Artikulu hau ongailuari buruzkoa da; kolorea gaitzat duena beste hau da: «Ziape (kolorea)»
Ziapea, mustarda (Ipar.) edo mostaza (Heg.)[1]sukaldaritzan erabilitako ongailua da, kolore hori-marroiko orea, edo saltsa lodi, itxura du eta zapore bizia dauzka.
Ziape saltsa lodia edo ziape orea ziape landareko haziekin prestatzen da (ziape zuria, Sinapis hirta; marroia edo Indiakoa, Brassica juncea; beltza, Brassica nigra). Landarearen haziak ur, ozpin eta beste likido batzuekin nahasten dira eta sukaldaritzan erabiltzen da, beste espezia edo ongailu batzuekin batera.