Berriatua

Berriatua
 Bizkaia, Euskal Herria
Berriatuko eliza.
Berriatuko bandera

Berriatuko armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaLea-Artibai
Izen ofiziala Berriatua
AlkateaJon Arriola Espilla (EH Bildu)
Posta kodea48710
INE kodea48018
Herritarraberriatuar
Kokapena
Koordenatuak43°18′35″N 2°28′02″W / 43.309722222222°N 2.4672222222222°W / 43.309722222222; -2.4672222222222
Map
Azalera20,23 km²
Garaiera68 metro
Distantzia53 km Bilbora
Demografia
Biztanleria1.216 (2023)
−4 (2022)
alt_left 559 (%46) (%56,4) 686 alt_right
Dentsitatea0,6 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 22,09
Zahartze tasa[1]% 21,22
Ugalkortasun tasa[1]‰ 40,98
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 82,42 (2011)
Genero desoreka[1]% 6,24 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 7,65 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 87,98 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 71.43 (2016)
Datu gehigarriak

Berriatua[4] Bizkaiko ipar-ekialdeko udalerri bat da, kostaldekoa, Lea-Artibai eskualdekoa. 2016. urtean 1.216 biztanle zituen.

Izena

Gogoan izatekoa da Berriatua izenaren bukaerako –a artikulua dela. Hortaz, herriaren izen osoa erabiltzean honakoa da bidea: Berriatua, Berriatuarekin, Berriatuan..., baina Berriatuko, Berriatutik, Berriatura...[4]

Era berean, izen honek bere azken –a galtzen du ondoan beste determinatzaile bat edo adjektiboa daramanean; adibidez: Berriatu maitea, Berriatu osoan, Gure Berriatu hau...[4]

Udalerriari Berritxu ere esaten zaio, lagunarteko hizkeran.

Geografia

Ikuspegi orokorra

Mugakideak

Iparraldean Kantauri itsasoa, hegoaldean Markina-Xemein, mendebaldean Mendexa eta Amoroto eta ekialdean Ondarroa eta Mutriku mugakide ditu.

Auzoak

Herria honako auzoek osatzen dute: Asterrika, Erribera, Magdalena eta Merelludi

Artibai ibaia Berriatuan

Auzo eskolak

Asterrika auzoak eskola bat eduki zuen. 1925eko otsailaren 4an zabaldu zuten. Diputazioak sortutakoa zen. Gela bakarra zeukan eta mistoa zen. Adin desberdinetako umeak batzen ziren bertan.[5]

Merelludi (Milloi) auzoan ere egon zen auzo eskola bat. Hara ere neska eta mutilak joaten ziren.[6]



Azpiegiturak

Berriatuak azpiegitura hauek dauzka:[7]

  • Osasun zentroa eta botikina
  • Herri ikastetxea
  • Liburutegia
  • Tarine Udal Musika eskola
  • Haurtzaindegia
  • Mendibarren frontoia
  • Ibarra futbol zelaia

Historia

Atxurra, Armiña, Lamiña II eta Goikolauko haitzuloetan daude Berriatuko gizakiaren lehen aztarnak. Azken kobazulo honetan gainera, “Goikolauko lepokoa” deritzona aurkitu zuten. Kolore berdeko koilare hau Kristo aurreko 2000. urtekoa da eta Bilboko Arkeologia Museoan dago gordeta.

Berriatuaren gaineko aurreneko idatziak XIV. mendekoak dira. 1327an esaterako, Berriatuko elizatearen barruan Ondarroako hiribildua sortu zen. XV. Mendetik aurrera historia iskanbilatsua bizi izan zuen herriak, armategi bat baino gehiago baitzeuden bertako lurretan. Historikoki Gernikako juntetxeko 24. eserlekua dagokio Berriatuari.[8]

Aranzibia eta Adan Yarzakoa familiek edukitako gatazkek eragina eduki zuten herrian. 1417. urtean, Mantxorako setioaren ondoren, bi familia hauek etsaitu egin ziren. Ondorioz, guda odoltsua gertatu zen Ondarroa eta Lekeitio artean, eta bertan hil ziren Adan Yarzakoaren bi seme eta Aranzibiaren beste bi seme sasiko.

1443an Martin Ruiz Ganboakoak eraso egin zion Aranzibiako dorreari, Pedro Ortiz Aranzibiakoarekin etsaitu zelako, honek Ondarroatik bota zituelako haren ilobak. Ganboakoak 2.000 gerlari batu zituen eta Aranzibia dorretxea erre zuen, eta Pedro Ortiz hil zuten.

1794ko abuztuaren 28an Berriatua eta Ondarroa erre zituzten tropa frantsesek.

1956an sute batek udaletxea erre zuen.[9]

1974an eta herritarren nahiaren aurka, Ondarroaren auzo bilakatu zen Berriatua. Derrigorrezko lotura horrek 1983ra arte iraun zuen. Urte horretako azaroan Bizkaiko Batzar Nagusiek desanexioari baietza eman zioten eta orduz geroztik udalerri propioa osatzen du Berriatuak.[8]

Demografia

2019an Berriatuak 1.251 biztanle zituen. 65 urtetik gorako populazioa %21,9koa zen. Eta kanpoan jaiotako herritarren portzentaia %17,35ekoa zen.[10]

Eustaten arabera, Berriatuak gainditu egiten du estatuko herrien etorkin kopuruaren media. Halako lau herri daude bakarrik EAEn.[11]

Berriatuan bizi diren kanpotarren artean, Senegalekoak dira nagusi (99 pertsona). 45 pertsona Espainiako estatuan jaioak dira. 23 Ekuadorrekoak eta 14 Paraguaikoak. Beste hainbat nazionalitate ere badaude, kopuru txikiagoan.[12]

Berriatuko biztanleria

Politika

2011ko udal hauteskundeak

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetan Berriatua Bizi herri kandidaturak 548 boto (8 zinegotzi) lortu zituen eta EAJk 89 boto (zinegotzi 1). 2011ko ekainaren 11n Imanol Mugartegi Berriatuko alkate izendatu zuten, bigarrenez.[13]

2015eko udal hauteskundeak

2015eko udal hauteskundeetan EH Bilduko hautagaitzak irabazi zuen, Jon Arriola Espilla hautatua izan zela.[14]

Berriatuako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
EH Bildu
6 / 9
338 (% 58,58)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
3 / 9
214 (% 37,09)
1 / 9
89 (% 13,67)
Berriatua Bizi
8 / 9
548 (% 84,18)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 9
3 (% 0,46)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean
Udaletxea

2019ko udal hauteskundeak

2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: 355 boto EH Bildu koalizioak; 227 boto EAJ alderdiak; eta 2 boto PSE-EE alderdiak.[15] Jon Arriola aukeratu zuten berriro alkate.

2023ko udal hauteskundeak

2023ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EH Bilduk 388 boto lortu zituen, EAJk 125 eta PSE-EEk 4.[16] Joseba Goienolak hartu zuen alkate makila.[17]

Kultura

Euskara

Berriatuko Damiana Gojenola hiztunaren testigantza. Euskal Herriko Ahotsak[18][19] proiekturako eginadako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Berriatuko euskara Mendebaleko euskara edo bizkaiera bertako euskalkia da eta Lea-Artibaiko euskaran[20][21] dago katalogatuta. Herritarren %93tik gora euskaldunak dira bertan. UEMA elkartean sartuta dago Berriatua.

Herriko taldeak

XIX. mendeko euskarazko idatzia hilerrian

Goikolau elkartea: 2012an sortu zuten herriko ondarea eta historia jaso, artxiboa sortu eta kultura eta euskara bultzatzeko.

Jaiak

  • Maiatzak 9 : San Gregorio eguna
  • Ekainak 29: San Pedro eguna (herriko patroia)
  • Uztailak 22: Madalena auzoko jaiak
  • Abuztuak 10: San Lorentzo, Asterrika auzoko jaiak
  • Irailak 2: San Antolin, Merelludi auzoko jaiak
  • Irailak 14: Aita Kurutz ermitako jaiak
  • Azaroak 25: 1983ko desanexio urteurrena[22]

Ondasun nabarmenak

  • Etxepintxoa, fatxada margotua duen eraikina. XVIII. mendea.[23]
  • Arantzibia dorretxea, gaur egungo eraikina XVI. mendekoa da.
  • Lekoia-Bekoa baserria. XVI. mendea.[24]
  • San Pedro eliza: Lehenbiziko San Pedro eliza XII. mendean eraiki zuten orduko sendi ahaltsuek. 1588an berreraiki egin zen eta gaur egun duen berpizkunde garaiko estiloa eman zitzaion. Barruan nabarmenena egurrezko erretaula barrokoa da, bere zutabe salomondar eta guzti.[25]
  • Herrian hainbat burdinola zaharren arrastoak daude: Ugaitzaldean (500 urte inguru eduki ahal ditu), Obekola (gero errota bihurtutakoa).[26]


Ekonomia

Cikautxo

Berriatuko sektore ekonomiko nagusia industria da inongo zalantzarik gabe (%79,1); ondoren datoz zerbitzuak (% 18,3), eraikuntza (%1,3) eta lehen sektorea (%1,2).[10]

Herrian dagoen enpresa nagusia Cikautxo da, Mondragon korporazioan sartutako kooperatiba. Kautxuzko eta plastikozko osagaiak garatu eta ekoizten ditu.

Gardotzako industrigunea

1972 hasi zen martxan kooperatiba hau. Ondarroako eta inguruetako hainbat gazteren proiektua izan zen. Gazte horietako batzuek Arrasateko kooperatibetan ikasten eta lan egiten zuten, eta hortik sortu zitzaien ideia: eskualdean ere kooperatibak sortzea. Euskadiko Kutxa izan zen lurrak erosteko dirua ipini zuena, eta hara joateko zubia ere enpresak egin behar izan zuen. 18 lagun hasi ziren lanean lehenengo urte hartan.[27]

Guenaga arrain kontserba fabrika

Gaur egun egoitza nagusia Berriatuan badauka ere, hainbat fabrika ditu munduko 8 herrialdetan (Espainian, Txekiar Errepublikan, Eslovakian, Errumanian, Estatu Batuetan, Mexikon, Txinan eta Indian), eta 3.000 pertsonatik gorako taldea dauka.[28]

Berriatuko beste kooperatiba bat ere garai berean sortu zen, eta antzeko kezkek bultzatuta. 1975ean eratu zen KIDE, nahiz eta 1979ra arte ez zen produzitzen hasi.[27] Gardotza poligonoan kokatzen da egoitza nagusia, eta produkzio ordezkaritza dauka Shangain (Txina). Hotzarekin zerikusia duten ekipamenduak produzitzen ditu (panelak, ateak...). Mondragon korporazioko kide da.[29]

Berriatuar ospetsuak

Erreferentziak

  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. a b c Euskaltzaindia: 145. araua: Bizkaiko herri izendegia.
  5. Rosana Goikoetxea, ‘Asterrikako eskola’, Ondarroa 2013, Ondarroako Historia Zaleak
  6. https://ahotsak.eus/berriatua/pasarteak/brt-004-016/
  7. https://web.archive.org/web/20200805012536/http://www.berriatua.org/eu-ES/Zerbitzuak/Orrialdeak/default.aspx
  8. a b https://web.archive.org/web/20200924132752/http://www.berriatua.org/eu-ES/Turismoa/Historia/Orrialdeak/default.aspx
  9. http://aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus/eu/berriatua/ar-13436-17686/#17696
  10. a b https://www.eustat.eus/municipal/datos_estadisticos/berriatua_c.html
  11. https://www.eustat.eus/elementos/ele0013000/Los_residentes_extranjeros_mas_numerosos_en_la_C_A/not0013001_c.html
  12. http://udal.aztiker.com/berriatua/eu/node/453
  13. «Imanol Mugartegi omendu du Berriatuko Udalak - Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2015-07-08 (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
  14. «Berriatua: Bilduk sei ordezkari lortu ditu, eta EAJk hiru, herri plataforma bako deialdian» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza 2015-05-24 (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
  15. https://www.euskadi.eus/ab12aAREWar/resultado/maint
  16. «2023ko Udal eta Foru Aldundiko Hauteskundeak» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-08-25).
  17. Larraitz, Ibaibarriaga(e)ko. (2023-06-17). «Herriari eskaini dizkiote alkate makilak udal osaketetan» Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza (Noiz kontsultatua: 2024-08-25).
  18. «Berriatuko eta inguruetako euskara - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-27).
  19. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-27).
  20. «Lea-Artibaikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-27).
  21. «Berriatua - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-06-27).
  22. https://web.archive.org/web/20200924143345/http://www.berriatua.org/eu-ES/Turismoa/Jaiak/Orrialdeak/default.aspx
  23. «Etxepintxoa etxea. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
  24. «Lekoia Bekoa baserria. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-04).
  25. http://www.berriatua.org/eu-ES/Turismoa/Zerikusi/Orrialdeak/Iglesiasyermitas.aspx[Betiko hautsitako esteka]
  26. https://web.archive.org/web/20161020192446/http://www.berriatua.org/eu-ES/Udala/Udalaldizkaria/Documents/ZEBARRI_5_3.pdf
  27. a b Ibai Muñiz (2007), Lea Artiba eskolatik eskualdera, Lea Artibai ikastetxea
  28. https://www.cikautxo.es/eu/cikautxo.php
  29. https://www.kide.com/enpresa/kide-16[Betiko hautsitako esteka]

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bizkaia


Read other articles:

Fitri MegantaraLahir2 Agustus 1980 (umur 43)Kebangsaan IndonesiaAlmamaterFakultas Farmasi, Institut Teknologi BandungPekerjaanPembawa acara berita, JurnalisTahun aktif2003-sekarangAnak2 Fitri Megantara (lahir 2 Agustus 1980) merupakan seorang jurnalis dan pembawa acara berita televisi Indonesia, Metro TV. Fitri (akrab disapa Rara) memulai kariernya di dunia pertelevisian di acara berita Reportase di Trans TV, Topik di antv, BeritaSatu.[1] Saat ini ia dikenal sebagai pembawa ...

Cet article traite de l'équipe masculine. Pour l'équipe féminine, voir Équipe de France féminine de football des moins de 21 ans. Équipe de France espoirs Généralités Association FFF Confédération UEFA Emblème Le coq gaulois Couleurs Bleu, blanc, rouge Surnom Les Bleuets Stade principal multiples Personnalités Sélectionneur Thierry Henry Capitaine Castello Lukeba Plus sélectionné Mickaël Landreau (46) Meilleur buteur Odsonne Édouard (17) Rencontres officielles historiques Pr...

Wappen Deutschlandkarte 51.0811.247777777778193Koordinaten: 51° 5′ N, 11° 15′ O Basisdaten Bundesland: Thüringen Landkreis: Weimarer Land Erfüllende Gemeinde: Am Ettersberg Höhe: 193 m ü. NHN Fläche: 8,67 km2 Einwohner: 486 (31. Dez. 2022)[1] Bevölkerungsdichte: 56 Einwohner je km2 Postleitzahl: 99439 Vorwahl: 036452 Kfz-Kennzeichen: AP, APD Gemeindeschlüssel: 16 0 71 061 Adresse der Stadtverwaltung: Hau...

«¿Quién maneja mi barca?»Sencillo de Remedios Amayadel álbum Luna NuevaPublicación 1983Formato Disco de viniloGrabación 1983Género(s) Nuevo FlamencoDuración 3:00Discográfica HispavoxAutor(es) José Miguel Évoras, Isidro MuñozProductor(es) José Miguel Évoras[editar datos en Wikidata] «¿Quién maneja mi barca?» es un sencillo de la cantora sevillana Remedios Amaya, y el tema que representó a España en el Festival de la Canción de Eurovisión 1983 en Múnich. La canci

Структура CrC6H3−2,6-(C6H3−2,6-(CHMe2)2)22 П'ятикратний зв'язок — форма хімічного зв'язку між двома атомами у молекулі, що утворена п'ятьма електронними парами. П'ятикратний зв'язок відомий з 2005 року відкриттям Филипом Павером (Philip Power) і співавторами[1]. Він утворений зв'язком м�...

French violinist Jean-Marie LeclairBornJean-Marie Leclair l'aîné(1697-05-10)10 May 1697Lyon, FranceDied22 October 1764(1764-10-22) (aged 67)Other namesThe ElderOccupation(s)violinist, composer Jean-Marie Leclair l'aîné (Jean-Marie Leclair the Elder) (10 May 1697 – 22 October 1764)[1] was a French Baroque violinist and composer. He is considered to have founded the French violin school. His brothers, the lesser-known Jean-Marie Leclair the younger (1703–77) as we...

2012 video gameMicrosoft Solitaire Collection Solitaire & Casual Games running on Windows 11Developer(s)Microsoft Casual GamesPublisher(s)Xbox Game StudiosProducer(s) Paul Jensen Derek Dutilly Tristan Hall Platform(s)Microsoft WindowsiOSAndroidBrowserReleaseWindows 8WW: October 26, 2012Windows 10WW: July 29, 2015[1]iOS, Android WW: November 23, 2016 Microsoft Solitaire Collection is a video game developed by Microsoft Casual Games and published by Xbox Game Studios for Microsoft W...

This is a list of bus routes operated by Sacramento Regional Transit District. Regular routes Route number Route name Area served RT Light Rail station(s) Weekday service Saturday service Sunday/holiday service Additional info 1 Greenback Sunrise Mall, San Juan High School, Greenback San Juan Center, Creekside Center, American River College, Discovery Museum Watt/I-80 5 am – 10:30 pm 5:30 am – 9:30 pm 5:30 am – 9:30 pm Created in 1990 as part of the Beltlin...

Regency in Indonesia Place in Central Java, IndonesiaKlaten Regency Kabupaten KlatenNorth Plaosan Temple Coat of armsMotto(s): Tumenga Tata Anggatra Rahardja (Looking in harmony, building prosperity)Klaten RegencyLocation of Klaten Regency, IndonesiaCoordinates: 7°38′56″S 110°38′9″E / 7.64889°S 110.63583°E / -7.64889; 110.63583CountryIndonesiaProvinceCentral JavaGovernment • RegentSri MulyaniArea • Total655.56 km2 (253.11&#...

Mucosa that serves to moisten and protect the airways Respiratory epitheliumIllustration depicting the respiratory epithelium. Basal cells labelled as stem cells.DetailsSystemRespiratory systemIdentifiersMeSHD020545THH3.05.00.0.00003 Anatomical terms of microanatomy[edit on Wikidata] This article is part of a series onEpithelia Squamous epithelial cell Simple Stratified Columnar epithelial cell Simple Stratified Pseudostratified Cuboidal epithelial cell Simple Stratified Specialised epith...

VASI redirects here. For other uses, see Vasi. This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Visual approach slope indicator – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (November 2012) (Learn how and when to remove this template message) The visual approach slope indicator (VASI) is a system of lights on...

Hari yang Cerah...Album studio karya PeterpanDirilis18 Mei 2007 (2007-05-18)Direkam2006 (2006) – 2007 (2007)Studio Masterplan Studio, Bandung Studionya Capung, Bandung Ariel Home Studio GenrePop rocksoft rockrock alternatifarena rockDurasi37:31LabelMusica Studio'sProduserNoey, Capung, IcomKronologi Peterpan Slalu, Untuk Sahabat...(2006)Slalu, Untuk Sahabat...2006 Hari yang Cerah...(2007) Sebuah Nama, Sebuah Cerita(2008)Sebuah Nama, Sebuah Cerita2008 Kronologi...

Hallway at the Massachusetts Institute of Technology The Infinite Corridor is the main pedestrian thoroughfare at MIT (February 2006) Empty Infinite Corridor during COVID-19 lockdown (March 2021) The Infinite Corridor[1] is a 251-meter (823 ft) hallway[2] that runs through the main buildings of the Massachusetts Institute of Technology, specifically parts of the buildings numbered 7, 3, 10, 4, and 8 (from west to east).[3] Twice a year, in mid-November and in late...

Halaman ini berisi artikel tentang kota. Untuk negara bagian, lihat Rio de Janeiro (negara bagian). Untuk kegunaan lain, lihat Rio de Janeiro (disambiguasi). Rio de Janeiro BenderaLambangNegaraBrasilRegionTenggaraNegara bagianRio de JaneiroPemerintahan • Wali KotaMarcelo CrivelaLuas • Kota1.260 km2 (490 sq mi)Populasi (2005) • Kepadatan4.781/km2 (12,380/sq mi) • Perkotaan5.613.000 • Metropolitan12.620.000Zona...

Польська соціалістична партіяPolska Partia Socjalistyczna Країна  ПольщаГолова партії Войцех КонєчнийДата заснування 23 листопада 1892Штаб-квартира вул. Турецка 3, 00-745, Варшава, ПольщаІдеологія Сучасна: демократичний соціалізм, соціал-демократія, пан'європеїзм Історична: ліви�...

Argentine politician Daniel FilmusMinister of Science, Technology and InnovationIncumbentAssumed office 20 September 2021PresidentAlberto FernándezPreceded byRoberto SalvarezzaSecretary of Malvinas AffairsIn office27 December 2019 – 20 September 2021Preceded byMateo Estreme (as Undersecretary)Succeeded byGuillermo CarmonaIn office6 January 2014 – 10 December 2015Preceded byJavier Esteban Figueroa (as General Director)Succeeded byMaría Teresa Kralikas (as Undersecre...

2009 British filmHeartlessTheatrical release posterDirected byPhilip RidleyWritten byPhilip RidleyProduced byPippa CrossRichard RaymondStarringJim SturgessJoseph MawleNoel ClarkeClémence PoésyNikita MistryTimothy SpallCinematographyMatt GrayEdited byChris GillPaul KnightMusic byDavid JulyanDistributed byLionsgateRelease dates 31 August 2009 (2009-08-31) (FrightFest) 21 May 2010 (2010-05-21) (United Kingdom) Running time114 minutesCountryUnited KingdomLa...

A Spanish Real used in Hejaz with a countermark The riyal (Arabic: ريال riyāl) was the currency of the Kingdom of Hejaz between 1916 and 1925. It was subdivided into 20 qirsh (Arabic: قرش). The riyal was a silver coin the same weight as the Ottoman 20 kuruş coin but was minted in .917 fineness rather than .830 fineness. The Hejaz riyal was replaced by the Saudi riyal in 1925 at par. Coins In 1916, bronze coins were issued for ⅛, ¼, ½ and 1 qirsh together with silver 5, 10 and 20 ...

Romanian fascist movement and political party For other uses, see Iron Guard (disambiguation). Everything for the Country Totul pentru ȚarăOther nameLegionary Movement[1]Legion of the Archangel MichaelAbbreviationTpȚ (1935–41)[2]LeaderCorneliu Zelea Codreanu (1927–38)Horia Sima (1938–41)[3]PresidentGheorghe Cantacuzino-Grănicerul (1935–1937) Gheorghe Clime (1937–1938)FoundersIon I. MoțaIlie Gârneață[4] ... and others Gheorghe Clime Radu M...

Universitas Zhejiang浙江大学Moto求是创新[1]Moto dalam bahasa InggrisSeeking the Truth and Pioneering New Trails[2]JenisUniversitas NegeriDidirikan1897PresidenWu Zhaohui (吴朝辉)Sekretaris Partai KomunisJin Deshui (金德水)Staf akademik3,350Jumlah mahasiswa45,678[3]Sarjana23,302Magister22,376Doktor8,577LokasiHangzhou, Provinsi Zhejiang, TiongkokKampusUrban, 4.5 km²AfiliasiAPRU, WUN, C9Situs webzju.edu.cn (Tionghoa) zju.edu.cn/english (Inggris) ...