Zainzuria Afrikatik eta Ekialde Hurbiletik etorritako landarea da[1]. Duela 6.000 urte baino gehiago lantzen zuten egiptoarrek, eta horien bidez iritsi zen Greziara eta Erromara.
Deskribapena
Urteko landare belarkara bat da. 100-150 cm-ko altuera hartzen duena. Hostoek orratz itxura hartzen dute, kimu moldatuak dira. Loreek kanpai itura dute eta berde argiak edo horixkak izaten dira. Handik sortzen den fruitua baia gorri bat da, gizakientzako toxikoa[2]. Sustraiak koroa baten antzera zabaltzen dira.
Nutrizio balioa
Elikaduraren ikuspuntutik, oso kaloria gutxi dituen janaria dugu (10-20 kcal 100 g-ko): ez du koiperik eta karbohidratoak ere gutxi, proteinetan barazki aberatsenetako bat bada ere (% 2,28). Zuntz dezente du (% 2,1), A, C eta E bitaminak ere bai, eta B taldekoetan azido foliko ugari du. Gatz mineraletan, potasioa, fosforoa, burdina eta magnesioa ditu batik bat.