Artikulu honen edukia ez da guztiz zehatza, daukan informazioa zaharkituta dagoelako. Zure esku dago artikulua hobetzea, informazio hori eguneratuz. Beharbada, informazio osagarria izango duzu eztabaida orrian.
Alderdia Albert Riveraren lidergoaren pean iragan zuen haren lehen hamahiru urte. Urte horietan, alderdia Espainia mailan hedatu zen, hauteskunde orokorretara aurkeztuz 2008. urtean lehen aldiz, baina ordezkatzerik eskuratu gabe. Hala ere, alderdiaren une gorenena 2019ko hauteskunde orokorretan izan zen, Espainiako Diputatuen Kongresuan 57 eserleku irabaztera iritsi zenean. Baina PSOE alderdi irabazlearekin inbestidura-akordioa negoziatzeko ezintasunak gogorki kolpatu zuen alderdiaren bermea, urte bereko bigarren hauteskunde orokorretan nabaritu zena: 57 eserlekuetatik, 47 galdu zituzten. Albert Riverak kargua utzi zuen.
Riveraren dimisioaren ondoren, Inés Arrimadasek, ordura arte alderdiaren bozeramailea izana, Herritarrak-en lidergoa hartu zuen. Baina alderdiaren goraldiaren amaiera geroz eta argiagoa zen, are gehiago 2020-2023 bitartean udal-hauteskunde eta hauteskunde autonomikoetan izandako emaitza eskasak ikusirik. 2022ko abenduan, Andaluziako hauteskundeen ondoren, alderdia berrantolatu zen Arrimadasek bultzaturik, azken urte horietako emaitza eskasen ondorioz. 2024. urtera arte, zinegotzi gutxi batzuk izan ezik, alderdiak ordezkaritzarik gabe jarraitzen du.
Erakundeetako ordezkaritza
Gaur egun, alderdi politikoak honako ordezkaritza hau du:
Bestalde, hizkuntza-politikari dagokionez, alderdi honek gaztelania sustatzeko gogo bizia duen arren, Espainiako lurraldeetan mintzatzen diren hizkuntzekin ez du jarrera bera. Hizkuntza hauek, haien lurraldeetan ofizialak badira ere, Herritarrak alderdiak duen ideologiaren arabera, ezin dira gainerako espainiarrentzat muga gisa baliatu, haien aburuz, desberdintasuna sortzen dutelako.
Hala, Galizia, Katalunia eta Euskal Herriko bi erkidegoen estatutuei kontra eginez, eta baita konstituzioari ere, hizkuntza hauen balioa lan munduan gutxitzea proposatzen dute, besteak beste, derrigorrezko irizpide gisa ezabatuz.[13][14]
Arras aipagarria da alderdi honek duen jarrera hizkuntza gutxituekiko. Euskararen Nazioarteko Egunean, abenduaren 3an, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi guztiek euskararen aldeko eta euskaldun berrien aldeko gutun bat sinatu zuten, euskara sustatzen jarrai zedin.
Herritarrak alderdiak, garai horretan Euskal Herri osoan ordezkaritzarik ez zuenak, ez zuen gutun hau sinatu eta gainera, kritikatu egin zuen. Haien aburuz, "euskara inposatu egiten da eskoletan" eta "milaka arabarrei inposatu egin zaie euskara", horregatik, gutuna ez sinatzea erabaki zuten.[15] Nazionalistak izatea leporatu zaie, eta askotan Espainiako banderak eramaten agertzen dira, espainiar izatearen aldeko oihuak egiten, edo herrialde horretako ereserkia kantatzen, besteak beste.[16]
Bazterketaren diskurtsoa
2019ko udaberriko hauteskundeetan eta haien ondoren, Riverak eta Arrimadasek bereziki estu hartu zuten Pedro Sanchez PSOEko hautagai eta, gero, presidentea, zehaztasunik gabeko eta oker ugariz betetako hizkera eta tonu gogorra erabiliz: Arrimadasek, adibidez, hauteskundeen ondoren, PSOEk 100 "infamiaren itun" egin zituela adierazi zuen 2019ko ekainean, tartean "Bildurekin (sic) hitzarmenak egitea", adibidez, Nafarroan, baina ez zuen horretarako daturik argitu.[17]
Arrimadasek 2019ko maiatzeko hauteskundeen ondoren, alderdiaren zerrendetan independente aurkeztutako Manuel Valls kritiko agertu zen, eta aldendu, alderdiarekin, Voxekin elkar ulertzeagatik eta politikan agertutako jarrera baztertzaileengatik, zehazki, alderdi horretako bozeramaileek Vallsi En Comu Podemi Bartzelonan bozka egiteagatik egindako kritiken ondoren.
Dimisioen sorta batean kokatzen da, halaber, Toni Roldan alderdiko programa ekonomikoko buruzagiarena (urte bereko ekainean); Sanchezi betoa jartzearen eta Voxekin hitzartu eta hainbat tokitan gobernuak osatzearen kontra agertu zen.[18] Urtebete eta erdi lehenago, 2018ko urrian, Carolina Punset eurodiputatuak utzi egin zuen alderdia, zuzendaritzak hartutako linea politikoa ere gogor kritikatuz.[19]