Abortatzeko eskubideaemakumearihaurdunaldi baten etena gauzatzearren legeen bidez ematen zaion aukera da. Horrek ugalketa eskubidea ematen du, hau da, emakumeek bere gorputza eta bere ugalketa kontrolatzeko eskubidea izatea ahalbidetzen du.[1] 56 milioi borondatezko abortu egiten dira urtero munduan, horietatik, 45%, gutxi gorabehera, arriskutsuak. Azken hauetatik 78 000 emakume hiltzen dira urtero.[2]
Giza Eskubideen Nazioarteko Elkarteek abortuaren legeztapena bermatzen dute, emakumearen berdintasuna, askatasuna, osasuna eta autonomia ziurtatzeko, eta emakumeak haien aurkako diskriminaziotik eta indarkeriarik babesteko.[3]
2019an, abortua legezkoa zen munduko 117 herrialdetan, alegia, munduko biztanleriaren % 74 bizi den eremuan. Herrialdez herrialde aldatzen dira aborturako baldintzak: 50 herrialdetan erabat legezkoa zen, 14 herrialdetan hainbat kausetan oinarrituz gauzatu ahal zen, eta 53 herrialdetan hautazko kasuetan bakarrik onartzen zen.[4]
Gainerako 74 herrialdetan legez kanpokoa zen, alegia, munduko biztanleriaren % 26rentzat.[4] Leku horietan legezkoa izan arren, klase sozial altuko emakumeek abortua gauzatzeko dirua eta medikupribatuak dituzte. Emakume txiroenek, berriz, ez dute abortua egiteko aukerarik. Erabaki behar dute desiratu ez duten haurdunaldiarekin jarraitu ala abortu ilegal batekin haien bizitza arriskuan jarri.[2]
Historia
Beharbada, abortuaz hitz egiten zuen testurik zaharrena Hammurabiren Kodea (K.A. 1728) zen, eta Talioiaren legeaz hitz egiterakoan esaten zuen: “Gizon batek beste baten alaba bat jotzen badu eta bere fetuaren galera eragiten badu, 10 zilar ordainduko ditu”.[5] XX. mendera arte, legez kanpokoa zen. Azken ehun urteetan, gorabehera asko izan da legeztatzeari dagokionez.
Amerikako Estatu Batuetako legeztatze aldia (1973-2022)
Amerikako Estatu Batuetan mugimendu asko izan zen abortuaren alde eta kontra. 1954an Familiaren Plangintzako Nazioarteko Federazioak (Margaret Sangerrek sortua Amerikako Estatu Batuetan) mugimendu global bat sortu zuen, herrialde boteretsuek menpeko herrialdeak abortuaren praktika legeztatzera bultza zitzaten.[5] 1967an Amerikako Estatu Batuetako Mediku Profesional elkarteak abortua praktika txarren zerrendatik kendu zuen eta hainbat estatuk, kasu zehatzetan, ebakuntza kirurgikotzat onartu zuten.
1968an, Puerto Ricoko (orduan AEBkokolonia bat) emakumeen heren bat betirako antzutuak izan ziren. Gaur egun, esterilizazio programa arrazistak oraindik zuzentzen zaizkie arraza beltz edo mestizoko emakume eta gizonei “populazioaren kontrolaren” izenean.[2]
Amerikako Estatu Batuek abortuaren gaineko doktrina hedatu zuten. Bulkada legegileak indarra hartu zuen 1973ko otsailaren 22an. Orduan legeztatu zen abortua herrialde hartan. AEBtan1973. urtean, abortua legala izan aurretik, abortua era ilegalean egiteagatik hiltzen ziren emakumeetatik %50a beltzaranak ziren, eta beste %44a Puerto Ricon hildako emakumeak ziren.
Hala ere, kontrako mugimenduak ez ziren itzali. Eskuma berria80ko hamarkadan sortu zen, 60ko hamarkadako mugimendu sozialen eginkizun guztien kontra egiteko. Bob Dornan diputatu eskuindarra “Giza Bizitzagatik Zuzenketa”-ren alde agertu zen. Salbuespenik gabe edozein egoeratan (bortxaketagatiko abortua, intzestua edo amaren heriotzaren arriskua erditzerakoan) abortua debekatzearen alde zegoen, "bizitzaren alde" egitearen izenean. 2022ko ekainaren 25ean, AEBko Auzitegi Gorenak, gehiengo kontserbadorekoak, bertan behera utzi zuen abortatzeko eskubide orokor edo konstituzionala.[6] Ondorioz, protesten artean, bertako hamahiru estatu errepublikanok asmoa agertu zuten abortua berehala legez kanpo uzteko;[7] guztira, ordea, 25ek azaldu zuten debekuak luze gabe ezartzeko asmoa.[6]
Irlandan, ordea, 1983an, erreferendum batean, erreforma konstituzional bat ontzat eman zen abortuaren praktika zigortzeko. Geroago, herrialde komunista ohi batzuetan lege abortista kendu zuten, hala nola Polonian, Kroazian eta Eslovakian. Polonian, legedia aldatzean, haurdunentzako laguntza indartu eta legea zorrozki betetzen ez zuen osasun-pertsonala zigortuko zen, ez emakumea. Andorrak eta Maltak ere abortatzeko debeku zorrotzak dituzte.[8]
Historikoki abortua legez zigortua egoteaz gain, homizidiotzat hartua izan da, baina emakumeek garai historiko guztietan abortatu izan dute. (Dokumentatua dago, halaber, hainbat osagai natural erabiltzen zituztela fetua galtzeko).[11]
Oihartzun mediatiko handikoa izan zuen 1976ko irailaren 6an Basauriko 10 emakume eta gizon baten atxiloketak: 9 abortatzeagatik eta 2 abortatzen laguntzeagatik. Erantzun bezala, emakume-taldeek Bilboko kaleak okupatu eta haien askatasuna eskatu zuten. Bi aldiz atzeratuta izan ondoren, epaiketa 1982an burutu zen Bilbon Justizia Auzitegiaren kanpoan Mugimendu Feministaren aldarrikapenen artean. Emakumeen abokatuetako bat Mertxe Agúndez izan zen. Sententziak absolbitu zituen bat izan ezik, honi amnistia emanez. Epaiketa hau giltzarria izan zen Euskal Herrian zein Estatu mailan kide feministak bildu, elkartasunez jokatu eta abortatzeko eskubidearen inguruko eztabaida ireki eta garatzeko. [12][13][14][15][16][17]
Gaur egun, abortatzea legala da Euskal Herri osoan.
Hego Euskal Herrian, Espainiako legedia indarrean dagoenez, abortua legezkoa da; 12 asteraino, bortxaketa baten ondorioa bada, eta 22 asteraino, emakumearentzat kalte fisikoak edo psikikoak baldin badaude. Sexu-ugaltze osasuneko eta haurdunaldiaren borondatezko etena 2/2010 Lege Organikoarengandik zuzenduta dago, konkretuki 2010eko uztailaren 5ean indarrean sartu zen legearekin. Lege honek aldaketa jasan zuen 2015eko irailean, adingabekoen abortatzeko erabakia aldarrikatuz.[18]
Lehenengo hiruhilekoaren ostean, bi medikuk abortua egin ahal dutela ziurtatu behar dute, emakumearen zein fetuaren lesioak edo arriskuak ekiditeko.
Legeak
Gaur egun Euskal Herrian indarrean dauden abortuaren legeen artean, Frantziako eta Espainiako legediak sartzen dira.
Espainian
Espainian abortua legezkoa da, eta, sexu-ugaltze osasuneko eta haurdunaldiaren borondatezko etena 2/2010 Lege Organikoak zuzentzen du, konkretuki 2010eko uztailaren 5ean indarrean sartu zen legearekin. Lege honek aldaketa jasan zuen 2015eko irailean adingabekoen abortatzeko erabakia aldarrikatuz. Hauek dira Espainian historikoki ezarri diren legeak:[18]
1985eko legea
1985eko legeak abortua despenalizatzen zuen hiru egoeratan: haurdunaldia bortxaketa baten ondorioa bazen (ernaldiaren lehenengo 12 asteetan baimentzen zen), fetuak arazo fisikoak edo gaixotasunak bazituen (lehenengo 22 asteetan), edo amarentzako edo bere osasun fisiko edo psikikoarentzako arriskua bazegoen.
Aitzindari: Lege honek abortuaren despenalizazioa eragin zuen lehenengo aldiz Espainian. Hala ere, hori baino lehen, Katalunian legezkoa izan zen, Espainiako II. Errepublika garaian.
Zigorrak: Legea urratzeak medikuaren espetxeratzea (urte batetik 3 urtera) eta gaitasun gabezia zekartzan. Emakumearentzat espetxe zigorra (6 hilabetetik urte batera) edo isuna zegoen.[20]
Aido legea (2010)
Aido legearekin abortua 14 astera arte askea zen, eta 22ra arte emakumearen bizitza edo osasunarentzat arriskutsua bazen, edo fetuan anormaltasun larriak bazeuden. Bizitzarekin bateraezinak baziren edo gaixotasuna oso larria bazen, ez zegoen abortatzeko mugarik.
Zigorrak: Ez zegoen emakumearentzako espetxe zigorrik, baina isunak aurreikusi zitezkeen. Medikuarentzat espetxeratzea (urte batetik 3 urtera) eta gaitasungabetzea zegoen.
Adingabekoak: 16 eta 17 urteko neskek abortatu zezaketen gurasoen baimenik gabe.
Behin betiko testua 2014
Bortxaketaren ondorioa eta amarentzako kalte fisiko edo psikologikoak gauzatzen badira.
Txostenik gabe: Fetuak anomalia bateraezina izatean, bortxaketa batean bezala, emakumeentzako kalte psikologikoa dela kontsideratuko da. Kasu horietan ez da beharrezkoa kalte horren existentzia egiaztatzen duen txosten psikiatriko bat ematea.
Malformazioak daudenean edo beste egoera batean (ekonomikoa, soziala, etab.) abortatu ahalko da kalte hori egiaztatzen baldin bada.
Zirriborroaren epeak mantendu dira: 12 asteraino bortxaketa batean eta 22 asteraino emakumearentzat kalte fisikoak edo psikikoak baldin badaude.[20]
Abortu ilegalen tasak altu mantendu ziren gerraostean. 1967an Erresuma Batuan abortuaren legeztatu zutenean, emakume kopuru handia hasi zen herrialde hartara bidaiatzen, abortatzeko eta zigortuak ez izateko.
Frantzian, abortua 1975ean legalizatu zuten, lehenik 10. astera arte abortatu ahal zen, 12. astera arte hedatzeko 2001ean.
1982tik, abortuak Frantziako gizarte segurantza sisteman egiten dira.
Abortuen programazioa, haurdun dagoen emakumearen eskaeratik aste bat igaro ondoren egiten da, 12 asteko mugak ahalbidetzen badu. Muga horretatik hurbil egoten bada, aste hori laburtu ahal da.
12. astea iragan eta gero, bi medikuk emakumearen osasuna arriskuan dagoela edo fetuak gaixotasun sendaezin bat izatearen aukera handia dela egiaztatu behar dute, bestela abortua ilegaltzat hartzen da.
1994tik, Frantziako legediak abortua egiteko jaiotzaakatsak behar bezain larriak direla egiaztatzea exijitzen du.[19]
Ipar Amerikan abortua normalizatutako praktika izan da, haurdunaldiaren etenaldia baimentzen du, emakumearen eskaeraz, 3 hilabetera arte.[21] 2022ko ekainetik aurrera, konstituzionalki legezkoa izateari utzi zion AEBn eta, beraz, abortua legezkoa izatea edo ez estatuen erabakiaren mende geratu zen.[7]
Australia eta irlaren eskualdearen arabera, gauzatzen da abortua.Haurdunaldia eten daiteke emakumearen bizitza babesteko baldin bada, baldintzarik gabe.
Abortua praktikatzeko baldintzak daude haurdunaren osasun fisikoa edo psikikoa arriskuan badaude, bortxaketa baten biktima bat bada, fetuan malformazioak antzematen badira edo faktore sozio-ekonomikoek zailtzen badute umearen hazkuntza.[21]
Argentinan eta Brasilen abortua bakarrik onartzen da amaren bizitza arriskuan dagoenean.
Txilen oraindik lege berri bat aldarrikatzeko tramitetan daude, fetuaren malformazioa gertatuz gero, haurdun dauden emakumeentzako heriotza-arriskua egotean edo bortxaketa baten ondoren haurdun geratzen direnentzat abortua despenalizatzeko.[21]
Egun honek Latinoamerikan eta Karibean du jatorria. Azken hamarkadetan emakume taldeek mobilizazio eta mugimendu asko egin dituzte gobernuei abortuaren despenalizazioa eskatzeko, abortu seguru eta arrisku gabea izateko, eta estigma eta abortatzeko erabakia hartu duten emakumeenganako diskriminazio horrekin amaitzeko.[24]
Eztabaida
Abortuaren gaiak liskar eta polemika asko sortzen du. Abortuaren alde daudenek, emakumeek beren haurdunaldia bertan behera uzteko duten eskubidea nabarmentzen dute. Kontra daudenek berriz, fetuak edo enbrioiak eskubideak dauzkatela diote, eta beraz, ernaldia amaitzearen eta jaiotzearen eskubidea haiena dela, ez gurasoena.
Eztabaida arazo politiko eta legala bihurtu da. Abortuaren kontra daudenek, abortuaren aurkako legeak iragartzea, mantentzea eta hedatzea bilatzen dute. Alde daudenek, aldiz, lege horiek ezeztatzea bilatzen dute.[26][27]
Enbrioiari bizirik eustearen alde
Abortuaren legalizazioaren aurkako mugimenduak "bizitza" defendatzen du, fetuek gizaki gisa beren eskubideak dituztela esanez eta abortatzea haiei bizitza kentzea dela salatuz.
Emakumeen eskubideekin erlazionatutako elkarteen aurka egiten dute. Emakumeek lan munduan gero eta toki gehiago hartzeari edota abortuari leporatzen diote familia tradizionala suntsitzea. Haien ideia nagusiak “bizitzaren santutasuna” eta “ezkontzaren santutasuna” dira.[2]
Ohiko argudioak
Diskriminazioa
Abortua eta nazioaren kontzientzia liburuak abortua ez-jaiotakoen bidegabeko diskriminazioa dela esaten du. Haien iritziz, fetuek bizitzaren eskubidea dutela ukatzen dutenek ez dute giza bizitza baloratzen, baizik eta gizaki batzuek beste batzuek baino balio edo eskubide gehiago dutela erabakitzen dute (garapen fisiko edo psikologikoaren maila partikularrak dira baldintza batzuk). 2018ko maiatzaren 4an Argentinako Down Sindromearen elkarteak bere posizioa planteatu zuen abortuaren despenalizazio posiblearen kontra, “jokoan dagoena errugabeen bizitza da” eta “Laissez les vivre! (Utz iezaiezue bizitzen!) esanez. “Bizitza defendatzea ez da erlijio kontua, kontu politikoa, kontu filosofikoa edo militantzia kontua. Giza eskubideen oinarrizko kontua da. Jaiotzea pertsona guztien lehenengo eskubidea da”, zioen Jérôme Lejeune sendagile frantsesaren hitzak ere aipatzen dituzte.[28][29]
Gabezia argudioa
Argudio honek, fetuari etorkizun bat ukatzen zaiola esaten du. Zentzu honetan, gizaki heldu bat hiltzea desegokia dela diote, edozein gizaki bezala, etorkizun bat izatea ukatzen zaiolako (etorkizun bat esperientziekin, ekintzekin, proiektuekin eta gozamen baliotsu edo desiragarriekin). Horregatik, abortu gehienak, gizaki heldu eta errugabe bat hiltzearen maila moral berean jartzen dituzte.
Ziurgabetasun argudioa
Abortuaren kontra dauden pertsona batzuek diotenez, zalantza baldin badago fetuaren bizitza-eskubideari buruz, orduan abortatzea hiltzearen baliokidea izango da. Argudio horren arabera, fetuak bizitzarako eskubidea duen ez bada ziurtasunez jakiten, fetuak bizitza izango ez balu bezala tratatzea zuhurtzia falta eta moralki okerra izango litzateke.
Horrek, abortua nahigabeko homizidioaren maila moral berean jartzen du..[30]
Erlijio sinesmenak
Erlijio bakoitzak inplikazio moralen ikuspuntu desberdinak ditu. Batzuek ez dute abortua onartzen, beste batzuek baimentzen dute hein bateraino.
Eliza katolikoak giza bizitza sorkuntzatik errespetatua izan behar dela defendatzen du, eta, hortaz, errugabearen bizitzarako eskubidearen alde egiten du. Planteamendu honetatik abortua ezmorala kontsideratzen da.
Islam erlijioan hainbat iritzi daude. Denak ez datoz bat esatean noiz hasten den bizitza, eta abortua noiz den onargarri. Gehienek bat egiten dute esateko ez dela onargarria 120 egun eta gero haurdunaldiaren etena gauzatzea, fetua arima biziduna bihurtzen delakoan.[31]
Abortatzeko eskubidearen alde
Abortuaren legalizazioa funtsezko bermea dela diote, emakumeen berdintasuna, askatasuna, osasuna eta autonomia ziurtatzeko eta emakumeak bortizkeriatik eta diskriminaziotik babesteko.
Abortuaren despenalizazioa eskatzen dute eta estaldura mediko publikoa beren haurdunaldia eten nahi duten emakumeentzako.[2]
Genero parekotasuna bermatzeko eta diskriminazioak saihesteko argudioa ere erabiltzen dute abortua legeztatzea eskatzerakoan. Argumentu horien arabera, aborturako eskubidea ukatzea litzateke emakumeen eta gizonen arteko oinarrizko desberdintasun biologikoek ondorioak izatea desberdintasun sozialetan ere, emakumea ez litzatekeelako gizonaren egoera berean izango[3].
Ohiko argudioak
Emakumeen eskubideak: Margaret Sanger-ek idatzi zuen: “Emakumea ez da inoiz aske izango, ama izango den ala ez kontzienteki aukeratu ahal izan arte”. Ikuspegi honetatik, abortatzeko eskubidea emakumeek gizonekiko (zeinentzat seme-alabak izateko askatasuna hain murriztuta ez dagoen) berdintasuna lortzeko bidea dela interpretatu daiteke.[32]
Emakumeen Diskriminazioaren Aurkako Konbentzioak dio abortu arriskutsua ama-hilkortasunaren kausa nagusietako bat dela. Horregatik, erakunde honen arabera, estatuek abortua legeztatu behar lukete, gutxienez bortxaketa kasuetan, intzestuan, amaren osasunarentzat mehatxua izatean edo ezgaitasun fetal larrietan. Estatuek zigor-neurriak ezabatu behar dituztela dio, abortua jasaten duten emakumeentzat ere.[33]
Haurren Eskubideen Aldeko Batzordeak abortua zirkunstantzia guztietan despenalizatzea eta sarbide-hesiak ezabatzea eskatu zien gobernuei.[34]
NBEko Giza Eskubideetako Batzordeak, eskubide ekonomiko, sozial eta kulturalen aldeko itunak[35] eta Torturaren Aurkako Komiteak abortu zigorra kentzea eta abortua legala eta segurua bermatzeko neurriak hartzea ere eskatu dute.[36]
Pribatutasuna eta askatasun pertsonala
Pribatutasun eskubidea “habeas corpusen” antolamenduetan aurki daiteke. XI. mendekoHenrike II.a Ingalaterrakoaren adierazpen ofizialaren azpian aurkitu zen lehen aldiz, baina aurrekariak ditu lege anglosaxoian.[37] Antolamendu honek gobernuaren esku-sartze arbitrariorik ez jasateko eskubidea bermatzen du. Pribatutasunerako eskubidearen sortze honek Ingalaterrako ohiturazko zuzenbidea bere egin duten herri guztietan dauka eragina. Honela, Amerikako Estatu Batuetako Legea Ingalaterrako lege ohikoan oinarritzen da.
Time aldizkariak gorputz-pribatutasuna abortuaren eztabaidaren muina dela adierazi du. Aldizkari honek azaltzen du pribatutasuna dela bakoitzak erabakitzea zer egin bere gorputzarekin. Halaber, termino politikoetan, pribatutasuna da gobernuak ikusten ez duena eta inor asaldatzen ez duena.[37]
Amaren heriotza saihesteko legalizazioa
Abortuaren alde daudenek diote abortua legez kanpo izateak abortu arriskutsuen intzidentzia handitzen eta amaren heriotza arriskua areagotzen duela.
Munduko Osasun Erakundeak (MOE) eta Manchester institutuak egindako ikerketa globalak dioenez, abortu arriskutsu gehienak abortua ilegala den tokietan gertatzen dira. Hortaz, abortuaren legalizazioaren alde egiten dute, horrela amaren heriotza gutxiago legokeela esanez.
MOEk emakume guztientzako abortu seguru eta legal erabilgarria gomendatzen du.[38]
Erreferentziak
↑(Gaztelaniaz)«Derecho al aborto»mujeresenred.net(Noiz kontsultatua: 2019-03-01).
↑(Ingelesez)Dyer, Justin Buckley. «The Conscience of a Nation»Slavery, Abortion, and the Politics of Constitutional Meaning (Cambridge University Press): 1–13. ISBN9781139410922. (Noiz kontsultatua: 2019-03-01).