Australia,[1] izen ofiziala Australiako Commonwealth (ingelesez: Commonwealth of Australia), Ozeaniako hego-mendebaldeko estatu burujabea da, Australia uharte-kontinente osoa, Tasmania eta beste uharte txiki batzuk hartzen dituena. 1901. urtean lortu zuen independentzia Britainia Handitik. 7,69 milioi kilometro koadroko eremua du, eta 2018an 25,1 milioi biztanle zituen.[2]Canberra du hiriburua, eta Sydney hiri handiena da.
Izena
Australia izena latinezkoTerra Australis-etik dator, “Hegoaldeko Lurra” esan nahi duena. Antzinako Erroman «Hegoaldeko lurralde ezezaguna» (latinez: terra australis incognita) izeneko kondaira zegoen, eta Erdi Aroko geografoek askotan jartzen zuten horrela deitutako kontinente bat mapetan.
1639an, nederlanderazkoAustralische hitza erabili zen hegoaldean aurkitutako lur berriak izendatzeko. 1693an erabili zen Australia izena lehen aldiz, Gabriel de Foignyk1692an idatzitako Les Aventures de Jacques Sadeur dans la Découverte et le Voyage de la Terre Australe frantsesezko eleberria ingelesera itzuli zenean. Alexander Dalrymplek berriro erabili zuen 1771ean, Hego Pazifiko osoaren gainean hitz egitean. 1793, George Shaw eta Sir James SmithekZoology and Botany of New Holland argitaratu zuten, eta «lurralde zabala, edo hobe kontinentea, Australia, Australasia edo Holanda Berria» idatzi zuten bertan.
1814an, Matthew Flindersek idatzitako A Voyage to Terra Australis liburuak ezagun egin zuen Australia izena. Bera izan zen Australiari bira osoa eman zion lehenbiziko pertsona. Izenburuan Terra Australis ageri bazen ere, liburu osoan Australia hitza erabili zuen. Lachlan MacquarieHegoaldeko Gales Berriko gobernadoreak izen hori baliatu zuen Ingalaterrara bidali zituen mezuetan. 1817an izen ofizialtzat hartzea gomendatu zuen, eta 1824an onartu zen.
Australia gehiena altitude txikiko goi-ordokia da, batez beste 340 metroko garaiera duena. Herrialdearen ekialdean, itsasertzaren paraleloan, mendilerro batzuk daude, eta sakongune zabal bat erdialdean. Ekialdean izan ezik, zabaldiak daude kostaldeetan. Hauek dira eskualde geografiko nagusiak:[3]
Mendebaldeko goi-ordokiak herrialdearen mendebaldeko erdia baino gehiago hartzen du. Batez besteko garaiera 350 metro ingurukoa da, eta zenbait mendigune apal daude barreiaturik lautada zabal horretan: Darling hego-mendebaldean; Hamersley (Meharry mendia, 1.249 metro), Ophthalmia, Barlee, Robinson eta Nicholson mendebaldean; King Leopold, St. George eta Durack iparraldean; eta MacDonnell (Zeil mendia, 1.531 metro), James eta Musgrave (Woodroffe mendia, 1.435) ekialdean. Aipagarria da Uluru (863 metro) hareharrizko egitura erraldoia ere.
Erdi-ekialdeko lur behereak, ekialdeko mendilerroen mendebaldeko isurialdea hartzen dutenak, Carpentaria golkotik (iparraldean) Spencer eta Saint Vicent golkoetaraino (hegoaldean). Batez besteko garaiera 150 metro ingurukoa da, eta bertan dago Australiako gunerik beherena, Eyre aintzira (-15 metro).
Hegoaldeko lur garaiak, erdi-ekialdeko lur behereen hegoaldean, Eyre eta Yorke penintsulak hartuz. Flinders (St Mary, 1.189 metro) eta Lofty dira mendigune nagusiak.
Lurreko kontinenterik lauena ez ezik, denetan lehorrena ere da Australia. Sare hidrografikoa eskasa da, eta lur higadura handia. Ibai iraunkor handienak Ekialdeko lur garaietan daude. Garrantzitsuena Murray da, 2.508 kilometroko luzera duena (3.490 kilometro Darling adarrarekin batera). Haren arroak herrialdearen hego-ekialde gehiena hartzen du. Mendikate Banatzaile Handiaren ekialdeko isurialdeko ibaiak laburrak eta malda handikoak dira; Burdekin, Mackenzie eta Snowy dira aipagarrienak. Iparraldeko kostaldean (Mitchell, Flinders, Gregory, McArthur, Roper, Daly, Victoria eta Ord), mendebaldean (Gascoyne, Murchison), eta Tasmanian (Macquarie, Derwent) ere daude ibai iraunkor batzuk. Mendebaldeko eta barnealdeko ibaiak ibilbide luzekoak izan arren, oso emari txikikoak dira, eurite garaian izan ezik; itsasora isuri beharrean, batzuk basamortuan desagertzen dira, eta beste batzuek sakonera txikiko aintzira gaziak eratzen dituzte. Handiena Cooper Creek da, Eyre aintzirara isurtzen dena. Izan ere, Eyre da herrialdeko aintzirarik handiena (9.500 kilometro koadro). Hura bezala, barnealdeko aintzirak gaziak dira. Hego-ekialdean eta Tasmanian ur gezako aintzirak daude.
Ura biltzeak dakartzan arazoak hil ala bizikoak dira Australian: 7.500 putzu artesiar inguru dira gaur egun indarrean. Zentral hidraulikoak Australiar Alpeetan eta Tasmanian egokitu dira nagusiki.
Klima
Klima, oro har, beroa eta guztiz kontinentala da, baina kontraste izugarriak ditu. Kontinente idorra da eta, kokalekua dela eta, Saharakoekin aldera litezkeen ezaugarriak ditu. Iparraldean, eurijasa tropikalak izaten dira udan; hegoaldean, ordea, negu aldean izaten dira euri ugarienak. Hego-mendebaldean (Perth) eta Adelaidan, klima mediterraneoa dute eta, hego-ekialdean eta Tasmanian, ozeanikoa.
XVIII. mendean, europarrak bertan kokatu zirelarik, aborigen gehienak ehiztari-biltzaileak ziren. Ahozko kultura zabala zeukaten, lurra gurtzen zuten eta Ametsaren garaian sinesten zuten.
Europarren kolonizazioa 1770ean hasi zen, James Cook lotinantak Sidney Badia Ingalaterrako erregearen izenean hartu zuelarik, New South Wales (“Hegoaldeko Gales Berria”) izena emanda. 1783an Ipar Ameriketako koloniak galdu ondoren, Australian espetxe-kolonia bat ezartzea deliberatu zuen Britainia Handiko gobernuak. Beraz, ontzidi bat bidali zuen bertara, Arthur Phillip kapitainaren agindupean; 1788ko urtarrilaren 26an, Port Jacksonen jarri zuten lehenbiziko kanpamentua. Data horretan ospatzen da gaur egun nazioaren eguna (Australia Day). Tasmaniako lehenbiziko kolonia 1803an ezarri zuten, eta 1828an mendebaldeko Australiaz jabetu ziren. Hegoaldeko Gales Berritik abiaturik, zenbait kolonia fundatu zuten: Hegoaldeko Australia 1836an, Victoria 1851n, eta Queensland 1859an. Hegoaldeko Australia “probintzia askea” izan zen hasieratik, ez zen espetxe-kolonia izan. Hegoaldeko Gales Berriko kolonoen kanpaina luze baten ondoren, presoen iritsiera amaitu zen; azkenak 1848an heldu ziren.[7]
1788an 750.000-1.000.000 aborigen zeuden Australian. Biztanleria hori izugarri murriztu zen hurrengo 150 urteetan, batez ere europarrek eramandako eritasun infekziosoak zirela medio. Kolonoen aurkako borroketan ere milaka zendu ziren. Gobernuak asimilazio politika abiarazi zuen, 1869koAboriginal Protection Act izeneko legearen bitartez. Horren ondorioz, herri indigena anitz bortxaz lekualdatuak izan ziren beren bizilekuetatik, eta seme-alabak kendu zizkieten guraso aborigen askori.[8] Tradizionalki erabili dituzten lurren jabetza-eskubidea 1992 arte ez zitzaien onartu herri indigenei.
1850eko hamarkadan, urre sukarra piztu zen. 1854koEureka Stockade izeneko matxinada izan zen australiar abertzaletasunaren lehenbiziko adierazpena. 1855. urtetik aurrera, sei koloniek nolabaiteko autonomia lortu zuten (Australian Colonies Act), eta Australian Commonwealth ekarri zuen konbentzio federal bat osatu zuten, Britainiar Inperioaren barnean. 1901eko urtarrilaren lehenean onartu zuen erakunde hori parlamentu britainiarrak. 1911n eratu zen Australiako Hiriburuaren Lurraldea, eta bertan eraiki zen Canberra, hiriburu federala. Lehen Mundu Gerran, Britainia Handiarekin elkarturik parte hartu zuen; 416.000 australiar soldaduetatik, 60.000 inguru hil eta beste 152.000 zaurituak izan ziren.[9]Australiako eta Zeelanda Berriko Armada GorputzakGallipolin pairatu zuen desagigoa aberriaren jaiotzatzat hartzen dute australiar askok.
1931ko Westminsterko Estatutuak Australia eta Britania Handiaren arteko legezko lotura gehienak askatu zituen. Bigarren Mundu Gerran, laguntza handia eskaini zien Australiak Aliatuei. Gerraondoan, gehiengo liberalak oso politika estua bideratu zuen ekonomia mailan, eta europar inmigrazioa babestu zuen. Estatu Batuen alde jokatu zuen Koreako (1950–1953) eta Vietnamgo (1955–1975) gerretan. 1970eko hamarkadatik aurrera, Australia Zuria politika alde batera utzirik, Asiako eta munduko beste tokietako inmigrazioa ongietorria izan zen.
1996an, hamahiru urtez gobernu sozialista izan ondoren, australiarrek koalizio kontserbadoreari eman zioten aginpidea, eta John Howard hautatu zuten lehen ministro. Aldaketa horren bidez, herrialdeak bide berri bati ekin zion barne politikari dagokionez, eta nazioarteko harremanek, aldiz, bere horretan jarraitu zuten. Howardek liberalismo ekonomikoan oinarritutako politika jarri zuen abian. Baina politika hori biztanle behartsuenen kontura eraman zen aurrera, bereziki aborigenen eta Asiako etorkinen bizkar. Howardek inflazioaren eta defizit publikoaren maila nabarmen apaldu zuen, ez langabezia tasa (% 8,6), ordea. 1999an nazioa errepublika bihurtzeari uko egin zioten australiarrek, erreferendumean. 2007ko hauteskundeetan alderdi laboristako Kevin Rudd gailendu zen.
Gobernua eta administrazioa
Politika
Australia monarkia konstituzional parlamentario eta federala da. Elisabet II.a da estatuburua; Australiako gobernadore nagusia da haren ordezkaria herrialde osoan, eta gobernadoreak nor bere estatuan. Lehen ministroa da gobernuburua, eta hark izendatzen du gobernua. Legebiltzarrak bi ganbera ditu: Senatua (76 kide) eta Ordezkarien Ganbera (150 kide).[10]
2016an 23.401.892 biztanle zituen.[13] Adineka, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak %17,8 dira, 15-24 urte bitartekoak %12,8, 25-54 urte bitartekoak %41,4, 55-64 urte bitartekoak %11,8 eta 65 urtetik gorakoak %16,1. Bizi itxaropena oso garaia da, 82,3 urtekoa; 79,8 urtekoa gizonezkoena eta 84,9 urtekoa emakumezkoena (2017ko zenbatespenak).[10].
Banaketa etnikoa
Australiako biztanleen gehiengoa etorkin europarren ondorengoa da. Lehen Mundu Gerraren ondoren, biztanlegoa laukoiztu egin zen, immigrazio politika handinahi baten ondorioz. Garai batean Erresuma Batuko, Italiako eta Greziako etorkinak izan ziren nagusi (gobernuak kolono zuriak baino ez zituen onartzen 1972ra arte). 2016ko erroldako datuen arabera, biztanleen %26 etorkinak dira; Ingalaterra (% 14,7), Zeelanda Berria (% 8,4), Txina (% 8,3), India (% 7,4), Filipinak (% 3,8), Vietnam (% 3,6), Italia (% 2,8), Hego Afrika (%2,6), Malasia (% 2,2) eta Eskozia (% 1,9) dira jatorririk ohikoenak.[14]
2016an 649.171 aborigen bizi ziren Australian, alegia biztanleriaren %2,8.[15]1985ean, Australiako Gobernuak hainbat lege proposamen egin zituen aborigenei emateko parke nazionalen gaineko titulartasuna, baita Erresuma Batuko Koroak hartu gabeko lurraldeen eta aborigenen antzinako erreserben gainekoa ere. 1988anNazio Batuek argitaratutako txosten batean, Australiak aborigenei zegokienez nazioarteko giza eskubideak urratzen zituela salatu zen. 1993an, gobernuak Aborigenen Lurralde Eskubideen legea aldarrikatu zuen, eta epaitegi federal bat antolatu zuen lurralde tituluen baliotasuna aztertzeko. Mendebaldeko Australiak ez zuen onartu, lurralde horretan meatzaritzari loturiko interes asko baitaude eta aborigenen jabetza eskakizunek lurraldearen %40 hartuko bailukete. 1995ean, Aborigenen Lurralde Eskubideen legea baliozkoa zela eta Mendebaldeko Australiaren jarrera konstituzioaren kontrakoa zela adierazi zuen epaitegiak. Edonola ere, gizarte desberdintasunak eta indigenen gutxiagotasuna (bizi itxaropen apalagoa, hezkuntza maila kaskarragoa, hizkuntza askoren desagertzea…) artean konpondu gabeko arazo politikoa da Australian.
Ingelesa da hizkuntza nazionala. Australiako ingelesa da aldaera nagusia, eta doinu eta hiztegi bereziak ditu; Australiako ingelesaren zenbait hitz ingelesaren beste aldaeretara igaro dira. Australiako ingelesean ez daude Britainia Handian edo AEBetan adina barne aldaera (tokian tokiko ahoskera edo aldaera lexikalak gorabehera). Gramatika britainiar ingelesean dago oinarrituta hein handian. 2001eko erroldan jaso zenez, biztanleen % 80k ingelesa beste hizkuntzarik ez du etxean. Hurrengo etxeko hizkuntza mintzatuenak txinera (% 2,1), italiera (% 1,9) eta greziera (% 1,4) dira. Lehen eta bigarren belaunaldiko etorkin andana elebidunak dira.
Europarrak iritsi orduko, kalkulatzen da 200 eta 300 hizkuntza bitarte zituztela Australiako aborigenek. Gaur egun arte 70 besterik ez dira iritsi, eta gehienak jende zaharrak baino ez ditu erabiltzen. Izan ere, 18 hizkuntza aborigenek baino ez dute adina guztietako hiztunek. Hizkuntza aborigen batean 50.000 bat lagun mintzo dira (% 0,25).
Erlijioa
Ez dago estatu erlijiorik Australian. 2016ko erroldaren arabera, biztanleen % 54,6k kristautzat zeukan bere burua. Izan ere, Australiarren % 22,6 katolikoa zen, eta % 13,3 anglikanoa. Erlijiorik gabekoen sailean —horren barruan humanismoa, ateismoa, agnostizismoa eta arrazionalismoa zeudela— ziren biztanleen % 30, eta gehien hazi zen taldea izan zen. Errolda beraren arabera, Islama da Australiako bigarren erlijioa (% 2,6), eta haren atzetik datoz budismoa (% 2,4) eta hinduismoa (% 1,9). Guztira australiarren % 8k du kristaua ez den beste erlijio bat (% 9,1ek uko egin zuen erantzuteari).[16] 2004an 1,5 milioi lagun joaten ziren astero mezatara, hots, populazioaren % 7,5.
Hiri nagusiak
Australia: biztanle gehien duten hiriak 2016ko datuak[17][18]
Australiak ekonomia sistema aberatsa du, eta per capita BPG (50.400 dolar 2017an)[10]Mendebaldeko Europako ekonomia nagusien mailakoa du. Baliabide natural aberatsak ditu; nekazaritza gaiak, mineralak, metalak, eta erregai fosilak esportatzen ditu batez ere. Lehengaiek esportazioen % 57 hartzen dute, horregatik merkatuetako prezioen gorabeheren mende dago bertako ekonomia, maila handi batean behintzat. Nekazaritza eta meatzaritza dira Australiako ekonomiaren oinarria; garia, haragia, esnekiak eta artilea esportatzen ditu. Munduko artilearen % 25 Australian lortzen da. Industriak gorakada handia izan du, baina, hala ere, ez da nahikoa herrialdeko bertako beharrak asetzeko. Zerbitzuen sektorea garrantzi handikoa da: 2017an barne produktu gordinaren %71tik gora hartu zuen sektore horrek. Urte horretan langabezia %5,6koa izan zen.[10]
Nekazaritza ez bada ere gaur egun garai batean bezain garrantzitsua, barne produktu gordinari eta enpleguari dagokionez (2017an langileen % 3,6 hartzen zuen), herrialdearen parte handi baten aberastasuna abeltzaintzaren eta nekazaritzaren mendekoa da. Abeltzaintzari dagokionez, larreek lurraldearen % 90 hartzen dute. Australia munduko artile ekoizle eta esportatzaile handiena da.
Australiako mea aberastasunak handiak dira guztiz ere: beruna, zinka, burdina, kobrea, tungstenoa, uranioa, ikatza, lignitoa, urrea eta bauxita ditu. Petrolio ekoizpenak bertako beharren 2/3 asetzen ditu (oraindik ez dira mendebaldeko Australian aurkituriko petrolio hobi handiak ekoizten hasi). Munduko urre produkzioaren % 12 Australian ustiatzen da. Biztanleriaren hazkunde lasterrak, bizi mailaren hobekuntzak eta atzerriko inbertsio ugariek, bideratu eta azkartu dute industrializazioa. 1970. urteaz geroztik, turismoak hazkunde handia izan du, Japoniako merkatuaren hazkundeak eraginda batetik, eta, bestetik, distantzia handiko hegaldien merketzeagatik. 2014–15ean langileen % 5ak turismoaren arloan lan egin zuen.[19]
↑2016 Census QuickStats. Australian Bureau of Statistics, Commonwealth of Australia, quickstats.censusdata.abs.gov.au (Noiz kontsultatua: 2018-10-30).
↑Cultural diversity in Australia, 2016. Census of Population and Housing: Reflecting Australia - Stories from the Census, 2016, abs.gov.au (Noiz kontsultatua: 2018-11-15).
↑Religion in Australia. Census of Population and Housing: Reflecting Australia - Stories from the Census, 2016. Australian Bureau of Statistics, abs.gov.au (Noiz kontsultatua: 2018-11-19).
Dalam tata kelola perusahaan, kodeterminasi (disebut juga kemitraan bersama atau partisipasi pekerja) adalah praktik di mana pekerja suatu perusahaan memiliki hak untuk memilih perwakilannya di dewan direksi perusahaan tersebut. Istilah ini juga merujuk pada staf yang memiliki hak yang mengikat di dalam dewan kerja mengenai permasalahan di tempat kerjanya. Praktik perwakilan di tingkat direksi tersebar luas di negara demokrasi maju.[1] Undang-Undang awal yang mewajibkan hak pilih peke...
SirNigel BagnallLahir(1927-02-10)10 Februari 1927IndiaMeninggal8 April 2002(2002-04-08) (umur 75)PengabdianUnited KingdomDinas/cabangBritish ArmyLama dinas1946–1989PangkatField MarshalNRP360763KesatuanGreen HowardsParachute Regiment4th/7th Royal Dragoon GuardsKomandanChief of the General StaffBritish Army of the RhineI Corps4th Division4th/7th Royal Dragoon GuardsPerang/pertempuranPalestine EmergencyMalayan EmergencyCyprus EmergencyIndonesia–Malaysia confrontationPenghargaanKnig...
Strada statale 500di LonigoLocalizzazioneStato Italia Regioni Veneto DatiClassificazioneStrada statale InizioAlte Ceccato di Montecchio Maggiore Fineex SS 10 presso Minerbe Lunghezza34,250[1] km Provvedimento di istituzioneD.M. 24/02/1966 - G.U. 91 del 14/04/1966[2] GestoreTratte ANAS: nessuna (dal 2001 la gestione del tratto vicentino è passata alla Provincia di Vicenza che ha poi trasferito le competenze alla società Vi.abilità; la gestione del tratto veronese ...
Site of religious significance. For other uses, see Jacob's Well (disambiguation). Jacob's WellJacob's Well in 2013.Shown within the West BankLocationNear Balata village, West BankCoordinates32°12′34″N 35°17′07″E / 32.209461°N 35.285331°E / 32.209461; 35.285331TypeWell Jacob's Well, 1912 The Greek Orthodox St. Photini Church at Bir Ya'qub in 2008 The dome of St. Photini Church at Bir Ya'qub (2008) Jacob's Well,[a] also known as Jacob's Fountain or t...
Disambiguazione – Se stai cercando altri significati, vedi Arsenale (disambigua). Arsenale militare marittimo della Spezia Il termine arsenale (più precisamente arsenale militare) indica lo stabilimento adibito alla costruzione, alla riparazione, all'immagazzinamento e alla fornitura delle armi e delle munizioni. Il luogo in cui si costruiscono, si riparano o si sottopongono a manutenzione navi militari (a volte anche commerciali) è definito arsenale marittimo[1] [2]. La ...
Cet article est une ébauche concernant la Syrie. Vous pouvez partager vos connaissances en l’améliorant (comment ?) selon les recommandations des projets correspondants. Quelques personnalités syriennes. Les Syriens (arabe : سوريون), également connus sous le nom de peuple syrien (arabe : الشعب السوري ALA -LC : al-sha'ab al-Sūrī ; Syriaque : ܣܘܪܝܝܢ) sont les habitants de Syrie qui partagent une ascendance sémitique levantine commun...
This article has multiple issues. Please help improve it or discuss these issues on the talk page. (Learn how and when to remove these template messages) This article's factual accuracy is disputed. Relevant discussion may be found on the talk page. Please help to ensure that disputed statements are reliably sourced. (June 2019) (Learn how and when to remove this message) This article may lend undue weight to certain ideas, incidents, or controversies. Please help improve it by rewriting it i...
Australian politician James Macarthurc. 1820Personal detailsBorn(1798-12-15)15 December 1798Elizabeth Farm, Parramatta, New South WalesDied21 April 1867(1867-04-21) (aged 68)Camden Park Estate, New South WalesSpouse Emily Stone (m. 1838)ChildrenElizabeth MacarthurParentsJohn Macarthur (father)Elizabeth Macarthur (mother)RelativesEdward, John, William, Emmeline, and Elizabeth (siblings)James Macarthur-Onslow (grandson)OccupationPolitician; pastoralist...
Armed conflict between Morocco and the Polisario Front This article has multiple issues. Please help improve it or discuss these issues on the talk page. (Learn how and when to remove these template messages) This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Western Sahara conflict – news · newspapers · books · scho...
Artikel ini sebatang kara, artinya tidak ada artikel lain yang memiliki pranala balik ke halaman ini.Bantulah menambah pranala ke artikel ini dari artikel yang berhubungan atau coba peralatan pencari pranala.Tag ini diberikan pada Januari 2023. Putih Melepak Salju di BulgariaCommon connotationsSalju Koordinat warnaTriplet hex#FFFAFAsRGBB (r, g, b)(255, 250, 250)CMYKH (c, m, y, k)(0, 2, 2, 0)HSV (h, s, v)(0°, 2%, 100%)SumberDafta...
Pour les articles homonymes, voir Naine bleue. Vue d'artiste d'une étoile naine bleue. Courbe évolutive d'une étoile de 0,1 M ⊙ {\displaystyle M_{\odot }} dans le diagramme de Hertzsprung-Russell.La courbe noire est la séquence principale, avec le point de départ pour la masse considérée.La courbe bleue est la courbe calculée de cette évolution future. Une naine bleue est une étoile hypothétique qui provient de l'évolution d'une étoile naine rouge après qu'elle a épuis...
العلاقات البرازيلية الجنوب سودانية البرازيل جنوب السودان البرازيل جنوب السودان تعديل مصدري - تعديل العلاقات البرازيلية الجنوب سودانية هي العلاقات الثنائية التي تجمع بين البرازيل وجنوب السودان.[1][2][3][4][5] مقارنة بين البلدين هذه مقارن...
FK Mariupol'Calcio Segni distintiviUniformi di gara Casa Trasferta Colori sociali Blu Dati societariCittà Mariupol' Nazione Ucraina ConfederazioneUEFA Federazione FFU CampionatoPerša Liha Fondazione1960 Scioglimento2022StadioVolodymyr Bojko(12 680 posti) Sito webhttp://fcmariupol.com/ PalmarèsSi invita a seguire il modello di voce Il Futbol'nyj Klub Mariupol' (in ucraino ФК Маріуполь?, traslitt. anglosassone FC Mariupol), è stata una società di calcio ucraina co...
1924 silent film His Darker SelfDirected byJohn W. NobleWritten byRalph SpenceBased onMammy's Boyby Arthur CaesarProduced byAlbert L. GreyStarringLloyd HamiltonTom WilsonSally LongProductioncompanyG. & H. PicturesDistributed byHodkinson PicturesRelease date March 16, 1924 (1924-03-16) Running time50 minutesCountryUnited StatesLanguageSilent (English intertitles) His Darker Self is a 1924 American silent blackface comedy film directed by John W. Noble and starring Lloyd Hami...
Pixel 5a コードネーム Barbetブランド Google製造者 Foxconnキャッチコピー All the goods. At a great value.シリーズ Pixel通信方式 GSM/EDGE, UMTS/HSPA+, CDMA EVDO Rev A, WCDMA, LTE, LTE Advanced, 5G販売開始日 2021年8月26日 (2年前) (2021-08-26)販売地域 August 26, 2021 United States Japan 先代機 Pixel 4a後継機 Pixel 6a関連機種 Pixel 5フォームファクタ Phablet形状 Slateサイズ H: 156.2 mm (6.15 in)W: 73.2...
This article has multiple issues. Please help improve it or discuss these issues on the talk page. (Learn how and when to remove these messages) This article relies largely or entirely on a single source. Relevant discussion may be found on the talk page. Please help improve this article by introducing citations to additional sources.Find sources: Justicia mayor – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (February 2024) This article includes a list ...
Sign that indicates the relative duration of a note Parts of a note symbol In music notation, a note value indicates the relative duration of a note, using the texture or shape of the notehead, the presence or absence of a stem, and the presence or absence of flags/beams/hooks/tails. Unmodified note values are fractional powers of two, for example one, one-half, one fourth, etc. A rest indicates a silence of an equivalent duration. List Note Rest American name British name Relative value Dott...
Territory in the Holy Roman Empire Prince-Archbishopric of MainzKurfürstentum Mainz (German)Electoratus Moguntinus (Latin)780–1803 Flag Coat of arms Location of the Archbishopric of Mainz, 1729StatusState of the Holy Roman EmpireCapitalMainzCommon languagesGermanReligion Catholic ChurchGovernmentEcclesiastical principalityPrince-elector and Archbishop • 754–786 Lullus (first)• 1802–1803 Karl Theodor von Dalberg (last) Historical era Middle Ages Early M...