BriviescaBurgosko probintziako iparraldean dagoen udalerria da, laugarren populatuena dena. Euskaraz Birobezka izena eman izan zaio inoiz[1], nahiz eta ez duen ontzat ematen Euskaltzaindiak.
Briviesca, Burebako egungo hiriburua, autrigoien eta erromatarrenVirovesca hiria da, lehendabizikoz 77. urtean Plinio Zaharrak aipatua. Gero mendeetan zehar ez zuten berriro aipatu, agian musulmanen okupazioa zela eta, baina X. mendean alfoz moduan berriro agertu zen. Asturiarrek konkistatu zuten. Bureba probintziako hiriburua izan zen (Nafarroako Erresuma). Euskal Herriko herria izan zen Bureba Gaztelako lurralde bihurtu baino lehen (1179).[2]