblo - Ávila 46,5 (banakako erlojupekoa) Suitza Tony Rominger Suitza Alex Zülle
11.a irailak 18 Ávila - Salamanca 188 Italia Marco Antonio Di Renzo Suitza Alex Zülle
12.a irailak 19 Benavente - Naranco mendia 188 Italia Daniele Nardello Suitza Alex Zülle
13.a irailak 20 Oviedo - Covadongako aintzirak 159 Frantzia Laurent Jalabert Suitza Alex Zülle
14.a irailak 21 Cangues d'Onís - Cabárceno 202,5 Italia Biagio Conte Suitza Alex Zülle
15.a irailak 22 Cabárceno - Alto Cruz de la Demanda (Ezkarai) 220 Suitza Alex Zülle Suitza Alex Zülle
16.a irailak 23 Logroño - Sabiñánigo 221 Italia Nicola Minali Suitza Alex Zülle
17.a irailak 24 Sabiñánigo - Cerler/Ampriu 165,5 Kolonbia Oliverio Rincón Suitza Alex Zülle
18.a irailak 25 Benasque - Zaragoza 219,5 Errusia Dimitri Konyshev Suitza Alex Zülle
19.a irailak 26 Getafe - Ávila 217 Suitza Laurent Dufaux Suitza Alex Zülle
20.a irailak 27 Ávila - Palazuelos de Eresma (Dyc distileriak) 209,5 Italia Gianni Bugno Suitza Alex Zülle
21.a irailak 28 Segovia - Palazuelos de Eresma (Dyc distileriak) 43 (banakako erlojupekoa) Suitza Tony Rominger Suitza Alex Zülle
22.a irailak 29 Madril - Madril 157,5 Belgika Tom Steels Suitza Alex Zülle

Taldeak

Taldea Taldeko liderra
ONCE Laurent Jalabert
AKI - Gipièmme Dimitri Konyshev
Banesto Miguel Indurain
Cantino Tollo Stefano Dante
Euskadi Igor González de Galdeano
Gewiss - Playbus Vladislav Bobrik
Kelme Artiach Fernando Escartín
Lotus Festina Laurent Dufaux
Maia - Jumbo Manuel Abreu Campos
Mapei Tony Rominger
Taldea Taldeko liderra
MG - Technogym Gianni Bugno
Motorola Bobby Julich
MX Onda - Eurosport Marcel Wüst
Petit Casino Armand de las Cuevas
Team Polti Davide Rebellin
Saeco Francesco Casagrande
Santa Clara Romes Gainetdinov
Scrigno Davide Casarotto
Telekom Michael Andersson
TVM Maarten den Bakker

Sailkapenak

Sailkapen nagusia
1. Alex Zülle Suitza ONC 97h 31' 46"
2. Laurent Dufaux Suitza FES + 6' 23"
3. Tony Rominger Suitza MAP + 8' 29"
4. Roberto Pistore Italia MGT + 10' 13"
5. Stefano Faustini Italia AKI + 11' 21"
6. Georg Totschnig Austria POL + 11' 33"
7. Davide Rebellin Italia POL + 13' 16"
8. Andrea Perón Italia MOT + 14' 46"
9. Bobby Julich Ameriketako Estatu Batuak MOT + 15' 10"
10. Fernando Escartín Espainia KEL + 18' 36"
Puntukako sailkapena
1. Laurent Jalabert  Frantzia ONC 237 puntu
2. Nicola Minali  Italia GEW 163 puntu
3. Tom Steels  Belgika MAP 142 puntu
Mendiko sailkapena
1. Tony Rominger  Suitza MAP 177 puntu
2. Laurent Jalabert  Frantzia ONC 120 puntu
3. Dimitri Konyshev  Errusia AKI 107 puntu
Tarteko helmugen sailkapena
1. Jürgen Werner  Alemania TEL 50 puntu
Taldekako sailkapena
1. Team Polti  Italia POL 293h 10' 54"

Kanpo estekak