Nepal, ofizialki Nepalgo Errepublika Demokratiko Federala (संघीय लोकतान्त्रिक गणतन्त्र नेपाल) Erdialdeko Asiako estatu itsasgabea da, lurren gehiengoa Himalaian kokatua. Bertan dago Everest mendia, munduko garaiena (8.848 m). Mugakideok ditu: Txina (Tibet) iparraldean eta India hego, eki eta menbebaldean. 2008komaiatzaren 28an Errepublika aldarrikatu zuen Legebiltzarrak. Data hori arte, Munduko erresuma hindu bakarra izan zen: biztanleen % 80 erlijio horretakoa baita.
Historian zehar Katmanduko ibarra gobernatu duen etnia Newaria izan da eta hauek eman diote izena herrialdeari, izan ere Newar eta Nepal hitz berdinaren aldaera fonetikoak dira, nahiz eta argi ez dagoen zein izan zen lehenengo hitza. Batzuen ustez Nepal izena Newar hitzaren sanskritizazioz sortu zen, beste batzuen ustez Nepal da aurrenekoa eta erabilerak Newar bihurtu zuen.
Geografia
Mugak
Nepalek lauki zuzen baten itxura dauka, eta iparraldetik hegoaldera altueraz nabarmen jaisten da, izan ere Himalaiako zortzi mila metrotako mendietatik hasi eta hegoaldeko Terai lautadan 250 metrotako altueraraino iristen baita.
Iparraldean Tibeteko goi-lautada zabala du eta hegoaldean India.
Eskulde naturalak
Hiru eremu geografiko bereizten dira: Alde batetik mendi garaien eremua, Parbat izenekoa, glaziar erraldoiez estalia dagoena. Oso jende gutxi bizi da. Bestetik mendixken eremua, Pahad izenekoa, mila eta lau mila metro arteko altuera artean dagoena. Ibar zabalak ditu, Katmanduko ibarra adibidez. Jendearen gehiengoa eremu honetan bizi da. Azkenik Terai lautada, geografikoki Indiaren jarraipena dena, beroa eta hezea. Arroz soro zabalak eta oihantropikala duten parke nazionalak daude bertan.
Erliebea
Himalaia mendikatea bete betean hartzen du Nepalek, eta bertan daude 14 zortzimilakoetatik erdia baino gehiago.
Nepalek bost urtaro ditu: uda, montzoi garaia, udazkena, negua eta udaberria. Terai lautadan montzoia bereziki gogorra izaten da, ibaiek uholde handiak izaten baitituzte.
Kiratiak k.a 563 urtean iritsi ziren inguru hauetara. Ashoka enperadoreak k.a. III mendean bere menpe izan zuen lurraldea eta ondoren hainbat dinastiaren aginteak etorri ziren, Kirat, Licchavi, Thakuri, Malla... gehienak hinduistak, Terai lautada baitzen beren bizilekua. Hala ere Buda hemen jaio zen eta budistentzako lau leku sakratuetatik bat Nepalen dago, Lumbini hain zuzen ere. Katmanduko ibarraren jabe ziren newariak izan ziren XVIII menderarte Nepalgo erresumaren muina. Hiriburua Bhaktapur zuten baina Katmandu zen hiri handiena eta jauregi ederrak zituzten Patanen ere.
Nepalen batasuna
1768 urtean gurkha leinuko Prithvi Narayan Shah erregeak Katmandu konkistatzerakoan Nepalgo lurralde guztia batu zuen, eta Xah dinastiari hasiera eman zion. Beraz, data hori hartzen da Nepal herrialdearen fundazio data. Honek bere lurrak zabaltzeari ekin zion baina hegoaldean Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiarekin egin zuen topo 1814ean gerra anglo-gurkhoari hasiera emanez. Nepaldarrek Sikkim eta Terai eskualdearen hegoaldea galdu zuten baina ingelesek ezin izan zituzten mendialdeko igarobideak eskuratu. 1857an Zipaioen errebolta gertatu zen Indian eta nepaldarrek ingelesei lagundu zieten Terai eskualdea itzultzearen trukean. Gaur egun oraindik britaniar armadako elite taldea da Gurkha Dibisioa, ia lau mila soldaduk osatzen dutena.
XX mendea
Agintari absolutupean egon zen herrialdea XX. mendean. Erregeak Shah dinastiakoak ziren baina Rana familia indartsua zen de facto Nepal kontrolatzen zuena, lehen ministroaren kargua herentziaz jasotzen baitzuen. Rana familiak Lehen Mundu Gerran parte hartu nahi izateak herritarren haserrea ekarri zuen eta hurrengo urteetan matxinada eta istiluak izan ziren Nepalen. Egoera aprobetxatu nahian Tribhuvan erregeak mugimendu horiek gidatzen zituen Praja Parishadekin lan egin zuen Rana familiaren erregimena eror zedin. 1950ean ordea errege familia osoak alde egin behar izan zuen Ranatarren beldurrez baina bi hile baino ez zituen egin Indian, herriak Rana familia erregearen itzulera negoziatzera behartu baitzuen. 1955ean Tribhuvan hiltzean bere seme Mahendra bihurtu zen errege. Honek ez zuen demokrazia onartu eta 1960an konstituzioa bertan behera utzi, parlamentua desegin, alderdi politikoak ilegalizatu eta Bishweshwar Prasad Koirala lehen ministroa kartzelan sartu zuen.
1972anBirendra bihurtu zen errege. Hasieran aitaren monarkia absolutuarekin jarraitu bazuen ere herriaren presioak sistema aldatzera behartu zuen. 1980an egin zuen gaiaren inguruko lehenengo erreferenduma eta alderdi gabeko sistemaren aldekoek irabazi zuten bozken %55a lortuz.
Egoera politikoaz gain, mendearen lehenengo erdialdean oso nabarmena da 1934an Nepalek jasandako lurrikara, bere historiako suntsigarrienetakoa izan zena eta Bihar (India) eskualdea ere harrapatu izan zuena. Hildakoak 10.000 baino gehiago izan zirela kalkulatzen da.
Nepalgo gerra zibila
Hala ere, egoerak okerrera egin zuen eta 1990ean Nepal monarkia konstituzionala bihurtu zen, erregeak botere garrantzitsuak eta lausoak gordetzen bazituen ere. Ezegonkortasun politikoa areagotu baino ez da egin, batik bat 1996tik, alderdi komunista eta maoista matxinatu zenetik hain zuzen ere. Monarkia eta sistemako alderdi nagusiak ditu jomugan, instituzio feudalak eraitsi eta errepublika eraikitzeko nahian. Horrek guztiak gerra zibila eragin du: 13.000 lagun hil dira bertan.
Giro honetan errege familia osoaren erailketa etorri zen. 2001ean Dipendra printzea Katmanduko Tribhuvan Sadan jauregian armaturik sartu eta bere aita eta anai arrebak hil zituen. Ondoren bere buruaz beste egin zuen, errege familia ondorengorik gabe gelditu zen orduan. Birendraren anaia gaztea zen Gyanendra bihurtu zen errege.
Matxinoak kontrolatzeko aitzakian (herrialdearen % 60 zuten menpe), errege berriak parlamentua itxi eta 2002an hautatu zen lehen ministroa kaleratu eta bere gustuko lehen ministroa jarri zuen. 2005ean, "larrialdi egoera" deituta, botere betearazle osoak eskuratu zituen. Nolanahi ere, 2006koapirilaren 24an, herriari subiranotasuna itzuli zion eta Ordezkarien Etxea berriro indarrean jarri. Botere berri horri esker, parlamentuak erregearen eskumenak aho batez murriztu zituen eta Nepali «estatu laiko» deitu zion. Konstituzioa ere eraberritu zen.
2008komaiatzaren 28an Asanblada Konstituziogile berriak errepublika federal aldarrikatu zuen 564 bozetik aldeko 560 lortu ondoren. 240 urteko monarkiari amaiera eman zion.[2].
2014kourriaren 17an, elurtearen ondorioz, 300 mendizale ingururen arrastoa topatu ezinik zebilen Nepalgo administrazioa. Tartean 60 atzerritar zeudela jakinarazi zuten. Ekaitzak, ordura arte, 27 lagun hil zituen[3].
2015ekoapirilaren 25ean herrialdea astindu zuen bere historia osoko lurrikararik bortitzenak, edo behintzat 1934an gertatutakoaren ostean latzena. 6.000 hildako baino gehiago eragin zuen eta epizentroa Lamjung hirian kokatu zen, Mendebaldeko eskualdean. Katmandu hiria eta inguruneak ere kaltetu zituen.
Gobernua eta administrazioa
Politika
Nepalek azken bi hamarkadetan aldaketa politiko nabarmenak izan ditu, errege absolutua izatetik bi ganberatako sistema presidentziala izatera pasa baita, Ordezkarien ganbera (Pratinidhi Sabha), herritarrek aukeraturiko 205 ordezkari dituena, eta Kontseilu Nazionala (Rastriya Sabha), 60 ordezkariduna, 10 erregeak aukeraturikoak, 35 ordezkarien ganberak aukeraturikoak eta gainerako 15ak udalek aukeraturikoak. Bost urtetako legealdiak izaten dira. Gobernua erregeak eta aukeraturiko ministroek osatzen dute eta honek Lehen Ministroa aukeratzen du Nepalen ordezkari nagusi izateko.
Nepal da Asia guztiak heriotza zigorra ezabatua duen herrialde bakanetakoa eta sexu-bereko gizakien ezkontza proposatu izan da, oraindik onartu ez den arren.
Gaur egungo Konstituzioa 2015eko irailaren 20an jarri zen indarrean. Nepal honela definitzen du: " Etnia anitzeko, hizkuntza anitzeko, erlijio anitzeko eta kultura anitzeko jendea eremu geografiko anitzetan bizi dena, estatu aske batean, Nepalgo lurralde osotasunaren alde eta nazioaren interes eta garapenaren lde lan egiten duena."
Nepalen etnia ugarik egiten dute bat, nepaliak (khas edo pahariak), madhesiak, newariak, xerpak, gurungak, linbuak eta tamangak, besteak beste (ikus ondoko mapa).
Gurkha/Nepaldarrak:Gurkhek mendialdean zuten erreinuan dute jatorria, horregatik Khas edo pahari (menditar) ere esaten zaie eta gaur egun Nepalgo etniarik ugariena da. Hizkuntza indo-irandarra dute, aintzina gurkhali edo khaskura izenekoa, eta modernizatu ondoren nepalera. Gaur egun herrialdeko populazioaren %48ak erabiltzen duen hizkuntza da. Erlijioz hinduak dira eta kasta sistema batean antolaturik dago beren gizartea.
Madhesiak:Terai lautadakohinduistak eta beraz hauek ere kasta sistemaren arabera banatuak. Bost milioi biztanle inguru dira. Beraien hiri nagusia Janakpur da.
Newariak:Katmanduko ibarreko biztanleak dira eta XVII menderarte beraien dinastia izan zen Nepalgo erresuma handienaren agintari. Erregeen egoitza eta beraz hiriburua Bhaktapur izan arren hiri handiena Katmandu zen. Beren hizkuntza, nepal bhasa, tibet-birmaniarra da eta beraz erlijioz budistak dira. 1.245.232 pertsonako taldea da (2001).
Xerpak: 155.000 xerpa inguru daude Nepalen, eta mendi garaietan kokatzen dira. TxinakoSichuan probintziatik etorritakoak dira. Erlijio budista daukate.
Gurung:Gandaki eta Dhawalagiri Guneetan bizi diren artzaiak dira. Milioi erdi pertsona inguru, erlijioz budistak eta hizkuntza tibetarra hitzegiten dute.
Linbuak:Nepal ekialdean bizi den etnia budista da. 400.000 pertsona inguruk osatzen dute taldea.
Tamangak:Bagmati eta Janakpur inguruan bizi diren milioi eta erdi pertsonak osatzen duten etnia da. Beren tradizioen arabera Trisong tibetar erregeak bidali zituen 755.urtean bertara Tibeteko erresumaren muga zaintzera.
Hizkuntzak
Aniztasun etniko honek hizkuntza kopuru handia edukitzea dakar, hiru multzo nagusitan banatzen direnak: Indoariar hizkuntzak, Tibeto-Burmaniar hizkuntzak eta isolaturiko hizkuntza indigeno ugari.
Hizkuntza nagusiak nepalera (%44,6), maithilia (%11,7), bhojpuria (%6), tharua (%5,8), tamanga (%5,1), nepal bhasa (%3,2), bajjika (%3), magarra (%3), dotelia (%3) eta urdua (%2,6) dira.
Nepalerak sanskritoan du bere jatorria eta lexikoaren gehiengoa hizkuntza honetatik datorkio, nahiz eta hitz dezente ere badituen arabiera eta persieratik, hindi eta urdu hitz egiten zuten merkatariek ekarrita. Azken urteotan ingelesetik mailegu asko hartu ditu. Alfabetoa Devanagaria du. Nepaleko toki askotan ez da beste idazkerarik ikusten.
Erlijioak
Nepalen erlijio ezberdinetako eraikinak elkarren ondoan ikusten dira. Dena den hinduismoa da nagusi, biztanleriaren %81'3ak jarraitzen baitu. Budistak %9a baino ez diren arren, Siddhartha Gautama "Buda" bertan jaio zen eta budismoaren hiri sakratuetako bat Lumbini hiria da. Azkenik musulmanek %4'4a osatzen dute.
Herrialdeko hiri garrantzitsuenak elkar konektatzen dituzten hiru errepide nagusi daude:
Mahendra errepidea: Terai lautada osoa zeharkatzen du, 1000 km-ko luzera du. Ibilbidea: Kakarvitta (mendebaldeko muga)-Janakpur-Butwal-Mahendranagar (ekialdeko muga).
Tribhuvan errepidea: Katmandu, hegoaldeko mugarekin konektatzen du. 158 km. Ibilbidea: Katmandu (Naubise)-Hetauda-Birganj (hegoaldeko muga).
Prithvi errepidea: Katmandu, mendialdearekin konektatzen du. 275 km. Ibilbidea: Katmandu-Pokhara-Baglung
Energia
Nepalgo energia iturri nagusia egurra da (%68). Honetaz gain nekazal hondarrak (%15a), animalien gorotzak (%8), eta inportaturiko erregai fosilak (%8a). Energiaren %1an baino ez du argi-indarrak betetzen. Argi-indar hau Himalaiatik jeisten diren ibaietan kokaturiko urtegietan lortzen da.
Hezkuntza
Herrialdearen alfabetizazioa gorantz doa, 2001ean %54,1a zen eta 2011an %65,9a. Gizonezkoak %75,1 eta emakumezkoak %57,4. Kathmandu hiriburuan dago alfabetizazio tasa altuena, %86,3.
Kultura
Gastronomia
Nepalgo plater ezagunena dal bhat da. Dilista-zopa zopa bat da eta alboan arroz egosia (bhat), tarkari currydun barazkiak eta luzokerrak (achar) edo chutni kondimentu pikantea. Ziapea asko erabiltzen da sukaldean.
Nepalgo eskualde askotan momoak dira jaki azkar tipikoena, haragiz edo barazkiz beteriko masazko bolak egosi egiten direnak.
Dantza eta musika
Eguneroko bizitzan oinarrituriko maitasun historiak edo deabru eta mamuen aurkako borrokak kontatzen dira musika eta dantza tradizionaletan.
Musika tradizionala zabalduena izan arren, estilo anitzetako musika tldeak badira Nepalen, pop, rock, nephop (Nepalgo hip hop-a) eta rap taldeak besteak beste.
Zinema
Nepalek zinemaren industria txikia badu baina bertako aktore gehienek Indiara jotzen dute, Bollywoodera. Manisha Koirala da aktore ezagunena.
Kirolak
Nepalgo kirol arrakastatsuena futbola da. 1921an iritsi zen Nepalera. Azken hamarkadetan kriketa indar handia hartzen hasi da. Nazioarte mailan ez du ordea emaitza handirik izan, ez futbolean eta ezta kriketean ere.
Mendizaleei laguntzen dieten xerpak dira mundu mailan ezagunenak eta denen artean aipagarriena Tenzing Norgay da, Edmund Hillaryrekin batera, 1953ko espedizio britainiarrarekin Everestera iritsi zen lehen gizakia izan zen.
Jaiak
Munduan jaialdi publiko gehien dituen herrialdea da, 36 egun urte osoan. Egutegi hindua jarraitzen dute, apirila erdialdean hasi eta bukatzen dena eta 12 hilabete dituzte. Jai egun handienak honako hauek dira:
Nazioaren Eguna: Erregearen urtebetetzea, abenduaren 28an.
Prithvi Jayanti: Urtarrilaren 11n.
Martirien eguna: Otsailaren 18an.
Jaialdi hindu eta budistak: Dashain, Tihar, Chhath, Swanti...
Bank of MaharashtraJenisPublikBSE dan NSE: MAHABANKIndustriPerbankanPasar Modal dan industri terkaitDidirikan1935KantorpusatBank of Maharashtra,LokmangalShivajinagarPune, Maharashtra, IndiaTokohkunciShri A.S. BhattacharyaProdukPinjaman, Kartu kredit, Tabungan, Jasa investasiPendapatan Rs. 6.093,94 crore[1]Total asetRs. 481.000.000.000Situs webwww.bankofmaharashtra.in Bank of Maharashtra (bahasa Marathi: बँक ऑफ महाराष्ट्र) merupakan bank utama dar...
Artikel ini sebatang kara, artinya tidak ada artikel lain yang memiliki pranala balik ke halaman ini.Bantulah menambah pranala ke artikel ini dari artikel yang berhubungan atau coba peralatan pencari pranala.Tag ini diberikan pada Januari 2023. Mateusz BiskupInformasi pribadiLahir8 Februari 1994 (umur 30) OlahragaNegara PolandiaOlahragaDayung Mateusz Biskup (lahir 8 Februari 1994) adalah seorang atlet dayung Polandia. Dia berkompetisi di cabang men's quadruple sculls pada Olimpiade Musim...
The Star-LedgerTipeSurat kabar harianFormatLembar lebarPemilikAdvance PublicationsPenerbitRichard VezzaRedaksiKevin WhitmerDidirikan1832Pusat1 Gateway Center Suite 1100Newark, New Jersey 07102 Amerika Serikat[1]Sirkulasi surat kabar114,000 harian[2](Sept 2015)359,820 Minggu[3](Sept 2014)Situs webnj.com Logo Star-Ledger pada 2007 The Star-Ledger adalah surat kabar dengan peredaran terbesar di negara bagian New Jersey dan berbasis di Newark. Surat kabar tersebut ada...
ني مبافرا تقسيم إداري البلد اليونان [1] إحداثيات 40°59′20″N 24°01′34″E / 40.9888°N 24.0262°E / 40.9888; 24.0262 السكان التعداد السكاني 716 (إحصاء السكان) (2011)565 (resident population of Greece) (2021)1011 (resident population of Greece) (2001)995 (resident population of Greece) (1991) الرمز الجغرافي 735024 تعديل مصدري - تعديل ...
Fe(II)-containing non-heme oxygenase 4-hydroxyphenylpyruvate dioxygenaseHomodimer of 4-Hydroxyphenylpyruvate dioxygenase. Red ribbon represents iron-containing catalytic domain (with Fe 2+ represented as red-orange spheres); blue represents the oligomeric domain. Image generated from published structural data [1]IdentifiersEC no.1.13.11.27CAS no.9029-72-5 DatabasesIntEnzIntEnz viewBRENDABRENDA entryExPASyNiceZyme viewKEGGKEGG entryMetaCycmetabolic pathwayPRIAMprofilePDB structuresRCSB...
Pour les articles homonymes, voir Xìàn, Dì (帝) et Liu Xie. Han Xiandi Naissance 181 Décès 21 avril 234 (à 53 ans) Nom de famille Liu (劉) Prénom Xie (協) Dates 1er règne 28 septembre 189 — 10 décembre 220 Dynastie Dynastie Han Nom du temple Han Xiandi (漢獻帝) Nom posthume(complet) 孝愍皇帝 modifier Cao Cao fait exécuter la fille de Dong Cheng, épouse impériale L'Empereur Xiandi (Traditionnel 漢獻帝, Simplifié 汉献帝, Pinyin Hàn Xiàn dì, Romanisation ...
1963 novel by Philip K. Dick Dr. Bloodmoney, or How We Got Along After the Bomb Cover of first edition (paperback)AuthorPhilip K. DickCover artistJack GaughanCountryUnited StatesLanguageEnglishGenreScience fictionPublisherAce BooksPublication date1965Media typePrint (hardback & paperback)Pages222 Dr. Bloodmoney, or How We Got Along After the Bomb is a 1965 science fiction novel by American writer Philip K. Dick. It was nominated for the Nebula Award for Best Novel in 1965.[1...
2009 Total Nonstop Action Wrestling pay-per-view event Genesis (2009)Promotional poster featuring Mick FoleyPromotionTotal Nonstop Action WrestlingDateJanuary 11, 2009[1]CityCharlotte, North Carolina[1]VenueBojangles' Coliseum[1]Attendance2,700[2]Pay-per-view chronology ← PreviousFinal Resolution Next →Against All Odds Genesis chronology ← Previous2007 Next →2010 The 2009 Genesis was a professional wrestling pay-per-view (PPV) event ...
Filipina politician In this Philippine name for married women, the birth middle name or maternal family name is Capeña, the birth surname or paternal family name is Jamora, and the marital name is Pacquiao. The HonorableJinkee PacquiaoPacquiao in 2011Vice Governor of SaranganiIn officeJune 30, 2013 – June 30, 2016GovernorSteve SolonPreceded bySteve SolonSucceeded byElmer De Peralta Personal detailsBornMaria Geraldine Capeña Jamora (1979-01-12) January 12, 1979 (age 45)G...
American actress (born 1996) This biography of a living person needs additional citations for verification. Please help by adding reliable sources. Contentious material about living persons that is unsourced or poorly sourced must be removed immediately from the article and its talk page, especially if potentially libelous.Find sources: Victoria Moroles – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (September 2015) (Learn how and when to remove this me...
This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: OTRAG rocket – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (November 2013) (Learn how and when to remove this message) OTRAGFunctionLaunch vehicleManufacturerOTRAGCountry of originGermanyLaunch historyStatusRetiredLaunch sitesShaba North, Congo Sabha, Liby...
يوربا ليندا علم الإحداثيات 33°53′19″N 117°48′48″W / 33.888551°N 117.813231°W / 33.888551; -117.813231 [1] تاريخ التأسيس 2 نوفمبر 1967 تقسيم إداري البلد الولايات المتحدة[2][3] التقسيم الأعلى مقاطعة أورانج خصائص جغرافية المساحة 51.846607 كيلومتر مربع (1 �...
This article has multiple issues. Please help improve it or discuss these issues on the talk page. (Learn how and when to remove these template messages) This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: 29th Attack Squadron – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (December 2012) (Learn how and when to ...
For other Marvel Comics characters of the same name, see Black Widow (Marvel Comics). Comics character Claire VoyantBlack WidowClaire Voyant/Black Widow.Textless cover of The Twelve #8 (October 2008).Art by Paolo Rivera.Publication informationPublisherTimely Comics, Marvel ComicsFirst appearanceMystic Comics #4(August 1940)Created byGeorge Kapitan (writer)Harry Sahle (artist)In-story informationTeam affiliationsThe TwelveAbilities Superhuman strength and durability Appearance alteration Telep...
Indice UVVariation de la moyenne annuelle à midi solaire de l'indice UV selon la latitude.PrésentationType Indice météorologique (d)modifier - modifier le code - modifier Wikidata L’indice UV[1] est une échelle de mesure de l'intensité du rayonnement ultraviolet émis par le Soleil, et du risque qu'il représente pour la santé (coups de soleil, cataractes et cancers de la peau )[2]. Plus il est élevé, plus le risque est fort. Fonctions L'indice UV permet d'évaluer le risque pour l...
No sentido horário, a partir do canto superior esquerdo: soldados dos Estados Unidos durante a Guerra do Vietnã; os Beatles lideraram a invasão britânica do mercado musical dos Estados Unidos; meio milhão de pessoas participam do Festival de Woodstock de 1969; Neil Armstrong e Buzz Aldrin caminham na Lua durante a Corrida Espacial da época da Guerra Fria; o Stonewall Inn; Mao Zedong da China inicia o plano Grande Salto Adiante que falha e traz fome em massa na qual 15 a 55 milhões de p...