AlonsotegiBizkaiko erdialdeko udalerri bat da, Enkarterri eskualdekoa. 21 kilometro koadro ditu, eta 2016. urtean 2.855 biztanle zituen. Enkarterrietako sarreran dagoelarik (Bilbora 5,1km), eskualde horretako gainerako herrien antzeko biztanleria kopurua du.
Historia
Historian zehar, Arrigorriaga eta Barakaldo udalerrien zati izan da, harik eta 1991. urtean independentzia lortu zuen arte. Lau zatitan banatu daiteke bere historia:
XV. edo XVI. mende hasierara arte, Alonsotegi Arrigorriaga udalerriaren barnean zegoen.
XVI. mendean, elizate independentetzat eratu zen, 1888. urtera arte.
1888. urteko azaroaren 13tik 1990ko abenduaren 31ra arte, Barakaldok izan zuen anexionatuta. 1980ko urtarrilaren 20ean, Aldana tabernako atentatua jazo zen, eta GAE espainiar talde terroristak lehergailuz 4 lagun hil eta 20 zauritu zituen.
Azkenik, 1991ko urtarrilaren 1ean lortu zuen berriz desanexioa, ordura arte beti barakaldar izandako Irauregi eta Zamundi auzuneekin herri independentea eratuz.[4]
Demografia
1991. urtera arte, Alonsotegi Barakaldoko udalerrian sartuta egon zen.
2019ko maiatzaren 26ko hauteskundeetan, horregatik guztiagatik, alonsotegiarrek aldaketa nabaria egin zuten euren botoetan.[5] Alonsotegi herri independente bihurtu zenetik gaur egun arte (1991-2019) lehen indarra izandako EAJ bigarren indar izatera igaro zen.
2023ko maiatzaren 28ko hauteskundeetan, aldaketa gauzatu zen Alonsotegin. Izan ere, Euskal Herria Bilduk bozken gehiengoa lortu zuen. Oraingo honetan 7 zinegotzi lortu zituen, EAJk 4 lortuta[8].
Lodiz: Hautagaitza irabazlea. / Alderdien ordena: Boz kopuruaren arabera / Datuak: Euskadi.net [9][10][11][12]
Geografia
Alonsotegiko hiriguneaz gain, aipatzekoak dira Arbuio eta Irauregi auzoak.
Ingurune naturala
Alonsotegiko herriaren %93,79a eremu naturala izanik[13] asko dira bertan egin daitezkeen mendi ibilbideak. Kadagua ibaiaren ondoan kokatuta dago Pagasarri eta Ganekogorta mendien pean. Goraipatzekoak dira Pagasarri mendira bidean dauden elurzuloak (Ganeta eta Pagasondon kokatuak), hauek XVII.mendean erabiltzen ziren elurra biltegiratzeko. Elurra lurrean eraikitako zuloetan trinkotzen zen izotz bihurtzeko eta ondoren salmentan jartzeko, elikagaien kontserbarako erabiltzen zen gehienbat [14].
Udalerri hau deigarria da orografia aldetik, izan ere bere punturik baxuena 50 metroan dago eta altuena Ganekogorta mendia da ia 1.000 metroko garaieran. Orografia horretatik zehar bi ibilbide egin daitezke interesguneak ikusi ahal izateko, PR-BI 100 "Meategi eta korten ibilbidea"[15] eta PR-BI 101 "Haitz Zurien ibilbidea"[16] biak behar bezala markatuta.
Deigarria da herri txiki honek daukan ermita kopurua. XV.mendeko San Antolin baseliza herrian nabarmentzen da, hura baita ondare artistiko eta historiko garrantzitsuena [17]. San Martin baseliza (Somo auzoan), Santa Kiteria baseliza (Zamundi auzoan), Gidako Ama Birjina eliza (Arbuio auzoan) eta San Bartolome eliza (Lasao kalean) XX.mendean zehar eraiki ziren, gehienak nahiko soilak. Euren artean San Bartolome eliza goraipatu daiteke estilo neogotikoaren ezaugarriak baititu[18].