Erromantzatuko klima azpimediterraneoa da, eta urteko batez besteko tenperatura 12,5 °C ingurukoa da. Urteroko egun euritsuak 100 inguru dira, eta jausitako prezipitazioa 850mm-koa.
Basoa nahiko urria da, eta zuhaitz gehienak pinuak dira, Austriatik birlandaturiko zuhaitzak. Horrez gain, ameztiak eta zumeak ageri dira ibarreko gunerik lehor eta eguzkitsuenetan.
Dokumentazioan agertzen da jada, 890. urte inguruko Biozal grafiarekin, Semeno apezpiku iruindarrak bere elizako laurdenak Iturrozko Santa Maria monasterioari utzi zizkiolako. Bertako jauregi bat Leireko abadiari eman zion jabeak 1063an. Hiribildua, hala ere, errege-jaurerrikoa zen, eta Antso VII.a Nafarroakoak1195ean eguneratu egin zituen bere biztanleen kargak: urtean 4 peta-soldata etxe bakoitzeko, gehi 15 soldaten batura osoa, «afaria» kontzeptupean. Henrike I.a Nafarroakoa erregeak Pedro Santxitz Monteagudori eman zion lekua trukaketa bidez 1273an. 1427an Xil Martinitz Erredinek zituen errentak, eta haren ondorengoei lotu zitzaien lekua baronia gisa.
Demografia
2020 urteko erroldaren arabera 51 biztanle zituen Biotzarik.[6]
2000
2001
2002
2003
2004
2005
2006
2007
2008
2009
2010
2011
2012
2013
2014
2015
2016
2017
2018
2019
2020
69
65
64
59
56
57
57
62
63
56
54
48
55
55
51
55
55
54
52
49
51
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Politika
Biotzariko kontzejua kontzejuburuak eta hiru kontzejukidek osatzen dute. Egungo kontzejuburua Fernando Ilincheta Barace da.
Kontzejua
Biotzariko kontzejua kontzejukidek eta kontzejuburuak osatzen dute, demokratikoki hautatuak. Kontzejuburua Fernando Ilincheta Barace da. Kontzejukideak 3 daude:
↑Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
↑Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.