Sasamonek ondare aberatsa dauka. Bertan, Mergal de Fermetel-eko eta Santa Maria la Real-eko elizak nabarmentzen dira.
Bertako Villa Plazak interes kulturalekoa izendatu du Espainiako Ministerioak. Plaza txiki bat besterik ez baldin bada ere, kategoria artistiko handikoa da.
Arkitektura erlijiosoa
Santa Maria la Real Eliza: Estilo gotikokoa da eta XII-XIII. mendeetan eraiki zen. Gaur egun, Sasamon esfortzu handia egiten ari da eliza hau ezaguna bilakatzeko.
Ermita: Sasamoneko kanpoaldean dago eta oso egoera kaxkarrean dago, eta osorik dagoen pieza bakarra Kalbano gurutzea da, XV. mendekoa dena.
Gastronomia
Sasamoneko Gazta: azken urteotan oso famatua egin da gazta izugarri hau eta, horren ondorioz, gero eta leku gehiagora esportatzen dute. Gazten ekoizpenaz Safornil familia arduratzen da.
Haragiak: Harategi bakar bat dago herrian, baina nahiko handia delako eta bertan produku tipikoenak saltzen dituztelako.
Gozogintza: Sasamonen oso tipikoak dira Gaztelar Erroskillak. Zaporea beste erroskillena bezalakoa da, baina haien itxura da bezeroak erakartzen dituena.
Salaguti
Etxe-museo hau turismo aldetik erakargarritasun handikoa da. "Carlos Gutierrez Salaguti" eskultorea da etxe honen sortzailea. Bera Sasamonen jaio zen eta bertan dauzka bere lan guztiak.
Bere lan garrantzitsuena bere etxea da, bertan, bere aurpegiaren irudia egin zuelako. Edonor joan daiteke Salagutira, berak ezer ez kobratu barik bere obra guztia erakutsiko dizulako.
Ostatuak
Sasamonen egun batzuk pasa nahi badituzu, hiru ostatu dituzu aukeran: