Hizkuntzaren estatusari dagokionez, Frantziako erregio-hizkuntzetako bat da eta Valonian (Belgika) erregio-hizkuntza endogenoen dekretuan jasota dago. Alta, xanpainerak ez du idaztarau ofizial edo onarturik. Frantsesaren eragina dela eta, ia desagertua dago.
Egun idaztarau onartu eta bateraturik ez du; horrela, modu idatzian oso gutxi erabiltzen den hizkuntza da.
XII. mendekoChrétien de Troyes idazlearen lanetan xanpaineraren eragina bada ere, xanpaineraz kontzienteki idatzitako lehen literatura XVI. mendekoa da. Le Bontemps de Carnaval de Chaumont obra 1660an berriz argitaratu zuten. Bertan, frantsesa erabiltzen da erregearen mezularien ahotan, eta xanpainera Xanpainako biztanleenean.