Endemismo, biologia arloan, taxoi bat eremu geografiko jakin batean baino ez dagoela hedatua adierazteko erabiltzen den hitza da, edo, beste era batean esanda, munduko beste inongo lekutan era naturalean ez dagoena[1]. Eremua edozein motatakoa izan daiteke: mendi bat, aintzira bat, mendilerro bat, ibai baten arroa, uharte bat edota kontinente bat. Hitza normalean espezieei dagokie, baina azpiespezie, barietate, genero, familia eta beste taxoiak deskribatzeko ere erabiltzen dute.