Maurizio

Artikulu hau Indiako Ozeanoko Estatuari eta uharteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Maurizio (argipena)».
Maurizioko Errepublika
Republic of Mauritius
Republik Moris
République de Maurice
Ereserkia: Motherland (en) Itzuli
Goiburua: Stella Clavisque Maris Indici
("Indiako Ozeanoaren Izar eta Giltza")

Flag of Mauritius (en) Itzuli

Coat of arms of Mauritius (en) Itzuli
Geografia
HiriburuaPort Louis
20°9′43″S 57°29′56″E
Azalera2.040 km²
Punturik altuenaPiton de la Petite Rivière Noire (en) Itzuli (828 m)
Punturik sakonenaIndiako ozeanoa (0 m)
KontinenteaAfrika
MugakideakFrantzia, Seychelleak eta Maldivak
Administrazioa
Gobernu-sistemaerrepublika parlamentarioa
Maurizioko presidenteaPrithvirajsing Roopun (en) Itzuli
Maurizioko lehen ministroaPravind Jugnauth (en) Itzuli
LegebiltzarraNational Assembly of Mauritius (en) Itzuli
Epai autoritateaSupreme Court of Mauritius (en) Itzuli
Harreman diplomatikoak Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria1.264.613
Dentsitatea619,91 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 18
Emankortasun-tasa1,43 (2014)
Eskolaratu gabeko umeak19.949 (2015)
Bizi-itxaropena74,39488 (2016)
Giniren koefizientea36,8 (2017)
Giza garapen indizea0,802 (2021)
Ekonomia
BPG nominala13.338.147.523,012 $ (2017)
BPG per capita10.490 $ (2017)
BPG erosketa botere paritarioa28.271.886.355 nazioarteko dolar (2017)
BPG per capita EAPn22.356,157 nazioarteko dolar (2017)
BPGaren hazkuntza erreala3,6 % (2016)
Erreserbak5.984.338.261 $ (2017)
Inflazioa2,3 % (2016)
Historia
Sorrera data: 1968ko martxoaren 12a
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+230
ISO 3166-1 alpha-2MU
ISO 3166-1 alpha-3MUS
Ordu eremua
Elektrizitatea230 V. 50 Hz.europar loki eta BS 1363 (en) Itzuli
Internet domeinua.mu
govmu.org

Maurizio[1] (ingelesez: Mauritius, /məˈrɪʃəs/ ahoskatua; frantsesez: Maurice), ofizialki Maurizioko Errepublika (ingelesez: Republic of Mauritius; frantsesez: République de Maurice) Afrikako hego-ekialdeko uharte estatua da, eta estatu horretako uharte nagusia ere bai. Hiriburua Port Louis da.

Geografia

Maurizio Indiako Ozeanoan dago, Madagaskarretik ekialdera 900 kilometrora eta Reunion uhartetik 250 kilometrora. Maskareinetako uharteetako bat da. Uharte nagusiak 1.865 km² ditu zabaleraz, hau da, estatuaren % 90 da. Ekialderantz Rodrigues uhartea, eta iparralderantz Cargados Carajos eta Agalega uharteak daude. Uharte bolkanikoa da. Leku altuena (828 m) Piton de la Petite Rivière Noire da, hego-ekialdean.

Klima tropikala du, hego-ekialdeko alisioen bidez epelduta. 'Negua', maiatzetik azarora arte, denboraldi lehorra da; eta 'uda', azarotik maiatzera arte, euritsua. Noizean behin, zikloiak egoten dira.

Ipar-mendebaldeko kostaldean Port-Louis hiriburua dago. Beste hiri handi batzuk Curepipe (erdialdean), Vacoas-Phœnix, Quatre Bornes, Rose-Hill eta Beau-Bassin dira. Mahébourg (hego-ekialdean) ez da oso handia baina bertan Plaisance-Sir Seewoosagur Ramgoolam nazioarteko aireportua dago.

Ekonomia

Biztanleria 1961etik 2003era (iturria FAO, 2005), biztanle miletan

Azukre-kanabera tradiziozko ekoizpen garrantzitsua da: nekazaritzarako lurraren % 90 horretara bideratzen da, eta kanpoko ordainsarien % 25 azukre-kanaberatik dator. Hala ere, 1999ko lehortetik, eta ekoizpen bakarrean dagoen arriskua kontuan hartuta, gobernuak kanpoko inbertsioak bilatu ditu. Orain uhartean offshore elkarteak sortu dira, India eta Hegoafrikaren merkataritzarekin eta finantzekin lotuta.

Turismoa da, egun, ekonomiaren beste zutabea. Milaka turista hara heltzen dira; horretarako, ehun bat hotel daude uhartean.

Historia

V. mendean marinel arabiarrak bertaratu zirenean, Dina Arobi izena eman zioten, baina ez ziren finkatu; gero, 1505ean, Indiarako bidean zebiltzala, portugaldarrak iritsi eta Cirné izena eman zioten. 1598an herbeheretarrak uhartean finkatu eta Mauritius izena eman zioten, Nassauko Mauritius printzearen ohorez.

1715ean Frantziaren kontrolpean geratu zen, Guillaume Dufresne d'Arselen bidez. Frantsesez Île de France (Frantziako uhartea) izena jarri zioten. Frantziaren menpean azukre-kanabera zabaldu zen; horretarako, esklabo asko eraman zituzten Madagaskar eta Afrikako ekialdetik batez ere. Esklabo haietatik dator gaurko populazioaren zatirik handiena (kreoleak).

Populazioaren hazkuntzarekin batera, zenbait animaliaren iraungitzea gertatu zen: besteak beste, dodoarena, hau da, uhartearen egungo sinboloarena.

1810eko hamarkadan, britainiarrek uhartea menperatu zuten eta izen zaharra eman zioten: Mauritius (hau da, Maurizio).

1835-1839ean esklabotza bukatu zen. Esklabo libreak ez ziren, gehienetan, haien aurreko jabeekin geratu lanean, eta britaniarrak Indiarantz joan ziren langile berrien bila; hortik dator populazioaren zati handi bat.

1958an demokrazia heldu zen uhartera, eta 1967-1968an independentzia, baina Commonwealthen barruan geratu zen. 1992ko martxoaren 12an Errepublika aldarrikatu zen.

Banaketa administratiboa

Sakontzeko, irakurri: «Maurizioren banaketa administratiboa»
Barrutiak

Maurizio uhartea bederatzi barrutitan banatuta dago:

  1. Black River (hiriburua: Bambous)
  2. Flacq (hiriburua: Centre de Flacq)
  3. Grand Port (hiriburua: Mahébourg)
  4. Moka (hiriburua: Quartier Militaire)
  5. Pamplemousses (hiriburua: Triolet)
  6. Plaines Wilhems (hiriburua: Beau Bassin eta Rose Hill, Phoenix)
  7. Port Louis (Maurizioko hiriburua)
  8. Rivière du Rempart (hiriburua: Mapou)
  9. Savanne (hiriburua: Souillac)

Barrutiez gain, ondorengo hiru dependentziak ditu:

Mauriziok beretzat aldarrikatzen ditu ondorengo lurralde hauek:

Hizkuntza ofizialak

Mauriziar gehienak elebidunak dira, baita hirueledunak ere.[2]

  • Hizkuntza nagusiak Maurizioko kreolera, frantsesa eta ingelesa dira. Biztanle guztiek dakite hizkuntza nagusi horietako bat behintzat. Konstituzioak ez du Estatuko hizkuntza ofizialik ezarri, baina zehazten du ingelesa jakin behar dela Parlamentuko kide izateko (Konstituzioko 33. artikuluko b) idatz zatia), eta ingelesa izango dela Parlamentuko hizkuntza ofiziala (Konstituzioko 49. artikulua); bestalde, Parlamentuari frantsesez hitz egiteko eskubidea dute parlamentuko kideek (Konstituzioko 49. artikulua).[3] Dena dela, ingelesa erabili ohi da hizkuntza ofizialtzat, eta Administrazioko eta epaitegietako hizkuntzatzat. Maurizioko kreolera erabili ohi da komunitateen artean elkar ulertzeko eta lagunarteko hizketarako. Ingelesa eta —neurri txikiagoan— frantsesa ikastetxeetan erabilienak dira, biak goi mailakotzat hartzen baitira. Frantsesa bereziki negozioetako goi mailako arloetan erabiltzen da (adibidez, hornitzaile-erosle harremanetan) eta kreolera behe mailakoetan eta lankide artean. Orobat, frantsesa literaturagintzan eta hedabideetan erabiliena da.[4] Mauriziarren % 90ek badaki kreoleraz: bertako hizkuntzatzat jotzen da, eta lagunartean gehien erabiltzen da. XVIII. mendean sortu zuten Afrikatik ekarritako esklaboek, euren artean eta euren ugazabekin komunikatu ahal izateko,[5] eta batez ere frantsesean oinarrituta dago.[6]
  • Beste batzuk: bojpuria, telugua, hindia, tamilera, maratheraa, urdua, hakka (txineraren dialekto bat) eta gujaratera ere hitz egiten dira.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
  2. Briefing on the Mauritian International Arbitration Act, Maurizioko Gobernuaren webgunetik 2010-08-04an hartua.
  3. «The Constitution», Maurizioko Gobernuaren webgunean.
  4. Eugene Chiba (2006): «English Usage in Mauritius», Computing in the Humanities and Social Sciences; Faculty of Arts and Sciences; University of Toronto.
  5. «Mauritius», 2002 Manchester; the XVII Commonwealth Games.
  6. J. Holm: Pidgins and Creoles, Cambridge University Press, 1989, New York. ISBN 978-0-521-35940-5.

Kanpo estekak