Natur Zientzietako Topaketak

Natur Zientzien Topaketak, UEU2018

Natur zientzietako Topaketak Udako Euskal Unibertsitateko Natur Zientzietako sailak eta EuskalNatura elkarteak antolatzen dituen biltzarrak dira.

Helburuak eta sorrera

Jardunaldien helburua Euskal Herrian naturari loturiko gaiak lantzen dituzten profesionalak, amateurrak eta naturazaleak elkartzea da, elkar ezagutu ahal izateko eta etorkizuneko harremanak sortzeko. Hitzaldiak, mahai-inguruak eta bestelako ekintzak egiten dira, eta ikerketa taldeek, natur taldeek, erakundeek zein norbanakoek posterren bitartez azaltzen dute euren lanaren berri.

Natur Zientzien I. Topaketa Donostiako Eureka! Zientzia Museoan antolatu zuten 2013an.

Ekitaldien zerrenda

Bilkura mota hau 2013. urtean antolatu zen lehenengo aldiz. Hauek dira orain arte antolatutako saioak:

2013: NZTOPA! Natur Zientzien I. Topaketa

Donostiako Eureka! Zientzia Museoan antolatu zuten.[1] Programako gai nagusiak hauek izan ziren:[2]

  • Egur hila: basoko biodibertsitatearen erregaia
  • Abere-hilotzen kudeaketa Euskal Herriko mendietan
  • Ur-baliagaiak eta euren zerbitzu sistemikoak
  • Itsasoa: klima-aldaketaren ubera

2015: NZ2TOPA! Natur Zientzien II. Topaketa

Donostiako Eureka! Zientzia Museoan ere antolatu zuten.[3] Hizlariak hauek izan ziren: Martxel Aizpurua Agirre, Ortzi Akizu Gardoki, Kepa Altonaga Sustatxa, Urko Aristi Urdampilleta, Miren Askasibar Bereziartua, Haritz Azurmendi Lopetegi, Joserra Diez Lopez, Lur Epelde Sierra, Jakoba Errekondo Saltsamendi, Ion Garin Barrio, Aitor Laza Martinez, Maria Dolores Martinez Lopez d Dicastillo, Garikoitz Rios Urbaneta, Jon Toña Diaz, Jesus Mari Txurruka Argarate, Leire Urkidi Azkarraga, Miren Bego Urrutia Barandika, eta Bego Zubia Gallastegi.

Programako gai nagusiak hauek izan ziren:[3][4]

  • Lurzorua, gizartearen euskarri
  • Energia eta etorkizuna
  • Natura eta kirola
  • Hezeguneen errestaurazioa
  • Paisaiaren eraldaketa
  • Otsoa eta abeltzaintza
  • Zientziak komunikabideetan duen eta jokatu beharko lukeen papera
  • PaleoUEU: UEUko natur zientzien sailaren hastapenez eta Euskal Herriko natur zientzien ikasketaren bilakaera

2018: NZ3T Natur Zientzien III. Topaketa

Gasteizko Europa Jauregian antolatu zuten UEUko Natur Zientzien sailak eta Euskal Natura elkarteak. Hizlariak hauek izan ziren: Unai Aldalur (Azti), Arantza Aranburu (UPV/EHU), Alvaro Arrizabalaga (UPV/EHU), Amaia Castellano (GEMA, EEE), Joserra DiazJose Ramon Diez (UPV/EHU), Amaiur Esnaola (UPV/EHU), Igor Etxaniz (Arteako udala), Iñaki Galdos, Urtzi Goiti (UPV/EHU), Edurne Huesa (Eusko Jaurlaritza, Ingurumena), Andoni Iparragirre eta Aitzol Iturbe (nekazari agroekologikoak, Iralatorre baserria), Idoia Lekue (ATEA-Animalien tratu etikoaren aldeko elkartea), Aitor Lekuona (GFA), Amaia Miner (Haritzalde Elkartea), Mikel Olano (GFA), Xabier Rubio (Ereñotzuko Olak), Iñaki Sanz-Azkue (Aranzadi Zientzia Elkartea), eta Asier Sarasua Garmendia (IGI-CEA).

Programako gai nagusiak hauek izan ziren:[5][6]

2021: NZ4T Natur Zientzien IV. Topaketa

Arantza Aldezabal Roteta UEUren 50. Udako Ikastaroetan Baionan

Donostiako Eureka! Zientzia Museoan antolatu zuten berriro.[7] Hizlariak hauek izan ziren: Andone Estonba Recalde (UPV/EHU), Pablo Tejero Ibarra (CSIC, Aranzadi), Joseba Garmendia Altuna (Aranzadi), Garazi Auzmendi Arkarazo (Ingeniaria, basogintzan aditua), Alvaro Aragon Ruano (UPV/EHU), Izaro Gorostidi Bidaurrazaga (UPV/EHU), Aitziber Agirre Ruiz de Arkaute (Elhuyar), Jenofa Berhokoirigoin Hirigarai (Argia), Alex Fernández Muerza (UPV/EHU), Aitziber Sarobe Egiguren (MU), María Napal Fraile (NUP), Arantza Aldezabal Roteta (UPV/EHU), Juan Manuel Intxaurrandieta Salaberria (INTIA S.A.), Joseba Otondo Bikondoa (Baztango Udala), Mirene Begiristain Zubillaga (UPV/EHU), Josebe Blanco Alvarez (EHKOlektiboa), Gotzone Sestorain Zabaleta (Etxalde elkartea)

Programako gai nagusiak hauek izan ziren:[7]

  • Ondare genetikoa, uher eta urri. Aldaketa globalaren ondorioak erleetan eta mehatxatutako landareetan jorratzeko, Andone Estonba Recaldek Europako erle espezieak aurkeztu zituen (eta haien arteko aldaera genetikoak). Bestalde «Ondare genetikoa landareen kontserbaziorako giltzarria: nola finkatu kontserbaziorako lehentasunak» izeneko hitzaldian Joseba Garmendia Altunak eta Pablo Tejero Ibarrak mehatxatutako landareen kontserbaziorako programak aztertu zituzten, Pirinioetako landare kalteberak ikuspegi biogeografikotik aztertzen dituzte, eta kontserbaziorako lehentasunak finkatzen saiatzen ari dira, dibertsitate genetikoa ere aintzat hartzen.
  • Basogintza: iragana eta geroa. Alvaro Aragón Ruanok errepaso historikoa egin zuen: «Jasangarritasunaren bila: euskal basoen kudeaketa Aro Berrian zehar». Euskaldunek, beste askok ez bezala, lortu zutela erabilpen jasangarria egitea basogintzan XVIII. mendera arte. Egungo erronkei beha, aldiz, Garazi Auzmendi Arkarazok aldaketa globalari aurre egiteko basoek duten gaitasuna aztertu zuen, eta haien ekarpenak xehe-xehe azaldu: karbono dioxidoaren hustuleku direla, bertako espezieek bi edo hiru aldiz CO2 gehiago metatzen dutela, izurriteak zabaltzeko oztopo direla... Klima aldaketaren aurkako borrokan basoen ekarpena ezinbestekoa da, baina argi izan behar da baso eredu edo zuhaitz landaketa guztiek ez dutela berdin balio klima krisiari aurre egiteko.
  • Orokorretik tokikora: ingurumen arazoak komunikabideetan.
  • Aldaketa globala ingurumen hezkuntzarako akuilu.
  • Elikadura burujabetzaren analisia topagune.

Erreferentziak

  1. «Natur Zientzien I. Topaketa» Zientzia.eus 2013-10-27 (Noiz kontsultatua: 2018-11-28).
  2. «Natur Zientzien I. Topaketa.» www.ueu.eus (Udako Euskal Unibertsitatea) (Noiz kontsultatua: 2018-11-28).
  3. a b «NZ2TOPA! Natur Zientzien 2. Topaketa» www.ueu.eus (Udako Euskal Unibertsitatea) (Noiz kontsultatua: 2018-11-28).
  4. «Natur zientzien II. topaketa - Zientzia.eus» zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2018-12-17).
  5. «NZ3T. Natur Zientzien III. Topaketa: Sinbiosian.» www.ueu.eus (Udako Euskal Unibertsitatea) (Noiz kontsultatua: 2018-11-28).
  6. Europa Press. (). «Natur Zientzien III. Topaketa azaroaren 17an eta 18an egingo dute, Gasteizen» www.europapress.es (Noiz kontsultatua: 2018-12-17).
  7. a b «Natur Zientzien IV. Topaketa: Itsumustuka. :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-17).

Ikus, gainera

Kanpo estekak