1981. urtetik EHUko irakaslea da. UEUko zuzendaria izan zen 1991-1996 urteen artean, aurretik UEUko Natur Zientziak Saileko sailburua izanik. Garai bertsuan EHUkoZientzia Fakultateko dekanorde gisa aritu zen (1991-1994).
Ikertzailea
Katalogatu gabe zegoen bare mota bat aurkitu zuen AltonagakKantabriakoAlisasko Mendatean eta Asturiasko Covadongako santutegian. Bizkarrean konkor bat du bare berezi horrek. Bare-genero berri moduan deskribatu zuen geroago A. Wiktor aditu poloniarrak eta Papilloderma altonagai izena eman zion, aurkitzailearen omenez.[2][3][4]
Udako Euskal Unibertsitateko zuzendaria izan zen 1991 eta 1996 urteen artean.[9][10] Garai haietan Iruñeko Larraona ikastetxean urtero 40-50 ikastaro eskaintzen zituen Altonagak zuzendutako UEUk. Esate baterako, 1995ean 45 ikastaro eskaini zituen 26 sailetan antolatuta; orotara 750 klase ordu izan ziren, eskola-orduetan, praktiketan, mintegietan eta irteeretan banatuak; guztira 650 partaidetik gora bilduta. Garai hartan unibertsitate mailan euskaraz aritzen zen ikasle-irakasle kopurua 4.000 lagun izango ziren, eta horien artean 650etik gora UEUn biltzea ikastaro haien arrakastaren froga nabarmena zen.[11]
Idazlea
Unibertsitate mailako testuliburu eta ikerketa artikuluak argitaratzeaz gain, goi mailako dibulgazioaren esparruan hainbat saiakera prestatu ditu. Horregatik CAF-Elhuyar Merezimendu Saria jaso zuen 2016 urtean euskarazko zientzia eta teknologiaren kulturan egindako lanarengatik.[12][13] eta 2018an Euskadi Literatura Saria.
Euskaltzain urgazlea (2003)
Euskaltzaindiakeuskaltzain urgazle izendatu zuen 2003ko urtarrilaren 31n. Euskaltzain urgazle izendatua 2003ko urtarrilaren 31n. Azkue Biblioteka eta Artxiboa kudeatzen duen batzordeko kidea da 1999-tik eta Zientzia eta Teknika Hiztegia biltzeko egitasmoan 2007tik.[14]
Idazlanak
Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 140 lan baino gehiago azaltzen dira,[15] besteak beste 23 liburu eta 44 artikulu. Bere ekarpenak hiru eremu hauen arabera sailka daitezke: saiakera, zoologia eta terminologia.
Saiakera
Zoologian edo euskal literaturan ekarpen nabariak egin dituzten pertsonei buruz dira eremu honetan idatzi dituen liburuak:
Udako Euskal Unibertsitatean eta taldean idatzitako bederatzi liburutan animaliei buruzko xehetasun zientifikoak deskribatu zituen. Liburu horietako batzuk maila orokorrean kokatzen dira: Zoologia orokorra (2005), Naturaren kontserbazioa: nora goaz? (1993), Biologia Orokorra (1979) eta Jokabide animala: defentsabideak (1979). Eta beste liburu multzo batean bere espezialitatekoak ziren animalia mota espezifiko batzuk deskribatu zituen: Lofoforatuak (1983), Moluskuak (1983), Anelidoak eta talde anelidianoak (1982), "Bare-barraskilo" proiektua (1980) eta Artropodoak (1980)
Terminologia
Euskara unibertsitate mailako hizkuntza bihurtzeko prozesuan Altonaga natur zientzietako aitzindari arrakastatsuetako bat izan zen. Lan horretan egindako ekarpenak geroago UZEIk sortu zituen hiztegi terminologikoetan islatu zirenean Altonagak parte hartu zuen Ekologia hiztegian (1987) eta Zoologia hiztegian (1987). Geroago ekarpen bat egin zuen 1991nEuskaltzaindiak argitaratu zuen Hitz-elkarketa/3 liburuan ere.
Sariak
2018: Euskadi Literatura Saria lortu zuen Euskarazko saiakera atalean Patagoniara Hazparnen barren liburuarengatik. Epaimahairen arabera “Istorio harrigarria bezain zoragarriak Idazketa samurra, arina, estilo freskoa eta dinamikoa du, baina, aldi berean, mamitsua da oso”.[28] Zientziaren inguruko gaietan erabiltzen duen hizkuntza «arina» goraipatu zuen epaimahaiak. Berak dioenez egun euskaraz dugun prosa erabilgaitza da, eta hortik gauza arinak eta ederrak sortzea ez da erraza. Idazteko lana oso luzea egiten zaio horregatik: orrialde batekin astebete egin dezake atzera eta aurrera.[29]
2009: Juan Zelaia Saiakera Saria, Darwin Geurean lanarekin. Darwinismoak Euskal Herrian izan zuen eragina aztertu zuen bertan. Pamiela argitaletxeak 2010ean.[30]
2000: CAF- Elhuyar Liburuaren ataleko saria jaso zuen "Pandaren aita, aita David" deituriko lanagatik.[31]
↑Wiktor A., Martin R. & Castillejo J. (1990). "A new slug family Papillodermidae with description of a new genus and species from Spain (Gastropoda, Pulmonata terrestria nuda)". Malakologische Abhandlungen Museum für Tierkunde Dresden15(1): 1-18.
↑Kepa Altonaga Sustatxa, Juan Ignacio Perez Iglesias, Juan Carlos Odriozola Pereira, Jon Benito Iza. «Anelidoak eta talde anelidianoak»www.ueu.eus(Noiz kontsultatua: 2024-10-03).