Erromantxe
Erromantxea erretorromanieraren dialektoetako bat da, eta Suitzako lau hizkuntza ofizialetako bat, alemanarekin, frantsesarekin eta italierarekin batera. Suitzako % 0,5-0,9 inguruk hitz egiten dute, ia 35.100 hiztunek (2000ko inkesta baten arabera) ama hizkuntza dute, eta Grisonia kantonamenduan bizi dira gehienak. Latin arruntetik datorren erromantze mintzaira dugu, erretorromanieraren dialekto nagusietako bat, ladinoarekin eta friulierarekin batera. Rumantschia hiztunen lurraldeak hartzen duen izena da. Historia
EstatusaKantonamenduka, mintzaira soilik ofiziala da Grisonia kantonamendu elehirudunean, eta bertan udalerri bakoitzak erabakitzen du bere hizkuntza ofiziala. Erromantxedunek Suitzako administrazioarekin hizkuntza erabiltzeko eskubidea dute, baina bakarrik "jatorrizko hiztunek". Agintariek, erantzutean, Rumantsch Grischun erabiltzen dute. Halaber, testu ofizial batzuk itzultzen dituzte, baina kultura arduradunek berek azkenean onartzen dute oso eskaintza sinbolikoa eta murritza egiten dutela. Gainera, zerbitzuen eskaerak oso gutxi dira, batzuetan hiztunek hizkuntza batua baztertzen dutelako eta, beste batzuetan, alemana lehenesten dutelako. Izan ere, egoera gutxituan dago herritarren eta hiztunen aldetik, balorazio txikia edukita. Suitzako lau hizkuntza ofizialen artean gutxien erabilia da. Halaber, serbo-kroazierak, adibidez, ofiziala ez den arren, egoera hobea du, 100.000 hiztun inguru baititu. DialektoakEskualdearen arabera, Sursilvan (Surselvako barrutia), Sutsilvan, Surmiran (Albulako barrutia), Puter eta Vallader (Inneko barrutia) aldaerak ditugu. Eredu batuaren moduan, Rumantsch Grischun dugu, 1982an Heinrich Schmiden taldeak abiatuta. ErakundeakLia Rumantscha hizkuntza sustatzen duen erakunde nagusia da, 1919an sortua eta gaur egun hainbat elkartek osatua. LiteraturaEgile garrantzitsuenen artean Linard Bardill, Peider Lansel eta Men Rauch ditugu. HedabideakRadio Televisiun Rumantscha (RTR) irrati-telebista katea da. La Quotidiana egunkaria eta Punts gazte hilabetekaria ere aipatzekoak dira. Esapide batzukAllegra - Kaixo Co vai? - Zer moduz? Bun di - Egun on Buna saira - Arratsalde on Buna notg - Gabon A revair - Adio, Agur A pli tard - Gero arte Perdunai - Barkatu Per plaschair - Mesedez Grazia fitg - Eskerrik asko Anzi - Ez horregatik Gratulazions - Zorionak Bun cletg - Zorte on Quants onns has ti? - Zenbat urte dituzu? ErreferentziakIkus, gaineraKanpo estekak
Information related to Erromantxe |