2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak 2020ko uztailaren 12an egin ziren. 2020ko apirilaren 5ean egitekoak ziren, XII. legealdiko 75 legebiltzarkideak hautatzeko. 2020ko otsailaren 4an Iñigo Urkullu lehendakariak hauteskunde aurrerapena eztabaidatu zuen gobernu kontseiluan, aurrerapenerako lege eskakizuna betez. Horrek hauteskundeen iragarpenari buruzko espekulazioa piztu zuen eta apirilaren 5ean egin zitezkeela eman zuten aditzera zenbait komunikabidek.[1][2][3] 2020ko otsailaren 10ean egindako agerraldian data hori baieztatu zuen lehendakariak.[4]
Alabaina, martxoaren 11n lehendakariak Jaurlaritza hauteskundeak mantentzea edo ez legalki aztertzen ari zela jakinarazi zuen, koronabirusaren agerraldiak Euskal Herrian izandako hedapena zela eta.[5][6] Edonola ere, ez dago hauteskundeak atzeratzearen aurrekaririk eta "lege hutsune" horren ondorioz ez dago argi nola jokatu beharko litzatekeen.[7] Adituek aukera horien artean lehendakariaren dekretu bat egon liteke.[8][9]Eusko Jaurlaritzak osasun larrialdia eta Espainiako Gobernuak alarma egoera ezarri ondoren, martxoaren 16an, alderdi guztiek hauteskundeak atzeratzea erabaki zuten.[10] Lehendakariaren dekretu batek deialdia atzeratu zuen, eta egoera hobetzean beste dekretu baten bidez zehaztu zuen data berria.
Aurrekariak
Hauteskunde sistema
Eusko Legebiltzarreko 75 parlamentariak 3 hauteskunde barrutitan aukeratzen dira. Hauteskunde barrutiek —Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa— 25na kide hautatzen dituzte, D'Hondt metodoaren bidez eta zerrenda itxi bidezko sistema proportzionalarekin.
Boza isilpekoa da. Hauteskunde barruti bakoitzean, boz kopuruan % 3 baino gehiago lortzen duten alderdi politikoek bakarrik lortzen dute ordezkaritza legebiltzarrean.
Hauteskunde data
Eusko Legebiltzarreko legealdiak aurreko hauteskundek izan eta lau urte igaro ondoren amaitzen dira, hauteskundeak aurreratzea erabaki ezean. Hauteskunde deialdiaren dekretua legebiltzarra disolbatu baino 25 egun lehenago argitaratu behar da Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean, eta hauteskundeak handik 54 egunetara izaten dira. Aurreko hauteskundeak 2016ko irailaren 25ean izan ziren, beraz legealdia 2020ko irailaren 25ean bukatuko da. Hauteskundeen dekretua beranduenez 2020ko irailaren 1ean argitara daiteke, eta 54 eguneko epea kontuan izanik 2020ko urriaren 25a da azken data posiblea.[11]
Eusko Jaurlaritzako lehendakariak hauteskundeak nahi duenean aurreratzeko ahalmena du, gaia gobernu kontseiluan eztabaidatu ondoren. Legebiltzarreren eratze-bilkuraren ondoren 60 egun igaro eta oraindik lehendakaririk hautatu ez bada hauteskundeen errepikapen automatikoa gertatzen da.
2020ko otsailaren 4ean Iñigo Urkulluk berehala hauteskundeak aurreratzea aztertzen ari zela jakin zen, gaia gobernu kontseiluan atera zuenean, eta apirilaren 5a jo zen data seguruenetzat.[1][11][12] Hauteskundeak aurreratzeko arrazoien artean urtarrilaren 29an Quim Torra Kataluniako Generalitateko presidenteak egindako iragarpena dago, Urkullu eta EAJk Kataluniako eztabaidak euskal kanpainan ahalik eta gutxien eragiteko nahia baitute.[2]
Otsailaren 7ko osoko bilkurak galdetuta, Urkulluk ez zuen argitu ea datorren egunetan legebiltzarra disolbatzeko asmoa zuen, eta oposizioko alderdiei "orain eta etorkizunean" ahalik eta lege gehien onartzeko deia egin zien.[13] Jaurlaritzako iturriek adierazi zuten hauteskundeak apirilaren 5era aurreratuz gero otsailaren 11n argitaratuko zela Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean, eta beraz egun horretan bertan egingo litzatekeela aurrerapenaren iragarpena.[14][15][16][17] Otsailaren 10ean Urkulluk prentsaurrekoa iragarri zuen arratsaldeko lauretarako, eta hauteskundeak apirilaren 5ean egingo zirela iragarri zuen.[18][4]
Legebiltzarraren egoera
Honako hau zen XI. legealdiko Eusko Legebiltzarreren egoera haren desegitearen uneanː[19]
Jarraian hauteskundeetako data garrantzitsuak ageri diraː[20][21][22]
Otsailak 10ː lehendakariak hauteskundeen deialdiko dekretua izenpetu zuen, gobernu kontseiluan gaia landu ondoren.
Otsailak 11ː Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA) Eusko Legebiltzarra desegin eta hauteskundeetarako deia egiten duen dekretua argitaratu zen.
Otsailak 14ː lurralde historikoetako eta eskualdeetako hauteskunde-batzordeak eratu ziren.
Otsailak 21ː Koalizioan aurkeztu nahi duten alderdi edota federazioek hauteskunde-batzordea jakinarazteko azken eguna.
Martxoak 2ː alderdiek, federazioek, koalizioek edota hautesle-taldeek hautagaitzak hauteskunde-batzordeei aurkezteko azken eguna.
Martxoak 4ː aurkeztutako hautagaitzen behin-behineko zerrenda argitaratu zen EHAAn.
Martxoak 7ː atzerrian bizi diren Egoiliarren Hautesle Erroldako (AEHE) hautesleek eta atzerrian aldi baterako bizi direnek botoa eskatzeko azken eguna.
Martxoak 8ː alderdiek, federazioek, koalizioek edota hautesle-taldeek aurkeztutako hautagaitzetan egon daitezkeen akatsak zuzentzeko azken eguna.
Martxoak 9ː hautagaitzen aldarrikapen ofiziala.
Martxoak 10ː aldarrikatutako hautagaitzen zerrendak EHAAn argitaratu ziren.
Martxoak 16ː Urkullu lehendakariak hauteskundeak atzeratuko direla iragarri zuen, koronabirusaren pandemia dela eta.
Martxoak 17ː hauteskunde deialdia indarrik gabe uzten duen dekretua argitaratu zen EHAAn, lehendakariak sinaturik.[23]
Martxoak 20ː hauteskunde kanpainaren hasiera.
Martxoak 26ː posta bidezko botoa eskatzeko azken eguna.
Martxoak 31ː Inkestak argitaratzeko debekua indarrean sartu zen, eta AEHEko hautesleek posta bidez bozkatzeko azken eguna.
Apirilak 1ː posta bidezko botoa eta aldi baterako atzerrian dauden hautesleen botoa bidaltzeko azken eguna.
Apirilak 3ː hauteskunde kanpainaren azken eguna eta AEHEko hautesleek dagokien bulego kontsularrean botoa emateko azken eguna.
Apirilak 4ː gogoeta-eguna, hauteskunde kanpaina egiteko 24 orduko debekua.
Apirilak 5ː bozketa eguna (hauteslekuak goizeko bederatzietan ireki eta iluntzeko zortziretan ixten dira, ordu horretan botoa emateko ilaran zain dauden hautesle guztiek botoa eman ondoren). Botoen behin-behineko zenbaketa hauteslekuak itxi eta berehala hasi zen.
Apirilak 10ː botoen zenbaketa orokorra, AEHEko botoak barne.
Apirilak 14ː bagokien hauteskunde-batzordeek botoen zenbaketa orokorraren berri emateko azken eguna.
Apirilak 25ː bagokien hauteskunde-batzordeek legebiltzarkide hautetsiak aldarrikatzeko azken eguna.
Maiatzak 2ː behin-betiko emaitzak EHAAn argitaratzeko azken eguna.
Maiatzak 19ː Hauteskunde deialdiko dekretu berria argitaratu zen EHAAn, lehendakariak sinatua, gobernu kontseiluan gaia landu ondoren.
Maiatzak 20ː lan, zerbitzu edota proiektu publikoen inaugurazio ekitaldiak egiteko debekua indarrean sartu zen.
Maiatzak 25ː lurralde historikoetako eta eskualdeetako hauteskunde-batzordeak eratu ziren.
Maiatzak 29ː koalizioan aurkeztu nahi duten alderdi edota federazioek hauteskunde-batzordea jakinarazteko azken eguna.
Ekainak 8ː alderdiek, federazioek, koalizioek edota hautesle-taldeek hautagaitzak hauteskunde-batzordeei aurkezteko azken eguna.
Ekainak 10ː aurkeztutako hautagaitzen behin-behineko zerrenda argitaratu zen EHAAn.
Ekainak 13ː Atzerrian bizi diren Egoiliarren Hautesle Erroldako (AEHE) hautesleek eta atzerrian aldi baterako bizi direnek botoa eskatzeko azken eguna.
Ekainak 14ː alderdiek, federazioek, koalizioek edota hautesle-taldeek aurkeztutako hautagaitzetan egon zitezkeen akatsak zuzentzeko azken eguna.
Ekainak 15ː hautagaitzen aldarrikapen ofiziala.
Ekainak 16ː aldarrikatutako hautagaitzen zerrendak EHAAn argitaratu ziren.
Ekainak 26ː hauteskunde kanpainaren hasiera.
Uztailak 2ː posta bidezko botoa eskatzeko azken eguna.
Uztailak 7ː inkestak argitaratzeko debekua indarrean sartu zen, eta AEHEko hautesleek posta bidez bozkatzeko azken eguna.
Uztailak 8ː posta bidezko botoa eta aldi baterako atzerrian dauden hautesleen botoa bidaltzeko azken eguna.
Uztailak 10ː hauteskunde kanpainaren azken eguna eta AEHEko hautesleek dagokien bulego kontsularrean botoa emateko azken eguna.
Uztailak 11ː gogoeta-eguna, hauteskunde kanpaina egiteko 24 orduko debekua.
Uztailak 12ː bozketa eguna (hauteslekuak goizeko bederatzietan ireki eta iluntzeko zortzietan ixten dira, ordu horretan botoa emateko ilaran zain dauden hautesle guztiek botoa eman ondoren). Botoen behin-behineko zenbaketa hauteslekuak itxi eta berehala hasi zen.
Uztailak 17ː botoen zenbaketa orokorra, AEHEko botoak barne.
Uztailak 21ː dagokien hauteskunde-batzordeek botoen zenbaketa orokorraren berri emateko azken eguna.
Abuztuak 1ː dagokien hauteskunde-batzordeek legebiltzarkide hautetsiak aldarrikatzeko azken eguna.
Abuztuak 7ː behin-betiko emaitzak EHAAn argitaratzeko azken eguna.
Legebiltzarraren eratze-bilkura legebiltzarkide hautetsien herena akreditatu eta 15 egunetara egin behar da beranduenez.
Hautagaitzak
Hauek dira hauteskundeetara aurkeztu ziren alderdi zein aliantza nagusiakː
2020ko otsailaren 10ean PPko zuzendaritzak, hasieran zalantzak erakutsi arren, Alfonso AlonsoEuskadiko PPko presidentea izendatu zuen lehendakarigai.[42] Otsailaren 19an PP eta Cs-ek koalizio-akordioa lortu zutela iragarri zen.[43][44] Akordio horrek hautsak harrotu zituen Euskadiko Alderdi Popularraren baitan, zuzendaritzari elkarrizketetatik kanpo utzi izana leporatuz.[45][46] Talka honen harira Pablo Casado PPko presidenteak Alonsoren hautagaitza ezeztatzea erabaki zuen, eta haren ordez Carlos Iturgaiz izendatu zuen koalizioaren lehendakarigai otsailaren 23an.[47]
Herrialde bakoitzeko zerrendaburuak
Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen duen herrialde edo lurralde historiko bakoitza hauteskunde-barruti bat da. Taula honetan lurralde horietako bakoitzeko zerrendaburuak ageri dira; lehendakarigaiak letra lodiz adierazita.
2012ko hauteskundeen ondoren Iñigo Urkullu lehendakari izendatua izan zen, EAJk soilik osatutako jaurlaritza zuzenduz. 2013ko irailean EAJ eta PSE-EEk egonkortasun politikorako eta aurrekontuetarako akordioa sinatu zuten, eta 2015eko udal eta foru hauteskundeen ondoren instituzio horietan elkarrekin gobernatzea adostu zuten. Une horretan akordioa 2016ko hauteskundeen ondoren eratuko zein jaurlaritzarako lehen pauso gisa ikusi zuten askok.[48] Hauteskundeen ondoren alderdi irabazleak, EAJk, gainerako alderdi guztiekin egin zituen bilerak, baina asteak igaro ahala gobernu bideragarria EH Bildu edo PSE-EErekin baino ez zutela aurreikusten adierazi zuten.[49][50] Azkenean PSE-EErekin koalizio gobernua osatzea adostu zuen, jeltzale eta sozialisten lehen koalizio gobernua osatuz 18 urteren ondoren.[51][52][53]
Jaurlaritza babesten zuten alderdiak gutxiengoan zeuden legebiltzarrean, beraz gainerako alderdiekin akordioak bilatu behar izan zituzten legeak zein aurrekontuak onartzeko. Lehen bi urteetan aurrekontuak PPren abstentzioari esker atera zituzten aurrera, baina 2018ko aurrekontuen luzapena onartu behar izan zen PPk babesa ukatu eta EH Bildurekin bideratutako negoziaketak huts egin zuenean.[54][55] 2020 aurrekontuak, ordea, Elkarrekin Podemosi esker onartu ziren.[56][57] Halaber, legealdian zehar 26 lege onartu ziren, 18 jaurlaritzaren ekimenez, baina jaurlaritzak legegintzaldi-planetan sartutako 30 legeetatik 8 baino ez ziren onartu.[58]
Hauteskundeak deitzean Urkullu lehendakariak gehiengo osoko jaurlaritza eratzea ezarri zuen helburu gisa. Era horretan, EAJ eta PSEk elkarrekin gehiengo osoa eskuratuz gero koalizio gobernua berrituko dutela ia ziurtzat ematen da. Elkarrekin Podemosek ezkerreko gobernu bat osatzearen alde egin du, EH Bildu eta PSErekin batera, Irungo udalean hiru alderdiek egindako ituna adibide gisa jarriz.[59] Hala ere, EH Bildu zein PSEko ordezkariek adierazi dute zail ikusten dutela bien arteko gobernu-ituna.
2020ko otsailaren 6an luizia gertatu zen Zaldibarko zabortegian, bi langile harrapatuz eta hainbat orduz AP-8 autobidea kolapsatuz. Luizia gertatu eta hurrengo egunetan zabortegiak su hartu zuen eta kutsadura maila altuak detektatu ziren inguruko herrietan. Gertaera horrek oihartzun politiko handia izan zuen. Jaurlaritzak krisi mahaia jarri zuen abian, eta Urkullu lehendakariak "eszenifikazioa soilik" bilatzen zuen presentziarik nahi ez zuela erantzun zien zabortegia ez bisitatzeagatik jaso zituen kritikei.[60]
Oposizioko alderdi guztiek kritikatu zuten Jaurlaritzaren kudeaketa. EH Bilduk gobernua "ezkutatuta" egon zela salatu zuen, eta ikuskaritza lanak ondo egin ez izana zein kudeaketaren deskoordinazioa deitoratu zituen. Elkarrekin Podemosek segurtasunaren eta lan osasunaren arloan egindako kudeaketa zein herritarrei informazioa era "inprobisatuan" eman izana salatu zituen. Alderdi Popularrak "ezikusiarena" egitea leporatu zion jaurlaritzari, "egia eta gardentasunaren" beharra azpimarratuz.[61]
Otsailaren 18an lehendakariak eta lau sailburuk (Iñaki Arriola, Estefania Beltran de Heredia, Maria Jesus San Jose eta Nekane Murgak) agerraldia egin zuten Eusko Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorrean. Maddalen Iriartek (EH Bildu) gobernua "gaindikatua" egon zela adierazi zuen, "enpatia-eza, koordinazio-eza eta gardentasun-eza" gaitzetsiz. Lander Martinezek (Elkarrekin Podemos) administrazioak egindako akatsak eta Urkulluren "lidergorik eza" deitoratu zituen, eta Alfonso Alonsok (PP) "erantzukizuna ezkutatu" zela adierazi zuen. EAJ eta PSE-EEko ordezkariek “sufrimendua” hauteskunde “interesekin” erabili izana egotzi zioten oposizioari, "batasunaren alde" lan egin beharrean "zatiketa" bilatu zutela adieraziz.[62]
Jaurlaritzak "larrialdi-baliabide guztiak mobilizatu" eta krisi-mahai operatiboa "segituan" eratu zela adierazi zuen, eta "elkartasuna" agertu zien desagertutakoen gertukoei.[63] Era berean Verter Recycling enpresaren kudeaketa zein komunikazioan hutsak egon zirela deitoratu zuten sailburuek, eta Jaurlaritzak enpresa fiskaltzaren aurrean salatu zuen.[64] Lehendakariak autokritika egin eta operatiboan "egin ahal izandako" akatsak "asko sentitzen" zituela adierazi zuen, zabortegiaren jabetza eta kudeaketa pribatuak zirela azpimarratu zuen eta jaurlaritzaren lehentasuna langileen gorpuak aurkitzea zela esan zuen.[65][66][67]
Europako Batzordeak kezka erakutsi zuen eta zabortegian "huts larriak" zeudela kritikatu zuen, PP eta Ciudadanoseko hainbat eurodiputaturen galderei erantzunez. Lehendakariak Batzordearen iritzia jaurlaritzaren kudeaketaren eta erantzunaren berri izan gabe eman izana kritikatu zuen.[67] 2020ko ekainean Ertzaintzak zabortegiaren kudeaketan "kriminalitate zantzuak" ikusi zituela jakin zen.[68]
Analista politikoen arabera, hauteskundeetan eragingo zuen faktore nagusietako bat Zaldibarko zabortegiaren krisia izango zen.[69] Alabaina, Jaurlaritzako alderdiek ez zuten babesik galdu inkestetan, eta hauteskundeen atzerapenak zein koronabirusaren pandemiak auzia lehen plano politikotik kendu zuten.
Egunkariek, norbanakoek zein talde ezberdinek hautagaitza ezberdinak babestu zituzten hauteskundeetan.
Inkestak
Ondorengo taulak alderdi bakoitzaren boto-estimazioak biltzen ditu, lehenik berrikien egindako inkestak erakutsiz, bakoitzaren datu bilketarako datak aintzat hartuz argitaratze-data beharrean. Datu bilketen datak ezezagunak diren kasuetan argitaratze-data adierazten da. Inkesta bakoitzeko ehunekorik handiena dagokion alderdiaren kolorearekin adierazita dago. Inkesta bakoitzean lehen alderdiak bigarrenari ateratzen dion ehunekoaren aldea ere ageri da. Alderdi bakoitzari dagozkion aulkien estimazioak boto-ehunekoaren azpian ageri dira letra txikiagoarekin. Eusko Legebiltzarrean 38 aulki behar dira gehiengo osorako.
Inkestak hauteskunde emaitzaren erakusgarri ona izan ziren. Orokorrean, ikestatzaile guztiek gutxietsi zuten EhBildu eta, aldiz, Elkarrekin Podemosentzat lortutakoa baino emaitza hobea aurreikusi zuten.
Koloreak:
= Inkestak argitaratzeko debekuaren ondoren burututako inkesta.
↑(Gaztelaniaz)Armentia, Iker. «Humillados ante Dios y el PNV»eldiario.es(Noiz kontsultatua: 2020-02-24) Aipua: «el PNV hace tiempo que flirtea con la socialdemocracia siguiendo las posiciones mayoritarias de la sociedad vasca en los últimos años».
↑(Gaztelaniaz)Soto, Iñaki. (2016). «La hegemonía, el país y el «momento Rafa Larreina»»GARA(Noiz kontsultatua: 2020-02-24) Aipua: «Cómo habían virado sus posturas democristianas y reaccionarias hacia demandas y perspectivas que son mayoritarias en una sociedad vasca que, guste o no, es bien socialdemócrata».
Artikel ini perlu diwikifikasi agar memenuhi standar kualitas Wikipedia. Anda dapat memberikan bantuan berupa penambahan pranala dalam, atau dengan merapikan tata letak dari artikel ini. Untuk keterangan lebih lanjut, klik [tampil] di bagian kanan. Mengganti markah HTML dengan markah wiki bila dimungkinkan. Tambahkan pranala wiki. Bila dirasa perlu, buatlah pautan ke artikel wiki lainnya dengan cara menambahkan [[ dan ]] pada kata yang bersangkutan (lihat WP:LINK untuk keterangan lebih lanjut...
Для термина «Бедный Генрих» см. также другие значения. Четыре рейхспфеннига Описание монеты Страна Германия Номинал 4 рейхспфеннига Диаметр 24 мм Годы чеканки 1932 Прочие характеристики монеты Эмитент Германия Годы чеканки 1932 Монета номиналом в 4 рейхспфеннига ...
Untuk komik yang berasal dari Korea, lihat Manhwa. ManhuaPenerbit daftar Seri daftar BahasaMandarinArtikel terkait Komik Hong Kong Lianhuanhua Manga Manhwa Manhua (Hanzi sederhana: 漫画; Hanzi tradisional: 漫畫; Pinyin: Mànhuà [mân.xwä̂]; Jyutping: maan6 waa2) adalah sebutan untuk komik-komik berbahasa Mandarin yang dibuat di Tiongkok Daratan, Hong Kong, dan Taiwan. Etimologi Kata manhua, yang secara harfiah berarti sketsa dadakan, pada mulanya adalah istilah abad ke-...
Professional table tennis franchise Chennai LionsSportTable tennisFounded2019 (2019)LeagueUltimate Table TennisBased inChennai, Tamil NaduStadiumJawaharlal Nehru Indoor StadiumColorsYellow OwnerAishwarya R. Dhanush, Sameer Bharat Ram[1]Head coachA. Muralidhara Rao, Peter Engel[1]Championships1 (2019) Chennai Lions is an Indian professional table tennis franchise based in Chennai, that plays in Ultimate Table Tennis. It was established in 2019 by film director Aishwa...
Voce principale: Prima Divisione 1950-1951. La Prima Divisione fu il massimo campionato regionale di calcio disputato negli Abruzzi nella stagione 1950-1951. Indice 1 Girone A 1.1 Squadre partecipanti 1.2 Classifica finale 2 Girone B 2.1 Squadre partecipanti 2.2 Classifica finale 3 Finale 3.1 Squadre ammesse 3.2 Classifica 4 Bibliografia 4.1 Giornali 4.2 Libri 5 Voci correlate Girone A Squadre partecipanti Squadra Città (provincia) Stagione precedente A.S. L'Aquila (B = riserve) L'Aquila G....
Ada usul agar No Country for Old Men (film) diganti judulnya dan dipindahkan ke No Country for Old Men (Diskusikan). Untuk novel, lihat Sheriff Tua di Negeri Bandit. No Country for Old MenPoster filmSutradaraCoen bersaudaraProduserCoen bersaudaraScott RudinDitulis olehCoen bersaudaraBerdasarkanSheriff Tua di Negeri Banditoleh Cormac McCarthyPemeranTommy Lee JonesJavier BardemJosh BrolinPenata musikCarter BurwellSinematograferRoger DeakinsPenyuntingRoderick JaynesPerusahaanproduksiSc...
Atol AurCitra NASA atas Atol Aur (kiri) dan Maloelap (kanan)Atol AurGeografiLokasiPasifik UtaraKoordinat8°12′N 171°06′E / 8.200°N 171.100°E / 8.200; 171.100KepulauanRatakJumlah pulau42Luas5,6 km2Titik tertinggi3 mPemerintahanNegaraKepulauan MarshallKependudukanPenduduk438 jiwa (1998)Kelompok etnikOrang Marshall Atol Aur adalah atol karang dari 42 pulau di Samudera Pasifik, dan membentuk distrik legislatif Gugusan Ratak di Kepulauan Marsh...
A fazil madrasa of Bangladesh Sayedpur Karamatia MadrasahAcademic buildingLocationSayedpur, Parul Union,Pirgacha Upazila, Rangpur DistrictBangladeshInformationReligious affiliation(s)Sunni (Hanafi)Established1 November 1952; 71 years ago (1952-11-01)FounderAlhaj Muhammad Sulaiman Miah ToranLanguageBengaliWebsite127734.ebmeb.gov.bd Sayedpur Karamatia Bilateral Fazil Madrasah (Arabic: المدرسة الفاضلية الكرامتية بِسيّدفور, Bengali: সৈয়...
Peta menunjukkan lokasi Gamay Gamay adalah munisipalitas yang terletak di provinsi Samar Utara, Filipina. Pada tahun 2010, munisipalitas ini memiliki populasi sebesar 24.220 jiwa dan 4.937 rumah tangga. Pembagian wilayah Secara administratif Gamay terbagi menjadi 26 barangay, yaitu: Anito Bangon Bato Bonifacio Cabarasan Cadac-an (Calingnan) Cade-an Cagamutan del Norte Dao G. M. Osias Guibuangan Henogawe Lonoy Luneta Malidong Gamay Central (Pob.) Gamay Occidental I (Pob.) Gamay Oriental I (Pob...
History of U.S. presidents on postage stamps - George Washington -Issue of 1861Engraving modeled after the Gilbert Stuart portrait Presidents of the United States have frequently appeared on U.S. postage stamps since the mid-19th century. The United States Post Office Department released its first two postage stamps in 1847, featuring George Washington on one, and Benjamin Franklin on the other. The advent of presidents on postage stamps has been definitive to U.S. postage stamp design since ...
Commune in Occitania, FranceRailleu RalleuCommuneA view of Railleu and the Garrotxes Coat of armsLocation of Railleu RailleuShow map of FranceRailleuShow map of OccitanieCoordinates: 42°35′13″N 2°10′59″E / 42.5869°N 2.1831°E / 42.5869; 2.1831CountryFranceRegionOccitaniaDepartmentPyrénées-OrientalesArrondissementPradesCantonLes Pyrénées catalanesGovernment • Mayor (2020–2026) Patrice Camps[1]Area19.97 km2 (3.85 sq ...
Municipality of Slovenia Municipality in SloveniaMunicipality of Sevnica Občina SevnicaMunicipality Coat of armsLocation of the Municipality of Sevnica in SloveniaCoordinates: 46°00′N 15°18′E / 46°N 15.3°E / 46; 15.3Country SloveniaGovernment • MayorSrečko OcvirkArea • Total272.17 km2 (105.09 sq mi)Population (2010)[1] • Total17,631 • Density65/km2 (170/sq mi)Time zoneUTC+01...
1994 side-scrolling action video game This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Michael Jordan: Chaos in the Windy City – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (July 2014) (Learn how and when to remove this message) 1994 video gameMichael Jordan: Chaos in the Windy CityNorth American SNES box art...
British athlete Morgan LakeLake at the 2014 World Junior Championships in EugenePersonal informationBorn (1997-05-12) 12 May 1997 (age 27)Milton Keynes, Buckinghamshire, England[1]Height1.80 m (5 ft 11 in)[2]Weight68 kg (150 lb)SportCountryGreat BritainEnglandSportAthleticsEventHigh jumpClubWindsor, Slough, Eton and Hounslow ACAchievements and titlesPersonal bestsHigh jump: 1.97 (Birmingham 2018)Heptathlon: 6148 (Eugene 2014)IndoorsHigh jump: 1.99...
دوتشيسن الإحداثيات 40°09′52″N 110°24′02″W / 40.164444444444°N 110.40055555556°W / 40.164444444444; -110.40055555556 [1] تاريخ التأسيس 1905 تقسيم إداري البلد الولايات المتحدة[2] التقسيم الأعلى مقاطعة دوتشيسن عاصمة لـ مقاطعة دوتشيسن خصائص جغرافية المساحة 7.258696 ...
For a complete list of Brazilian heads of state, see list of heads of state of Brazil. For a list of Brazilian monarchs, see list of monarchs of Brazil. The Alvorada Palace, official residence of the president of Brazil, pictured in June 2011 The president of the Federative Republic of Brazil is the chief executive of the government of Brazil and commander in chief of the country's Armed Forces. Below is a list of presidents of Brazil. Brazil before the Proclamation of the Republic Brazil ha...
Góc thiên đỉnh Mặt Trời là góc giữa các tia song song của Mặt Trời và phương thẳng đứng. Nó là góc phụ với góc cao Mặt Trời, tức là góc chiếu của các tia Mặt Trời so với phương nằm ngang (chân trời), vì thế cosin của góc này là sin của góc kia. Các góc này có thể được tính bằng cùng một công thức, suy ra từ các kết quả của lượng giác cầu.[1][2] Vào thời điểm trưa M...