Hamahiru zituela urtebete eman zuen OkzitaniakoTolosa ondoko Verfeil herri txikian. Frantsesa ikasteko joan zen udako hilabete bat pasatzera, baina urtebete egin zuen gero. Ormaiztegirekin konparatuta 40 bat urte aurreratuago zegoen Tolosako alde hura. Ormaiztegin pentsa ezinak zirenak ikusi zituen han: jendartearen sekularizazioa, dibortzioa, emakumezkoak prakekin ibiltzen zirela, erre egiten zutela, izan zitezkeela txofer, Aljeriako gerra, telebista... Egonaldi hark heldutasun ikaragarria eman zion.[1]
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren zeregina zein izan beharko zen argi ez zegoenean berak diseinatu zituen hainbat lan-ildo. 1995ean Josune Ariztondo izendatu zuen sailburuorde Hizkuntza Politikan.[3] Egindakoen artean, Euskaltzaindiaren egoera zaila bideratu zen garai hartan, Iparraldearekin harremanak sortu ziren Haritxelarren lankidetzari esker, batez ere, eta François Bayrou solaskide zutela... Hizkuntz eskakizunak, hezkuntza-ereduen inguruko hausnarketa, hizkuntzari buruzko nazioarteko adituekin harremanak egin izan ziren (Joshua Fishman, Cumming, Kataluniako eta Quebeceko adituak...). Garai hartan AEK eta HABEren artean zegoen gatazka bideratu zuten, AEKko arduradunekin hitzarmena lortuz.[1] Hortik aurrera, AEK beste bide batetik sortu zen, euskaltegi itunpeko edo jabego sozialduna.[1]
«
Euskal kulturan egon dira pertsona batzuk talka horiek konpontzeko ahalegin handiak egin dituztenak, eta nik aipatu nahi dut bat: adibidez, Mari Karmen Garmendia [1995 eta 2001 artean Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu izandakoa]. Ahalegin oso handia egin zuen euskal kultura mantentzeko, gatazka partidistetatik kanpo. Eta ezker abertzalearen lerroetan ere egon zen jendea esaten zuena mantendu behar zirela kontsentsu minimo batzuk.
Aurreneko emakumezko bozeramailea izan zen Eusko Jaurlaritzan, lehenengo Hizkuntza Politikako idazkaria Jaurlaritzan, eta lehenengo emakumezkoa Matia Fundazioko presidentetzan.