Traumatismo edo trauma kanpoko indar batek eragindako barruko nahiz kanpoko lesioa da, eragile edo agente mekaniko, fisiko nahiz kimikoek sortua. Traumatismo mekaniko nagusiak hezur, muskulu eta tendoietako lesioak dira; traumatismo fisikoen artean, berriz, beroak eragindako erredurak, hotzak eragindako izozketak, eztanden ondoriozko lesioak, elektrokuzioak, etab. daude; traumatismo kimikoak, azkenik, substantzia erregarriek sortutako erredurak dira.[1] Heriotza guztien %9a eragiten dute, seigarren heriotza-kausarik ohikoena izanda.[2]