Nafar erromantzeaNafarroa Garaiko hego eta ekialdean mintzatzen zen nafar-aragoieraren aldaera edo dialektoa izan zen.[1] Izatez, ez zen muga argirik nafar, errioxar eta aragoiar erromantzeen artean. Hala ere, bakoitzak bere historia linguistiko bereizia du, eskualde bakoitzak bere historia politiko bereizia duelako. Idazteko era ezberdinak ere bazituzten.
Ortografia
-ua- diptongoa -oa- idazten zuten: coal, coatro, jegoa.
"ñ" eta "ll" fonema sabaikaria adierazteko "I" bat idazten zuten aurrez (-in-, -ill-, -yll-): castieyllo, castieillo, sieillo[2].
Fonetika
Azkenengo "-e" galtzeko joera:
Etxe ( edo etxa-) Berri > Exavierre (1091) > Xavier (1102 eta gero)
Hala ere, Teruelgoforuan bezala, -ment atzizkian bukatutako adberbioetan galera ez zuten egin, "-t-" erdian dutelako: -Mente > -mentre
esta población fago á pró, é á salvamiento de mio regno, en el Puyo de Castillón sobre Sangüesa, é del Puyo é de los otros logares que lis ei dado por términos. E dó, á mios pobladores de Castillon, franqueza que qoal se quisiere mercadería, trayan en todo mi regno, non den peage ni en tierra ni en mar. E dolis franqueza que lures ganados pascan é vayan por todo mi regno, foras en los vedados de los caballos
1416. urteko dokumentu berezi batek, Matxin Zalbaren gutun elebidunak, euskaraz eta nafar erromantzez idatziak, erakusten du 15. mendean bi hizkuntzak ezagunak eta erabiliak zirela Erresumako goi-funtzionari eta eliteen artean.
Nafarroako konkistaren ondorioz pixkanaka pixkanaka galdu zen eta egun apenas ez da arrastorik geratzen.
Ondareak
Eslaba aldean orainaldi burutugabeko aditz-denboren lehendabiziko pertsonan "-i" hondarkia erabiltzen dute oraindik, ansoeraz bezala. Lexiko aldetik, "mendema" (mahats-bilketa), "ibierno" (negua) eta beste hainbat hitz ere erabiltzen dira[4].
Xabier antroponimoa: erro euskalduna eta bilakaera erromantzea du. Egun, leku askotan jartzen den izena da.
Nafarroako foru zuzenbidean dominio concellar izeneko instituzioa badago[5].
Erreferentziak
↑Fernando González Ollé "El romance navarro" Revista de filología española, ISSN 0210-9174, 53. zbk, 1970, 45-94. orr.
↑Carmela Pérez-Salazar "Evolución del dialecto navarro ¿Incidencia del factor geográfico?"Online
↑Deyermond, Alan D.. (2001). Historia de la literatura española. 1: La Edad Media Bartzelona: Ariel, 150 or. ISBN843448305X..