Luis María Atienza Serna (Trespaderne, 1957ko abuztuaren 30a) euskal politikari eta enpresaria da.
Biografia
Burgosko probintzian jaioa, Deustuko Unibertsitatean ekonomia ikasi zuen. 1989an Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Plangintza Sailburu izendatu zuten eta 1990eko hauteskundeetan legebiltzarkide.
1991n Espainiako politikara pasa zen eta energia arloko hainbat erakundetan ibili zen. 1994an Felipe Gonzálezek Espainiako Nekazaritza Arrantza eta Elikadura Ministroa izendatu zuen. 2004tik aurrera Red Eléctrica de Españaren presidentea izan da.