Carmen Baroja

Artikulu hau Carmen Barojari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Baroja».
Carmen Baroja

Bizitza
JaiotzaIruñea1883ko abenduaren 10a
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril1950eko ekainaren 4a (66 urte)
Familia
AitaSerafin Baroja
Ezkontidea(k)Rafael Caro Raggio (en) Itzuli  (1913 -  1943)
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakantropologoa, idazlea, urregina eta haur literaturaren idazlea
KidetzaLyceum Club Femenino

Carmen Baroja Nessi (Iruñea, 1883ko abenduaren 10a - Madril, 1950eko ekainaren 4a)[1] nafar idazle eta etnologoa izan zen,[2] Vera de Alzate ezizena erabili zuena. Kultura handiko intelektuala,[3] hainbat hizkuntza zekizkiena,[4] Madrilgo Lyceum Club Femenino elkartearen sortzaileetakoa izan zen.[5][6]

Serafin Baroja ingeniaria eta idazlearen alaba, Pío Baroja idazlearen eta Ricardo Baroja margolariaren arreba,[7] eta Julio Caro Baroja antropologoaren eta Pio Caro Baroja zinemagilaren ama izan zen. 2002ko martxoaren 1ean, Iruñeko Udalak haren izena jarri zion Arrotxapeko kale bati.[1]

Bizitza

Carmen Baroja Iruñeko Kale Berrian jaio zen, 1883an. Han eta hemen bizi izan zen, aita, Serafin Baroja meatze ingeniaria, sarri aldatzen baitzen lantokiz eta, beraz, baita familia ere bizitokiz: Iruñean, Zestoan, Donostian, Madrilen eta Beran, besteak beste.[6]

Nahi eta ezin batean hazi zen. Emakumearen independentzia desiratzen zuen, sutsuki. Baina, aitzitik, "mende hasierako Espainiak" agintzen zuen eginkizuna txukun betetzen zuela azaldu zuen bere gogoetetan. Familiak ez zion sekula lagundu bere ibilbide profesionala garatzen. Hala ere, anaia Piok eta Ricardok bezala, bere bide artistikoa egitea erabaki zuen, urregintzaren alorrean. Ikasteari ekin zion, Parisen ere izan zen, baina ez zuen sekula lortu hartatik bizitzerik.[6]

1913an, Rafael Caro Raggiorekin ezkondu zen, eta lau seme-alaba izan zituen: Julio, Ricardo, Carmen eta Pio. 1925ean, El Mirlo Blanco antzerki taldea eratu zuen Madrilen, intelektual batzurekin batera,[8] eta Lyceum Club Femenino 1926an, beste zenbait emakumerekin, María Maeztu eta Victoria Kent tartean. Elkarte hori sasoi hartako borroka feministaren eredua izan zen. Arte saila kudeatu zuen berak, Hitzaldiak ere antolatu zituen, baina gutxitan gelditzen zen haiek entzutera: "Hizlariak aulki eder batean esertzen nituen. Gero, etxera alde egiten nuen. Senarra sutu egiten zen afalordurako ez banengoen etxean. Beraz, ez nituen esaten zirenak entzuten", idatzi zuen tristuraz.[6]

Berako Itzea, barojatarren etxea.

1933an, El encaje en España liburua argitaratu zuen, oihartzun handia izan zuena; horren ondorioz, Museo del Pueblo Español-eko batzorde exekutiboko kide izendatu zuten.[9] Espainiako Gerra Zibilak Beran harrapatu zuen, barojatar gehienak bezala, Itzea etxean; senarra, berriz, Madrilen geratu zen. Sasoi gogorrak izan ziren familiarentzat, Pio semeak azaldu zuenez: "Osaba Pio Frantzian zegoen, ihes eginda, eta aita Madrilen harrapatu zuen gudak. Amak atera gintuen aurrera, eta esku fin haiek gogorrak bilakatu ziren".[6]

1938tik aurrera, Mujer aldizkarian idazten hasi zen, Vera de Alzate izengoitiarekin. Eleberri bat izkiriatu zuen, Martinito, el de la Casa Grande, eta argitaratu ez ziren hainbat idazlan. Gerra ostean familia Madrilera itzuli zen. Buenos Airesko La Nación egunkariko artikulugilea izan zen, eta bi katalogo prestatu zituen Museo del Pueblo Español-erako: Catálogo de la colección de amuletos (1945) eta Catálogo de la colección de pendientes (1948-1952). Madrilen zendu zen, 1950eko ekainaren 4an,[9]

2021ean Iruñeko Aitzindarien Parkean margotutako muralean azaltzen da Carmen Baroja, beste hainbat emakume aitzindariren ondoan.[10]

Lanak

  • Recuerdos de una mujer de la generación del 98 (Barcelona: Tusquets, 1998).
  • Tres Barojas. Poemas (Pamplona: Pamiela, 1995).
  • Joyas populares y amuletos (1949).
  • Martinito el de la casa grande (1942).
  • El encaje en España (Barcelona: Labor, 1933).

Bibliografia

  • Baroja y Nessi, Carmen Recuerdos de una mujer de la generación del 98; prólogo, edición y notas de Amparo Hurtado. Barcelona: Tusquets, 1998.
  • Varela Fernández, Julia: La larga lucha por la emancipación de las mujeres. Carmen Baroja y Nessi, Zenobia Camprubí Aymar y María Teresa León Goyri. Universidad Complutense de Madrid.
  • González-Allende, Iker (2006). «Los espacios ideológicos en Carmen Baroja Nessi, escritora del 98». Cultura Latinoamericana: Annali dell’Istituto di Studi Latinoamericani (7): 397-423. ISSN 1827-4315.
  • Escobar, Julia: Carmen Baroja, una mujer del 98. La Ilustración Liberal.
  • Bados Ciria, Concepción: Intelectuales de la Edad de Plata (17). Carmen Baroja y Nessi. Centro Virtual Cervantes.
  • Rodrigo, Antonina: Mujeres para la historia. La España silenciada del siglo XX. Ediciones Carena, 2002. ISBN: 9788488944955
  • Fuster, Francisco: Aire de familia. Vida íntima de la familia Baroja, Editorial Cátedra

Erreferentziak

  1. a b Pérez Ollo, Fernando. Mujeres que la historia no nombró: Carmen Baroja Nessi. Iruñeko Udala, 2005, pamplona.es (Noiz kontsultatua: 2021-11-12).
  2. (Gaztelaniaz) Narbona, Rafael. Carmen Baroja y Nessi, una mujer del 98 | El Cultural. (Noiz kontsultatua: 2020-06-03).
  3. (Gaztelaniaz) «Las mujeres del 98 en la esfera pública: el caso de Carmen Baroja» pikara magazine 2020-06-24 (Noiz kontsultatua: 2020-06-24).
  4. (Gaztelaniaz) «Carmen Baroja, mujer del 98 y fundadora de una saga» Euskal Irrati Telebista 2020-06-11 (Noiz kontsultatua: 2020-06-24).
  5. (Gaztelaniaz) Herrero, Maria Sol Antolin. (2018-11-09). Carmen Baroja, una mujer de la Generación del 98. (Noiz kontsultatua: 2020-06-03).
  6. a b c d e Sarasketa, Ane. Abizenaren gerizpean. Euskaldunon Egunkaria, 2001ko urtarrilak 13, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-12).
  7. (Gaztelaniaz) Cabré, M. Ángeles. (2019-04-29). «La hermana desconocida» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-06-03).
  8. Eslava, Ane. Ahanzturatik atera dute haren izena. Nafarroako Hitza, 2018ko urriak 19, nafarroa.hitza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-12).
  9. a b Bados Ciria, Concepción. Intelectuales de la Edad de Plata: Carmen Baroja y Nessi. cvc.cervantes.es (Noiz kontsultatua: 2021-11-12).
  10. Noticias, Diario de. «Un mural homenajea en Lezkairu a 47 mujeres pioneras en la historia de la humanidad» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-19).

Kanpo estekak

  • Aznar Munárriz, Cristina Baroja Nessi, Carmen, Auñamendi Entziklopedia, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus