Burgos Espainiako iparraldean dagoen probintzia da, Euskal Herriko mugakidea. Gaztela eta Leongo autonomia erkidegoan kokatuta dago.
2005. urtean, probintziak 361.021 biztanle zituen. Hiriburu eta hiri nagusia Burgos hiria da.
Geografia
Mugakideak
Iparraldean Kantabria, Bizkaia eta Araba, mendebaldean Palentzia eta Valladolid, ekialdean Errioxa eta Soria eta hegoaldean Segovia mugakide ditu.
Ingurune naturala
Demanda mendilerroa probintziako ekialdean zabaltzen da, Errioxako mugan. San Millán (2.130 m) probintzia osoko tontorrik altuena da. Ipar-ekialdean, bestela, Santiago Mendiko Monumentu Naturala kokatuta dago, Orduña eta Aiaraldearekin mugan. Bertan dago Nerbioi ibaiaren iturburua, urjauzi bihurturik. Apur bat hegoalderantz, Obarenes mendiak nabarmentzen dira.
Ebro ibaia bestela sartzen da probintzian 710 metroko altueran, eta irteten da 450 metrotan, 145 km-ko ibilbidea egin eta gero. Ibaiadar nagusiak ezkerraldetik Nava, Pandraves, Trueba eta Nela diram eta eskuinaldetik Rudrón, Oca, Oroncillo, Tirón eta Najerilla. Orbaneja, Pesquera, Tudanca, Hocinos, Horadada eta Sobrón-eko haitzarteak aipatzekoak dira.
Duero ibaiak 68 km-ko ibilbidea egiten du. Adarrak ezkerraldetik Riaza eta Arroyo de La Nava dira, eta eskuinaldetik Lobos, Arandilla, Bañuelos, Gromejón, Esgueva, Pisuerga eta Aranzuelo.
Pisuergara iristen dira Arlanzako urak, 135 km-ko ibilbidearekin bigarren luzeena delarik, baita Arlanzón, Abejo, Pedroso, Franco, Pico, Vena, Ubierna, Hormaza, Urbel, Cogollos, Lucio, Odra, Brulles eta Odrilla-ko urak ere.
Udalerriak
Eskualdeak
Ondasun nabariak
Trebiñuko auzia
Trebiñuko Konderria Arabako lurraldeetan dagoen eskualdea da, administratiboki Burgosko probintzia dena. Hori horrela da Erdi Arotik, Gaztelako erregeak Nafarroakoa 1200. urtean garaitu zuenean.
Aspalditik eskatu izan dute bertako herritarrek Araban sartzea. Izan ere, azken urteotan erreferenduma egin zuten, eta Burgostik ateratzearen aldekoek irabazi egin zuten. Hala ere, kontsulta baliorik gabe utzi zuten Gaztela eta Leongo agintariek.
Pertsonaia ezagunak
Beste garai batekoak
Garaikideak
- José Vela Zanetti (1913-1999), margolaria
- Santiago Segura Munguía (1922-2014), latin hizkuntzalaria eta Deustuko Unibertsitatearen katedraduna.
- Felix Rodriguez de la Fuente (1928-1980), naturalista.
- Máximo San Juan (1932–2014), bineta-egile, marrazkilari eta idazlea.
- Jesús María Pereda "Chus Pereda" (1938-2011), futbolaria.
- Rosa Maria Mateo (1943-), kazetaria.
- Francisco Pérez González (1947-), apaiza, Iruñeko artzapezpikua.
- Eulalio García (1951-), txirrindularia.
- Luis Atienza (1957-), politikaria eta enpresaria. Eusko Jaurlaritzaren sailburua eta Espainiako Gobernuaren ministroa.
- José Antonio Ortega Lara (1958-), kartzelako funztionaria. ETAk egindako bahiketarik luzeena harena izan zen.
- Íñigo Cuesta (1969-), txirrindularia.
- Ángel Castresana (1972-), txirrindularia.
- Raimundo Blanco "Rai" (1975-), pilotaria.
- Sergio Gutiérrez (1975-), piano-jotzailea.
Kanpo estekak