OrozkoBizkaiko hegoaldeko udalerri bat da, Arratia-Nerbioi eskualdekoa. Bizkaiko udalerri handienetan bigarrena da hedaduraz (Karrantza da handiena). Arrazoi geografikoak direla kausa, harreman handia du ArabakoAiaraldea eskualdearekin, eta batzuetan eskualde horren partetzat hartzen da. 2016. urtean 2.635 biztanle zituen.
Oso eskualde menditsuan dago Orozko. Gailur nagusiak hegoaldean (Gorbeiako mendialdean) daude: Gorbeia (1.475 m), Illunbe (982 m), Arna (1.232 m), Anekogarri (1.017 m), Ubixeta (1.106 m), Beluzaran (1.028 m) eta Kolometa (1.001 m). Udalerriaren iparraldeko mendiak apalagoak dira eta Gorostola izan ezik (834 m) gainerakoak ez dira 800 m-ra iristen. Aipagarriak dira , halaber mendebaleko Itxina mendialdeko gailurrak: Lekanda (1.302 m), Igalirrintza (1.296 m), Altipitax (1.164 m), Gorosteta (1.256 m) eta Axkorrigan (1.068 m). Kantauri aldeko isuria dute udalerritik igarotzen diren erreka gehienak (Arnauri, Altube), Padrubaso erreka izan ezik.
Bizkaiko Jaurerriaren barruan izan zen Orozko, 973. urtean Aiarako jaun-andreen mende geratu zen arte.
Orozkon eraikiriko dorretxeek (Anuntzibai, Torrelanda, Errotaetxe...) argi erakusten dute Orozkoko udalerria osatzen duten herriguneen Erdi Aroko jatorria. Lau setio garrantzitsu jasan behar izan zuten orozkoarrek XII-XIII. mendeetan.
1785. urtean Bizkaiko Jaunaren agindupean zegoen berriro ere.
Ekonomia
Laborantza (artoa, patata, barazkiak) eta abere hazkuntza (behi, ardi eta zerri azienda) dira ekonomia jarduera nagusiak. Dena dela langile ugari Laudio, Ugao eta Arakaldoko industrietara joaten da langile eta bigarren lanbide ditu baserriko lanak.
Demografia
Nekazaritzari lotutako udalerria izanik eta errepide nagusietatik urruti egonda, Orozkoko biztanle kopurua etengabe jaitsi zen XX. mendean zehar. 3.000 biztanletik gora izatera iritsi bazen ere, 1990erako 2.000tik behera zituen. XX. mendearen azken hamarkadan eta XXI. mendearen hasieran herria suspertu egin zen pixka bat eta biztanleak irabazten hasi zen.
Orozkoko euskara[7][6] berezia da, herri bakarra baita euskara honetan katalogaturik dagoena. Era berean, mendebaldeko euskararen aldaera bat da hau, sartaldekoa[5]. Hizkuntza banaketa eman zen 1996an, eta, datuen arabera, 1.180 euskaldun, 364 ia-euskaldun eta 307 erdaldun ziren herrian.
Hala ere, 2010ean egindako inkesta baten arabera,herritarrren %59,25 euskaldunak ziren, hau da, 1531 gutxi gorabehera. Baina, %27k soilik erabiltzen zuen euskara.
Ondasun nabarmenak
Erlijio ondarea
Aipagarriak dira:
Orozkoko San Joan Bataiatzailearen parrokia: XIII. mendeko jatorria du.
Orozkoko MuseoaXVIII. mendeko Legorburu edo Kareaga etxean kokatuta eta hiru solairutan banatuta dago: Ondare historikoa, Bizimodu tradizionala eta Gorbeiako lurralde garaietako biztanleak izenekoak.