Merindad de ValdivielsoBurgosko iparraldean dagoen udalerria da, Merindadeetako eskualdean dagoena. 14 herri hartzen ditu barne, herriburua Quecedo delarik. 129 kilometro karratuko azalera dauka.
Ebro ibaiak harana zeharkatzen du, La Tesla eta Tudancako mendilerroen artean, Los Hocinos-eko haitzartetik. Cerecedako urtegiak biltzen ditu bere urak azkenik. Batez besteko altuera 645 metrokoa da.
860. urtetik aurrera Gaztelako Rodrigo kondearen agintepean gelditu zen, Gaztelako Konderriaren barruan. Garai hartan, mugako lurralde gotortuak ziren, sarrazenoen inbasioetatik defendatzen zirenak. Bestela, San Pedro de Tejadako monjeek parrokiak sortu zituzten eta birpopulazioa bultzatu zuten.
XIII. mendean, Oñako San Salvadorreko monastegiaren menpe gelditu zen ibarra. Gaztela Zaharreko 7 Merindadeetako Kontzeju Nagusian parte hartuko zuen ordutik.
Antzinako Erregimena erortzean, udalerria sortu zuten, auzo hauekin: Ahedo de Butrón, Arroyo, Condado, Dobro, Escóbados de Abajo, Escóbados de Arriba, Herrera, Hoz, Huéspeda, Madrid de las Caderechas, Panizares, Población, Porquera del Butrón, Puente-Arenas, Quecedo, Quintana de Valdivielso, Quintanilla-Colina, Santa Olalla, Tartalés de los Montes, Toba, Tubilleja, Tudanca, Valdenoceda, Valhermosa eta Villalta. El Alminé herriburua zen.
1857rako Villaescusa de Butrón eta 1910erako Los Altos de Dobro udalerriak sortu zituzten, modu horretan populazioa galtzen.