Segovia Espainiako erdialdeko probintzia bat da, Gaztela eta Leongo autonomia erkidegokoa. 2006. urtean, probintziak 156.598 biztanle zituen. Hiriburua Segovia hiria da.
Bi lurralde mota bereizten dira Segovian: mendialdea, hegoaldean eta hego-ekialdean (Sierra; Peñalara, 2.430 m), eta goi-ordokiak iparraldean eta erdialdean. Mendialdean, neguak hotzak eta udak epelak izaten dira (600 mm euri batez beste). Laborantza da ekonomia jarduera nagusia.
Historia
Neolito Aroko aztarnak aurkitu dira Segoviako herrialdean (Solana de la Angostura, Tarascona, Sepúlveda). Arebako taldeko herriak (vetonak, prebendonak, bakzeoak) bizi ziren lur haietan erromatarrak lehenengoz bertaratu zirenean (K.a. III. mendea). Hiri militar garrantzitsua izan zen aurrerantzean. Bisigodoen ondoren erabat hustu zen ia lurralde hura. XII. mendean hasi ziren iparraldeko kristauak berriro jendeztatzen eta hurrengo mendean eratu zen Segoviako mesta, artzaintza, artilearen ustiakuntza (oihalak) eta merkataritza erakundea. XVII. mendean hasi zen erakunde haren gainbehera eta 1837an biderik gabe utzi zuten. XIX. mendean zabaldu zen laboreen hazkundea Segovian, eta emigrazio lurralde handia izan da ordutik XX. mende erdialdea arte.
Demografia
Udalerriak
Erreferentziak
Kanpo estekak