Nafarroako Orkestra Sinfonikoa (OSN) Iruñean egoitza duen orkestra sinfonikoa da, Euskal Herrian eta Espainian jardunean dagoen zaharrenaa. Izan ere, 1879an sortu zuen Pablo Sarasate biolinistak, Orquesta Pablo Sarasate izenarekin.[1]
Zuzendariak
Joaquin Maya izan zen lehendabiziko zuzendaria, eta ordutik 100 urte baino gehiagoko ibilbide luzean beste hainbat aritu dira kargu horretan, hala nola: Camille Saint-Saens frantziar musikagile ospetsua, Javier Bello Portu, Miguel Roa, Jaques Bodmer, Miquel Ortega eta Luis Agirre. 2019an, Maria Antonia Rodriguez izendatu zuten orkestraren zuzendari nagusi.[2]
Diru laguntzak
Nafarroako Gobernua eta Iruñeko Udala erakunde publikoen diru laguntza jasotzen du, bai eta NH Hoteles, Diario de Navarra eta Nafarroako Kutxa erakunde pribatuena ere.
Erreferentziak
Kanpo estekak