Euskal Autonomia Erkidegokolehendakaritza utzitakoan, lehen mailako politikagintza ere utzi zuen, eta enpresaren munduan murgildu zen. Besteak beste, Tubacex enpresako kontseilari izendatu zuten, eta Ardantzaren izena maiz aipatu zen beste hainbat kargutarako, betiere enpresaren eta ekonomiaren munduari loturik. 1999ko abenduan, azkenik, Euskaltel telekomunikazio enpresak administrazio kontseiluaren presidente izendatu zuen, eta kargu hori izan zuen orduz geroztik.
Toki izenak
Galdakaoko (Bizkaia) Udalak herriko erdialdeko parke bati Ardanza Lehendakaria izena ipini zion.