Nafarroako Unibertsitateko Campus Teknologikoa

Donostiako Goi Ingeniaritza Eskola
Nafarroako Unibertsitatea
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaDonostia
Koordenatuak43°18′17″N 2°00′34″W / 43.304667°N 2.009567°W / 43.304667; -2.009567
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1967
JabeaNafarroako Unibertsitatea
Arkitektura

Nafarroako Unibertsitateko Campus Teknologikoa Nafarroako Unibertsitatearen Campus Teknologikoa da, Donostian dagoena eta ingeniaritzarekin lotutako titulazio akademikoak eskaintzen dituena. Tecnun, Donostiako Goi Ingeniaritza Eskola eta CEIT, Ikasketa eta Ikerkuntza Teknikoen Zentroak, osatzen dute.

Klaseak elebidunak dira, gaztelaniaz eta ingelesez.

Campusak

Ibaetako campusa

Hiru eraikinez osatutako dago: irakaskuntza eta administrazio eraikina 1989an eraikia; laborategien eraikina 1967an eraikia eta erabilera anitzeko beste eraikin bat, 1996an eraikia. Gainera campusean CEITren (Gipuzkoako Ikasketa eta Ikerketa Teknikoen Zentroa) eraikinetako bat dago, eta Tecnunekin instalazio batzuk partekatzen ditu hala nola liburutegia.

Ibaetako campusak aparkalekua izateaz gain, txoko bat eta kafetegia ditu.

Miramongo campusa

Miramongo Parke Industrialean dago, Mikeletegi Pasealekuan. 2006ko martxoaren 16ean ireki zuten Asturiasko Printzeek.

Bertan Mikroeletronika eta Telekomunikazioen ikerketa eta garapen teknologiko gauzatzen dira. Campus honek ere CEITarekin partekatzen ditu isntalazioak.

Titulazioak

Graduak (2009tik aurrera)

Kanpo estekak