Errigoiti
Errigoiti Bizkaiko erdialdeko udalerri bat da, Busturialdeko eskualdekoa. 496 biztanle zituen 2016. urtean. ToponimiaErrigoiti izena "goiko herria" esapidetik dator. Herria sortu zen momentuan, Butroe ibaiaren harana eta Oka ibaia lotzen zuen bidea babesteko, inguruko herrietatik behatzean (Gernikatik Mungiara bidaiatzean) "goian" ikusten zelarik. XIV. medetik aurkituriko dokumentazio gehienetan, gaztelaniazko "rigoitia" edo honen beste hainbat bariazioetan ("rigoytia", "regoytia", "regoitia", "rygostia" edo "herriguita") aurkitu da izenpeturik.[5] Hala, euskarazko "errigoiti" forma, toponimo ofiziala bilakatu zen 1986ko martxoaren 10ean Eusko Jaurlaritzan.[6][7] Ostera, BOEn 1989ko apirilaren 22an argitaratu zelarik.[8] HistoriaErdi AroaGaur egungo Errigoitiren jatorria Erdi Aroko Idoibaltzagako Andra Mari elizatean dago. 1376. urtean Mungia eta Gernika bitarteko, hau da Butroe eta Oka ibaien arteko bidea babesteko asmoarekin, Gaztelako Juanek lur eremu handiak eman zizkien Idoibalzagako Andra Mariko biztanleei. Horrez gain, Logroñoko foruaren arabera antolatzeko eskubidea eman zien, horrela, Errigoitiko hiribildua sortuz. Jatorrizko herritik 500 bat metrora, (gaur egungo Eleizalde auzoan) beste etxegune txiki bat sortu zen, Erdi Aroko herri tipikoaren ereduaren arabera antolaturik. Hiribildua izan arren, herri txikia izan da beti. GeografiaInguru naturala eta kokapenaBusturialdeko herria da, Bizkaiko ipar-ekialdean kokatzen da Bilbotik 29 kilometrora eta Gernika eta Mungiako herrien artean. Herriak Busturiarekin egiten du muga iparraldean, Gernika, Murueta eta Foruarekin ekialdean, Muxikarekin hegoaldean, eta Arrieta eta Morgarekin mendebaldean. ![]() Errigoitik honako auzoak ditu: Atxika-Errekalde, Eleizalde-Olabarri (elizatearen jatorrizko gunea), Metxika, eta Uriko auzoa, gaur egun Errigoitiko auzo garrantzitsuena dena. Demografia
Politika![]() 2011ko udal hauteskundeak2015eko udal hauteskundeen emaitzen ondorioz, Euskal Herria Bildu koalizioko Aintzane Arrien hautatu zuten alkate.
2007ko hauteskundeen emaitzak hauek izan ziren:
EuskaraErrigoitin[10] Busturialdeko euskara[9] hitz egiten da, mendebaldeko euskalkiaren aldaera. Jaiak eta ospakizunakErrigoitiko jaiak ekainaren erdialdean ospatzen dira San Antonioren omenez. Ondasun nabarmenak
Errigoitiar ospetsuak
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak
|