Artikulu hau Euskal Herriko herriari, Erromantzatuan kokatuta, buruzkoa da; Katalan Herrietako Domenyo valentzieraz duen herria gaitzat duena beste hau da: «Domeño»
Erromantzatuko klima azpimediterraneoa da, eta urteko batez besteko tenperatura 12,5 °C ingurukoa da. Urteroko egun euritsuak 100 inguru dira, eta jausitako prezipitazioa 850mm-koa.
Basoa nahiko urria da, eta zuhaitz gehienak pinuak dira, Austriatik birlandaturiko zuhaitzak. Horrez gain, ameztiak eta zumeak ageri dira ibarreko gunerik lehor eta eguzkitsuenetan.
Antzinako noblezia-jaurerriko hiribildua. Dokumentatutako titularrik zaharrenak hauek izan ziren: Gartzea Santxitz 1075ean, Lope Gartzea eta Antso Lopitz 1125ean, azken hau Alfontso I.a Batailatzailea erregearen justizia. San Martin monasterioa, leku berekoa, Leireko abadiari eman zion Antso Larrosa apezpiku iruindarrak 1044an.
XIX. mendearen hasiera arte, Erromantzatua ibarrak izendatutako diputatuak eta bizilagunek izendatutako herrietako errejidoreak zeuden bertan. 1847an eskola bat zuen; ferra-bide bat baizik ez zuen Irunberrira eta Nabaskozera joateko.
Demografia
2023 urteko erroldaren arabera 44 biztanle zituen Domeñuk.[6]
2000
2001
2002
2003
2004
2005
2006
2007
2008
2009
2010
2011
2012
2013
2014
2015
2016
2017
2018
2019
2020
34
33
33
27
29
26
23
26
26
24
25
34
38
37
34
40
42
44
39
42
42
Grafiko hau ezin da une honetan ikusi, software arazo bat dela eta. Lanean ari gara ahalik eta lasterren grafikoak berriro erakutsi ahal izateko.
Politika
Domeñuko kontzejua kontzejuburuak osatzen dute. Egungo kontzejuburua Jesus Maria Albisu Garcia da.
Kontzejua
Domeñuko kontzejua kontzejuburuak osatzen dute, demokratikoki hautatua. Kontzejuburua Jesus Maria Albisu Garcia da.
↑Luis Luziano Bonaparte. Carte des Sept Provinces Basques, montrant la delimitation actuelle de l´euscara, et ses divisions en dialectes, sous-dialectes et varietés, 1863.
↑Koldo Zuazo. El euskera y sus dialectos. Alberdania, 2010.