1988ko Espainiako Itzulia

1988ko Espainiako Itzulia
Datu orokorrak
Lasterketa43. Espainiako Vuelta
Datakapirilak 25 – 1988.eko maiatzak 15
Luzera3.425 km
HerrialdeaESP Espainia
Irteera-lekuaSanta Cruz Tenerifekoa
Helduera-lekuaMadril
Emaitzak
TxapeldunaIRL Seán Kelly (Kas-Canal 10)
TxapeldunordeaGER Reimund Dietzen (Teka)
HirugarrenaESP Anselmo Fuerte (BH)
Puntukako sailkapenaIRL Seán Kelly (Kas-Canal 10)
Eskalatzailerik onenaESP Álvaro Pino (BH)
Etapa hegalariakESP Miguel Ángel Iglesias (Helios-Colchon CR)
Talderik onenaESP BH
◀19871989▶
Dokumentazioa

1988ko Espainiako Itzulia (Itzuli Handi honen 43. edizioa izan zen. 1988ko apirilak 25 eta maiatzak 15 artean ospatu zen, sarrerako batean eta hogei etapatan banatutako 3440 kilometroko ibilbidea eginez, Santa Cruz de Tenerifen hasi eta Madrilen amaituz.

180 txirrindularik parte hartu zuten 18 taldetan banatuta, proba 116k amaitu zutelarik.

Garailea Seán Kelly irlandarra izan zen, eta proba, batez beste, 38,506 kilometro orduko abiaduran bete zuen.

Sean Kelly zen faborito nagusia edizio hau irabazteko, 1987ko Espainiako Itzulian izan zuen zorte txarraren ondoren, Lucho Herrera kolonbiarrak bere garaipena defendatzen zuen bitartean. Norbait garrantzitsua falta bazen, hori Pedro Delgado zen, Vueltaren ordez Italiako Giroan parte hartzea erabaki zuena, Frantziako Tourrerako prestakuntza bezala. Javier Mínguezek zuzendutako BH taldeak, txirrindulari onek osatutako talde sendo bat zuen, Álvaro Pino eta Anselmo Fuerte bezalako txirrindulariak nabarmenduz.

Lehen etapan, Laudelino Cubinok, Iñaki Gastónek eta Jokin Mujikak osatutako ihesaldi bat sortu zen, pelotoiari abantaila handia ateraz helmugara iritsi zirenak, Cubino horiz jantziz.

Tenerifeko ibilbidean zehar errepidean txintxetak eta iltzeak jarri zirela nabarmendu behar da.

BH taldeko bejartarrak nabarmen handituko zuen sailkapen nagusian zuen abantaila hurrengo egunean, taldekako erlojupekoa ospatu ondoren, bere taldeak irabazi zuena. Egun horretan, gertaerarik garrantzitsuena Sean Kelly taldeburu zuen KAS taldeak galdu zuen denbora izan zen, minutu bat baino gehiago izan zena.

Itzulia iparralderantz zihoan heinean, Caja Rural taldeko herbeheretarra zen Mathieu Hermansek bere abiadura argi erakutsi zion pelotoiari. Itzulian zehar sei etapa irabazi zituen. Aldi berean haizeak, abanikoek eta mozketek kalte handia eragiten zuten pelotoian, eta berehalako batean garaipenerako aukerarik gabe utzi zituzten Álvaro Pino, Julian Gorospe eta Lucho Herrera bezalako txirrindulariak.

Kantauriar mendikatean igo ziren itzuliko lehen mendateak. Lehen etapa serioan zehar, Valgrande-Pajares eski estazioan amaitu zena, El Brañillín izeneko urbanizazioan, La Cobertoria eta Pajares mendateak igo ziren. Álvaro Pino izan zen erasoa jotzen lehenetako bat, Luis Herrera kolonbiarrarekin batera, beste batzuen artean. Alabaina, galiziarrak bere iheskideak gainetik kentzea lortu zuen, etapa garaipena lortuz. Laudelino Cubino bejartar gazteak ez zuen soilik etapan zehar aguantatzea lortu, baizik eta helmugan, Ángel Arroyo, Anselmo Fuerte eta Fabio Parrarekin batera, Sean Kellyri minutu erdi eta Dietzeni ia minutu bat atera zietela. Hurrengo egunean Naranco mendiara kronoigoera bat ospatu zen. Álvaro Pinok, bere forma egoera bikaina erakutsiz, bere bigarren etapa jarraian irabazi zuen. Cubinok, bere aldetik, erlojupeko ona egin zuen, Kelly irlandarra ondo kontrolatuz.

Hurrengo mendiko etapak, Valdezcarayn amaitzen zena, ez zuen diferentziarik handitu txirrindularirik garrantzitsuenen artean. Alabaina, Pirinioetako lehen etapan bai egongo ziren diferentziak, Cerlerren amaitu zena. Etapa horretan garaipena Fabio Parrak lortu zuen, helmugara Anselmo Fuerterekin batera iritsi zena, hau sailkapeneko bigarren jarri zelarik, bere taldekidea zen Álvaro Pinogandik hiru segundora, honek, egun horretan lidertza mantentzeko asko sufritu behar izan zuelarik. Kelly hirugarren jarri zen, bejartarragandik minutu erdi ingurura.

Cubinok maillot horia 16. etapan galdu zuen, Albaceten amaitu zena, bere taldekidea zen Anselmo Fuerte lider berri bihurtuz. Alabaina, oraindik beste etapa garrantzitsu bat falta zen, 30 kilometroko erlojupeko bat Madril kanpoaldean. Aurreko edizioan bezala, Sean Kelly zen faborito nagusia, erlojupekoa bere espezialitaterik gogokoena baitzen.

Sean Kellyk ez zuen hutsi egin, eta nabarmen irabazi zuen erlojupekoa. Oraingoan, irlandarrari ez zitzaion ezer gertatuko, hala, zenbait urtetan porrotak jasan ondoren, Espainiako Vuelta irabaztea lortuz. Reimund Dietzen, erlojupekoaren ondoren, Anselmo Fuertegandik segundo gutxira geratu zen sailkapen nagusian, azkenean hau gaindituz azken etapako bonifikazioei esker eta itzulia bigarren amaituz, Anselmo Fuerte hirugarren izan zen bitartean. Hirurek osatu zuten podiuma urte horretan. Laudelino Cubinok, 1988ko Vueltako sorpresa atsegina izan zena, laugarren amaitu zuen.

Etapak

Etapa Data Ibilbidea Kilometroak Garailea Liderra
Atarikoa apirilak 25 Santa Cruz Tenerifekoa 17,4 Italia Ettore Pastorelli Italia Ettore Pastorelli
1.a apirilak 26 S. Cristobal de la Laguna-Santa Cruz Tenerifekoa 210 Euskal Herria Iñaki Gastón Espainia Laudelino Cubino
2.a apirilak 27 Telde - Las Palmas Kanaria Handikoa 34 (taldekako erlojupekoa) Espainia BH Espainia Laudelino Cubino
3.a apirilak 28 Alcalá del Río-Badajoz 210 Herbehereak Mathieu Hermans Espainia Laudelino Cubino
4.a apirilak 29 Badajoz-Béjar 234 Espainia Francisco Navarro Espainia Laudelino Cubino
5.a apirilak 30 Béjar-Valladolid 202 Herbehereak Mathieu Hermans Espainia Laudelino Cubino
6.a maiatzak 1 Valladolid-Leon 160 Herbehereak Mathieu Hermans Espainia Laudelino Cubino
7.a maiatzak 2 Leon-Brañillín Mendiko etapa 176,7 Espainia Álvaro Pino Espainia Laudelino Cubino
8.a maiatzak 3 Oviedo-Naranco mendia Mendiko etapa 6,8 (banakako erlojupekoa) Espainia Álvaro Pino Espainia Laudelino Cubino
9.a maiatzak 4 Oviedo-Santander 197,3 Herbehereak Mathieu Hermans Espainia Laudelino Cubino
10.a maiatzak 5 Santander-Valdezcaray Mendiko etapa 217,2 Irlanda Sean Kelly Espainia Laudelino Cubino
11.a maiatzak 6 Logroño-Jaka 197,5 Erresuma Batua Sean Yates Espainia Laudelino Cubino
12.a maiatzak 7 Jaka-Cerler Mendiko etapa 178,2 Kolonbia Fabio Parra Espainia Laudelino Cubino
13.a maiatzak 8 Benasque-Andorra Mendiko etapa 190,3 Euskal Herria Iñaki Gastón Espainia Laudelino Cubino
14.a maiatzak 9 Seo de Urgel-Sant Quirze del Vallès 166 Danimarka Johnny Weltz Espainia Laudelino Cubino
15.a maiatzak 10 Valentzia-Albacete 192 Herbehereak Mathieu Hermans Espainia Anselmo Fuerte
16.a maiatzak 11 Albacete-Toledo 244,4 Erresuma Batua Malcolm Elliott Espainia Anselmo Fuerte
17.a maiatzak 12 Toledo-Ávila 212,5 Espainia Juan Martínez Oliver Espainia Anselmo Fuerte
18.a maiatzak 13 Ávila-Palazuelos de Eresma (Destilerías Dyc) 150 Espainia Ángel Ocaña Espainia Anselmo Fuerte
19.a maiatzak 14 Las Rozas-Collado Villalba 30 (banakako erlojupekoa) Irlanda Sean Kelly Irlanda Seán Kelly
20.a maiatzak 15 Collado Villalba-Madril 202 Herbehereak Mathieu Hermans Irlanda Seán Kelly

Taldeak

Taldea Taldeko liderra
Café de Colombia Luis Herrera
Alba Cucine Stefano Colage
BH Álvaro Pino
Bose Fagor Robert Millar
Caja Rural Marino Lejarreta
Carrera Claudio Chiappucci
CLAS Casimiro Moreda
Helios - CR Miguel Ángel Iglesias
Kas-Canal 10 Sean Kelly
Taldea Taldeko liderra
Kelme Fabio Parra
Pony Malta Reynel Montoya
Reynolds Julian Gorospe
Ryalcao Postobon Óscar de Jesús Vargas
Sigma - Dormilón Wilfried Peeters
Seur Javier Castellar
Sicasal Paulo Pinto
Teka Reimund Dietzen
Zahor Juan Fernández

Sailkapenak

Zortzi sailkapen jokatu ziren eta honakoak izan ziren emaitzak:

Clasificación general
1. Sean Kelly Irlanda KAS 89h 19' 23"
2. Reimund Dietzen Alemania TEK + 1' 27"
3. Anselmo Fuerte Espainia BH + 1' 29"
4. Laudelino Cubino Espainia BH + 2' 17"
5. Fabio Parra Kolonbia KEL + 2' 25"
6. Robert Millar Eskozia FAG + 3' 22"
7. Jesús Blanco Villar Espainia TEK + 8' 19"
8. Álvaro Pino Espainia BH + 8' 25"
9. Eddy Schepers Belgika FAG + 9' 45"
10. Roberto Córdoba Espainia BH + 10' 28"


Puntukako sailkapena
1. Sean Kelly  Irlanda KAS 248 puntu
2. Mathieu Hermans  Herbehereak CAJ 166 puntu
3. Benny Van Brabant  Belgika ZAH 138 puntu


Mendiko sailkapena
1. Álvaro Pino  Espainia BH 100 puntu
2. Anselmo Fuerte  Espainia BH 62 puntu
3. Sean Kelly  Irlanda KAS 60 puntu


Tarteko helmugen sailkapena
1. Miguel Ángel Iglesias  Espainia HEL 19 puntu


Esprint berezien sailkapena
1. José Enrique Carrera  Espainia REY -


Neoprofesionalen sailkapena
1. Carlos Muñiz  Espainia CLA 90h 05' 07"


Sailkapen konbinatua
1. Sean Kelly  Irlanda KAS -


Taldekako sailkapena
1. BH  Euskadi BH 267h 55' 02s

Soinu banda

Edizio hau eman zuen TVEk Vueltaren soinu banda bezala Serafín Zubiri nafarraren "Pedaleando" kantua aukeratu zuen.

Kanpo estekak