Patxi Astibia
| Patxi Astibia | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Leitza, 1943ko urtarrilaren 24a (83 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aizkolaria |
Francisco Astibia Olano (Leitza, 1943ko urtarrilaren 24a), aizkoraren munduan Patxi Astibia, nafar aizkolaria da, historiako hoberenetako bat.
Bizitza
Patxi Astibia Leitzako Donmartinborda baserrian sortu zen.[1] Luziano eta Pedro anaiak ere aizkolariak izan ziren. 14 urte zituenean mendiko lanean hasi zen. 16 urterekin Espainiako gazte mailako txapelketa irabazi zuen. 1963ko martxoaren 3an aurreneko apustua jokatu eta irabazi zuen, Legasako Esteban Sarratearen aurka. Handik aurrera aizkora serio hartu eta apustu franko jokatu zuen. 1968ko martxoaren 31n Ramon Latasaren aurkako apustu gogoangarria jokatu zuen Tolosako zezen plazan, kanako launa enbor moztera. Astibia nagusitu zen, ordu bat, minutu bat eta 9 segundoko denborarekin,[1] ordura arteko markarik hoberena, 1903tik Atxunberriak zuena 15 minutuan hobetuz. Urte haietan aizkora apustu dexente jokatu zituen, eta buruz-buruko guztiak irabazi. 1972an, mendian lanean ari zelarik, istripu larria izan zuen. Sendatu bazen ere, 34 urterekin erretiratu zen.[2] 1960ko hamarkadan oso ezagun egin zen, TVEko La unión hace la fuerza saioan parte hartu zuelako.[1]
Lorturiko sariak
- Espainiako Txapelketa (3): 1968, 1969, 1971
- Gazte mailako txapelketa (1): 1959
- Euskadiko Txapelketa (1): 1968
Erreferentziak
- ↑ a b c Mazkiaran, Nerea. El hacha brilla en Leitza con Patxi Astibia. (kontsulta data: 2017-11-20).
- ↑ Antton Espelosin (2009): Aizkora apustuak eta txapelketak.
Kanpo estekak
- Lasarte, Manuel, Plaza-gizonak, 56-62. orrialdeak, Auspoa Liburutegia, euskaltzaindia.org
- (Gaztelaniaz) Astibia Olano, Francisco, Auñamendi Eusko Entziklopedia, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.