Argantzongo haitzarteko gudua 801ean Al Hakan I.a emirrak iparraldera bidalitako eta Mohamed ibn al-Hakanek zuzendutako armada Ebro zeharkatzea saiatu zenean gertatu zen[1].
Aurrekariak
Kordobako emirerriak barneko arazo politikoak zituen, Hixam Al-Reda hil zenean, bere semea zen Al-Hakamek Suleiman eta Abu Marwan bere osaben gurariak borrokatu behar izan zituelako[2].
Frankoek emirerriaren asaldaketa aprobetxatu nahian, 798an, Gilen I.a Tolosakoak Alfontso II.a Asturietakoa eta Huesca edo Waixqako walia zen Bahlul ibn Marzuq bilerara deitu zituen[3] Luis Errukitsuaren izenean al-Tagr al-Ala edo goialdeko marka konkistatzeko asmotan.
Egoera aprobetxatuz Asturiasko Erresumak Lisboa eraso zuen eta Carolus Handiak Bartzelona konkistatu eta Iruñea bere orbitan kokatu zuen.
Gudua
801ean Al Hakanen semea zen Mohamed ibn al-Hakanek baskoien aurkako razzia zuzendu zuen, Araba eta Gaztela erasotzeko asmoarekin. Argantzongo haitzartetik Ebro zeharkatzean frankoen aldeko duxa zen Belasko Gaskoiak, iruindarrek eta, ziur asko, Antso Otsoak bidalitako gudaroste batek prestaturiko segada batean erori zen.
Ondorioak
Hain zen gogorra porrota ezen Mohamed ibn al-Hakan Qurtubara bere ofizial hoberenetariko batzuk eta hainbat lagun gabe itzuli baitzen. Kronikarien arabera, hilabete gutxien barru, Mohamed bera ere hil zen, atsekabea gainditu ezinik.
Egoera aprobetxatuz, 803an Banu Qasitarrek eta bere aliatu baskoiek Tutera setiatu eta hartu ondoren, bere walia zen Yusuf ibn Amrus atxilotu zuen. Hala ere, Amrus ibn Yusufek eskualdea berreskuratu zuen[3].
Erreferentziak
Kanpo estekak