Egun, algerera katalanaren ekialdeko dialektoen multzoko aldaera da, italieraren, sardinieraren eta gaztelaniaren eragin handia badu ere. Era berean, katalanaren arkaismoak mantzentzen ditu, katalanez mintzatzen diren gainontzeko lurraldeekiko isolaturik egotearen ondorioz.
Erabilera
1990eko hamarkadan Alguerreko biztanleriaren % 30 mintzatzen zen algereraz eta % 65k ulertzen zuen. Biztanleen erdiak, era berean, sardinieraren dialektoak ere (logudorearra eta korsikeraren eragina duen sasarearra) ulertzen zituen.