Papilloderma altonagai aire-arnasketa duen lurreko bare-espezie bat, lurreko moluskugastropodo pulmonatu bat Sigmurethra talde informalean.[1]
Papilloderma altonagaiPapilloderma generoko espezie bakarra da,[2] eta bera da Papillodermatidae familia barruan dagoen genero bakarra, eta era berean hori da Papillodermatoidea superfamilia barruko familia bakarra.[2]
Papilloderma izen generikoa da, papila esan nahi duen Papillo- aurrizkiarekin eta grezieraz "azal" esan nahi duen -derma atzizkiarekin osatua. Izen hori aukeratu zuten gorputzak erpinetan ordenatutako papila konikoak dituelako.[2][3]Altonagai izen espezifikoa Euskal Herriko UnibertsitatekoKepa Altonaga doktore malakologoaren gorazarrez ezarri zuten, espezie honen lehen aleak bildu zituena.[4]
↑Seddon, M.B.. (2018). «Papilloderma altonagai.»IUCN Red List of Threatened Species (The IUCN Red List of Threatened Species) (Noiz kontsultatua: 2019-09-03).
↑ abcWiktor A., Martin R. & Castillejo J. (1990). "A new slug family Papillodermidae with description of a new genus and species from Spain (Gastropoda, Pulmonata terrestria nuda)". Malakologische Abhandlungen Museum für Tierkunde Dresden15(1): 1-18.