Zubiaur Orozkoko (Bizkaia) auzo nagusia da, udaletxea eta zerbitzuak dituena.
Geografia
Mugakideak iparraldean Bengoetxea eta Okeluri, hegoaldean Olabarria eta Beratza, mendebaldean Meatza eta Oditzaga eta ekialdean Arrugaeta eta San Martin auzoak ditu.
Altube ibaiak Zubiaur zeharkatzen du eta bestela AP-68 autobidearen ondoan dago.
Kaleak
Auzoko kale nagusiak Zubiaur plaza (udaletxea), Lendakari Agirre plaza, Burruzkale, Ibaiondo, Untzueta eta Zubieta dira. Gernika plaza bestela aipatzekoa da.
Ondarea
- Antzinako San Joan eliza.
- Museo etnografikoa: XVIII. mendeko Legorburu jauretxean edo Kareaga etxean dago. Hiru solairutan eta gaika banatuta dago: Bailarako Ondare Historikoa, Bizimodu Tradizionala Bailaran eta Gorbeiako Lurralde Garaietako Biztanleak.
Zerbitzuak
- Liburutegia
- Haurreskola eta Eskola publikoa.
- Donibane aretoa
- Gaztetxoko
- Kiroldegia, frontoia, tenis pistak, igerilekuak eta futbol-zelaia.
Ikus, gainera
Kanpo estekak