2020
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
2020a asteazkenez hasitako bisurtea da.
Gertaerak
Euskal Herria
- Urtarrilaren 26a – Andoainen Larramendiren heriotzaren berrehun eta berrogeita hamalaugarren urteurrena gogorarazteko "Ezina Egina" leloa irudikatu zuten Goiko plazan, bostehun bat pertsonak, Manuel Larramendi Kultur Bazkunak antolatuta.[1]
- Urtarrilaren 30a – Euskal Autonomia Erkidegoan eta Nafarroan greba orokorra deitu zuen Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, zeina hainbat sindikatu eta gizarte eragile euskaldunek osatzen duten. Grebak jarraipen zabala izan zuen, milaka lagun bildu baitziren hegoaldeko lau hiriburuetako manifestazioetan.[2]
- Otsailaren 6a – Bizkaiko ekialdean dagoen Zaldibar herrian, hondakin multzoan gertatutako luizi batek zabortegiko bi langile eta AP-8 autobidea azpian harrapatu zituen.
- Martxoaren 4a – COVID-19 gaixotasunaren 2019-2020ko agerraldiak eragindako lehen hildakoa izan zen Euskal Herrian: 82 urteko pertsona bat hil zen Bizkaian. Horrez gain, Ipar Euskal Herrian lehen kasua antzeman zuten, Baionan.
- Martxoaren 14a – Koronabirusaren gaixotasunak (COVID-19) eragindako pandemia geldiarazteko salbuespenezko neurri gisa alarma-egoera ezarri zen Espainian. Euskal Herrian 19 hildako eta 710 kasuko kopurura iritsi zen egun honetan.
- Martxoaren 15a – 2020ko Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen lehen itzulia ospatu zen Ipar Euskal Herriko hiru probintzietan; Martxoaren 22an ospatzeko zen bigarren itzulia ekainaren 28ra atzeratuko zen, COVID-19 pandemia dela eta.
- Ekainaren 19a – Euskal Herria Normaltasun Berria izeneko fasean sartzen hasi zen, COVID-19 pandemiak eragindako konfinamenduari amaiera emanda.
- Ekainaren 28a – 2020ko Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen bigarren itzulia ospatu zen Ipar Euskal Herriko 18 udalerritan.
- Uztailaren 12a – 2020ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak ospatu ziren: EAJk 31 eserleku lortu zituen; EH Bilduk 21, PSE-EEk 10, Elkarrekin Podemos-IUk 6, PP+Cs-ek 6 eta Voxek 1.
- Urriaren 1a – Iruñetik gertu dagoen Lizoainibar-Arriasgoiti udalerrian epizentroa izan zuen 4,5ko edo 4,6ko momentu magnitudea izan zuen lurrikara bat izan zen.
- Urriaren 20a eta 21a – Barbara haize ekaitzak kalte ugari eragin zituen Euskal Herrian.
Mundua
Ekonomia
Arte eta kultura
Euskal Herria
Mundua
Zientzia eta teknologia
Kirolak
Olinpiar Jokoak
Euskal Herria
Mundua
Jaiotzak
Heriotzak
Urtarrila
- Urtarrilaren 1a – Michel Zelaia, lapurtar errugbilaria (j. 1930).
- Urtarrilaren 2a – Luis Fernando Orozco, kolonbiar aktorea (j. 1943).
- Urtarrilaren 2a – Grant Weatherstone, eskoziar errugbilaria (j. 1931).
- Urtarrilaren 3a – Luis Arraiago, Xegama, nafar frantziskotar fraidea eta baratzezaina (j. 1931).
- Urtarrilaren 3a – Mónica Echeverría, txiletar idazlea (j. 1920).
- Urtarrilaren 3an, Estatu Batuarrek Bagdadko Nazioarteko Aireportuaren aurka egindako erasoan:
- Urtarrilaren 5a – Hans Tilkowski, alemaniar futbolari eta entrenatzailea (j. 1935).
- Urtarrilaren 6a – Sergio Fernández Cárdenas, mexikar saiakera-egilea, eleberrigilea eta antzerkigilea (j. 1926).
- Urtarrilaren 7 – Elizabeth Wurtzel, estatubatuar idazlea eta kazetaria (j. 1967).
- Urtarrilaren 8a – Pilare Borboikoa, Espainiako infanta (j. 1936).
- Urtarrilaren 9a – Ivan Passer, txekiar zinemagilea (j. 1933).
- Urtarrilaren 10a – Mikel Albisu Cuerno, bizkaitar aktorea (j. 1939).
- Urtarrilaren 10a – Qabus Bin Said, Omango sultana (j. 1940).
- Urtarrilaren 11 – Estefanía Chávez Barragán, mexikar arkitektoa, hirietako arazoetan eta irakaskuntzan genero-ikuspegia txertatzen aitzindaria (j. 1930).
- Urtarrilaren 12a – Roger Scruton, ingeles filosofo eta idazlea (j. 1944).
- Urtarrilaren 13a – Isabel-Clara Simó, kataluniar idazle, filosofo, irakasle eta kazetaria (j. 1943).
- Urtarrilaren 16a – Christopher Tolkien, J. R. R. Tolkienen semea eta honen lan askoren argitaratzailea (j. 1924).
- Urtarrilaren 17a – Derek Fowlds, ingeles aktorea (j. 1937).
- Urtarrilaren 21a – Hédi Baccouche, Tunisiako lehen ministroa (j. 1930).
- Urtarrilaren 21a – Terry Jones, galestar umorista, idazlea eta zinema zuzendaria eta Monty Python taldeko kidea (j. 1942).
- Urtarrilaren 21a – Tengiz Sigua, Georgiako lehen ministroa (j. 1934).
- Urtarrilaren 21a – Theodor Wagner, austriar futbolaria (j. 1927).
- Urtarrilaren 23a – Frederick Ballantyne, Saint Vincent eta Grenadinetako gobernadore orokorra (j. 1936).
- Urtarrilaren 23a – Alfred Körner, austriar futbolaria (j. 1926).
- Urtarrilaren 24a – Rob Rensenbrink, herbeheretar futbolaria (j. 1947).
- Urtarrilaren 26a – Kobe Bryant, estatubatuar saskibaloi jokalaria, NBAko inoizko hoberenatakoa (j. 1978).
- Urtarrilaren 28a – Alberto Blecua, espainiar filologo, irakasle eta idazlea (j. 1941).
- Urtarrilaren 28a – Nicholas Parsons, ingeles aktore eta telebista eta irrati aurkezlea (j. 1923).
- Urtarrilaren 29a – Violeta la Burra, andaluziar kopla eta flamenko abeslaria eta dantzaria, transformismoaren ikonoa eta LGTBI komunitatearen aitzindaria (j. 1936).
- Urtarrilaren 30a – Jean Baptiste Etxarren, euskal idazlea (j. 1928).
- Urtarrilaren 31 – Mary Higgins Clark, misteriozko eleberrien estatubatuar idazlea (j. 1927).
Otsaila
- Otsailaren 2a – Julita Beraza, gipuzkoar erraketista (j. 1925).
- Otsailaren 2a – Mike Hoare, britainiar mertzenario eta abenturazalea (j. 1919).
- Otsailaren 2a – Loli Lopez Goñi, gipuzkoar mendigoizalea, emakumezkoen alpinismoan aitzindaria Euskal Herrian (j. 1930).
- Otsailaren 2a – Mike Moore, Zeelanda Berriko lehen ministroa (j. 1949).
- Otsailaren 3a – Gabriel Korta, gipuzkoar idazlea (j. 1951).
- Otsailaren 3a – George Steiner, frantziar-estatubatuar literatura kritikari, saiakeragile, filosofo, eleberri idazle eta irakaslea (j. 1929).
- Otsailaren 4a – Pio Berasategi, gipuzkoar idazlea (j. 1935).
- Otsailaren 4a – Kamau Brathwaite, barbadostar poeta eta irakaslea (j. 1930).
- Otsailaren 4a – José Luis Cuerda, espainiar zinema zuzendari eta gidoigilea (j. 1947).
- Otsailaren 4a – Daniel Arap Moi, Kenyako presidentea (j. 1924).
- Otsailaren 5a – Jose Angel Ascunce, gipuzkoar literatura-kritikaria, Deustuko Unibertsitateko katedratiko emeritua eta euskal herritarren erbesteko kulturaren ikertzailea (j. 1946).
- Otsailaren 5a – Stanley Cohen, estatubatuar biokimikaria, 1986ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1922).
- Otsailaren 5a – Kirk Douglas, estatubatuar zinema aktore, ekoizle eta zuzendaria (j. 1916).
- Otsailaren 5a – Beverly Pepper, estatubatuar eskultorea (j. 1922).
- Otsailaren 5a – Yves Pouliquen, frantziar oftalmologoa, Frantses Akademiako kidea (j. 1931).
- Otsailaren 6a – Jhon Jairo Velásquez Vásquez, Popeye, kolonbiar hiltzailea, Medellingo kartelaren buruzagia (j. 1962).
- Otsailaren 8a – Carlos Rojas, kataluniar idazle eta unibertsitate-irakaslea (j. 1928).
- Otsailaren 9a – Mirella Freni, italiar opera sopranoa (j. 1935).
- Otsailaren 9a – David Gistau, espainiar telebista-gidoilaria, bidaia berri-emailea, zutabegilea eta eleberrigilea (j. 1970).
- Otsailaren 11 – Joseph Vilsmaier, alemaniar zinema zuzendaria (j. 1939).
- Otsailaren 12a – Emily Doyaga, estatubatuar hizkuntzalaria, euskararen eta euskal kulturaren erreferentziako bultzatzailea AEBetan (j. 1925).
- Otsailaren 13a – Joxe Mari Auzmendi Matxain, nafar irakasle eta kimikaria, Hik Hasi egitasmo pedagogikoaren sortzaile eta bultzatzaileetako bat (j. 1954).
- Otsailaren 13a – Rafael Romero Marchent, espainiar zinema zuzendaria (j. 1926).
- Otsailaren 16a – Patxi Morentin, nafar kirolari eta atleta (j. 1963).
- Otsailaren 16a – Larry Tesler, gizakien eta ordenagailuen arteko elkarrekintzen alorrean lan egin zuen estatubatuar informatikaria (j. 1945).
- Otsailaren 17a – Terry Lineen, zeelandaberritar errugbilaria (j. 1936).
- Otsailaren 17a – Mário da Graça Machungo, Mozambikeko lehen ministroa (j. 1940).
- Otsailaren 17a – María Moreno, espainiar margolaria, Madrilgo margolari errealisten taldekoa (j. 1933).
- Otsailaren 17a – Charles Portis, estatubatuar idazlea (j. 1933).
- Otsailaren 19a – Jean Daniel, frantziar idazlea eta kazetaria, Le Nouvel Observateur astekariaren sortzaileetako bat (j. 1920).
- Otsailaren 19a – Fernando Morán, espainiar idazlea, politikaria eta diplomatikoa (j. 1926).
- Otsailaren 20a – Jesus Mari Elejalde, arabar apaiza eta euskal idazlea (j. 1935).
- Otsailaren 20a – Lukas Larraza, nafar atleta, krosean espezialista (j. 1929).
- Otsailaren 21a – Camila María Concepción, estatubatuar gidoilaria eta pertsona transgeneroen eskubideen aldeko ekintzailea (j. 1991).
- Otsailaren 24a – Mario Bunge, argentinar fisikari eta zientziaren filosofoa, errealismoa aldezteagatik eta pseudozientzien aurkako jarreragatik ezaguna (j. 1919).
- Otsailaren 24a – Katherine Johnson, estatubatuar psikologoa, espazio zientzialaria eta matematikaria (j. 1918).
- Otsailaren 24a – Juan Eduardo Zúñiga, espainiar idazlea, eslavista, lusista, literatura-kritikaria eta itzultzailea (j. 1919).
- Otsailaren 25a – Dmitri Jazov, sobietar militar eta politikaria (j. 1924).
- Otsailaren 25a – Hosni Mubarak, Egiptoko presidentea (j. 1928).
- Otsailaren 27a – Valdir Espinosa, brasildar futbolari eta entrenatzailea (j. 1947).
- Otsailaren 28a – Freeman Dyson, britainiar fisika teorialaria eta astrofisikaria (j. 1923).
- Otsailaren 29a – Arnaud Marquesuzaa, baxenafar errugbilaria (j. 1934).
- Otsailaren 29a – Éva Székely, hungariar igerilaria (j. 1927).
Martxoa
- Martxoaren 1a – Ernesto Cardenal, nikaraguar teologo, apaiz katoliko eta poeta (j. 1925).
- Martxoaren 2a – Ulay, alemaniar artista (j. 1943).
- Martxoaren 3a – Stanisław Kania, poloniar politikari komunista (j. 1927).
- Martxoaren 3a – Nicolas Portal, frantziar txirrindularia (j. 1979).
- Martxoaren 4a – Javier Pérez de Cuéllar, peruar politikaria, Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusia (j. 1920).
- Martxoaren 4a – Robert Xavlakadze, georgiar atleta, altuera jauzian aditua (j. 1933).
- Martxoaren 6a – Anne-Marie Berglund, suediar idazlea (j. 1952).
- Martxoaren 6a – Angel Ibisate, arabar apaiza eta euskaltzain urgazlea (j. 1932).
- Martxoaren 6a – McCoy Tyner, estatubatuar jazz pianojolea (j. 1938).
- Martxoaren 8a – Luis Racionero, kataluniar idazlea (j. 1940).
- Martxoaren 8a – Max von Sydow, suediar aktorea (j. 1929).
- Martxoaren 9a – José Jiménez Lozano, espainiar idazlea (j. 1930).
- Martxoaren 9a – Italo de Zan, italiar txirrindularia (j. 1925).
- Martxoaren 11 – Irina Kiritxenko, sobietar pistako txirrindularia (j. 1937).
- Martxoaren 13a – Barbara Clementine Harris, etatubatuar apezpikua, Komunio Anglikanoan apezpiku ordenatu zen historiako lehen emakumea (j. 1930).
- Martxoaren 13a – Dana Zátopková, xabalina jaurtiketako txekiar atleta (j. 1922).
- Martxoaren 14a – Mariano Puga Concha, Txileko elizbarrutiko apaiza eta giza eskubideen aldeko ekintzailea (j. 1931).
- Martxoaren 14a – Genesis P-Orridge, ingeles abeslaria, poeta eta artista (j. 1950).
- Martxoaren 15a – Vittorio Gregotti, italiar arkitektoa (j. 1927).
- Martxoaren 16a – Stuart Whitman, estatubatuar aktorea (j. 1928).
- Martxoaren 17a – Eduard Limonov, errusiar idazlea eta politikaria (j. 1943).
- Martxoaren 17a – Manuel Serifo Nhamadjo, Ginea-Bissauko presidentea (j. 1958).
- Martxoaren 17a – Betty Williams, Ipar Irlandar bakezalea, 1976ko Bakearen Nobel Saria (j. 1943).
- Martxoaren 18a – Emil Karewicz, poloniar aktorea (j. 1923).
- Martxoaren 18a – Joaquín Peiró, espainiar futbolaria eta futbol-entrenatzailea (j. 1936).
- Martxoaren 18a – John Solomon, australiar errugbilaria (j. 1929).
- Martxoaren 18a – Alfred Worden, estatubatuar astronauta eta ingeniaria, Apollo 15 misioan aginte-moduluaren pilotua (j. 1932).
- Martxoaren 18a – Eustaquio Zubillaga, gipuzkoar futbolaria (j. 1933).
- Martxoaren 19a – Gonzalo Cerezo Barredo, asturiar kazetaria, poltikaria eta idazlea (j. 1926).
- Martxoaren 19a – Aurlus Mabélé, Soukousaren Erregea, kongoar abeslari eta konpositorea (j. 1953).
- Martxoaren 19a – Peter Whittingham, ingeles futbolaria (j. 1984).
- Martxoaren 20a – Amadeo Carrizo, argentinar futbol-atezaina (j. 1926).
- Martxoaren 20a – Carlos Falcó, espainiar nobleziako-kide eta enpresaburua (j. 1937).
- Martxoaren 20a – Enrique del Portal, espainiar tenorra eta aktorea , antzerki lirikoan nabarmendu zena (j. 1932).
- Martxoaren 20a – Kenny Rogers, estatubatuar country abeslari, argazkilari, aktore, ekoizle eta ekimengilea (j. 1938).
- Martxoaren 20a – Borislav Stanković, serbiar saskibaloi-jokalaria eta entrenatzailea eta Saskibaloiko Nazioarteko Federazioaren idazkari nagusia (j. 1925).
- Martxoaren 20a – Vladimír Zábrodský, txekoslovakiar izotz hockey jokalaria eta tenislaria (j. 1923).
- Martxoaren 21a – Aileen Baviera, filipinar politika-zientzialaria eta sinologoa (j. 1959).
- Martxoaren 21a – Lorenzo Sanz, espainiar enpresaburua, Real Madril klubeko presidentea (j. 1943).
- Martxoaren 22a – Alberto Arbasino, italiar legegizona eta idazlea (j. 1930).
- Martxoaren 22a – Germà Colón, valentziar filologo eta lexikologoa (j. 1928).
- Martxoaren 22a – Julie Felix, estatubatuar-ingeles folk abeslaria (j. 1938).
- Martxoaren 22a – Luzia Goñi, nafar bertsolaria (j. 1928).
- Martxoaren 22a – Benito Joanet, kataluniar futbol-atezaina eta entrenatzailea (j. 1935).
- Martxoaren 22a – José María Loizaga Viguri, bizkaitar enpresaburua (j. 1936).
- Martxoaren 22a – Carmen de Mairena, kataluniar emakumezko abeslari eta artista transexuala (j. 1933).
- Martxoaren 23a – Lucia Bosè, italiar aktorea (j. 1931).
- Martxoaren 23a – Borja Domecq Solís, espainiar enpresaburu eta zezen suhar haztegien jabea (j. 1945).
- Martxoaren 23a – José Folgado, PPko espainiar politikaria (j. 1944).
- Martxoaren 24a – Manu Dibango, kamerundar saxofoi-jotzaile, pianista, bibrafonista, orkestra zuzendari, musikagile, konpositore eta abeslaria (j. 1933).
- Martxoaren 24a – Stuart Gordon, estatubatuar zinema eta antzerki zuzendaria, gidoilaria eta antzerki egilea (j. 1947).
- Martxoaren 24a – Bill Rieflin, estatubatuar bateriajotzailea (j. 1960).
- Martxoaren 24a – Albert Uderzo, frantziar komikigilea, René Goscinnyrekin batera Asterix komiki sortaren sortzailea (j. 1927).
- Martxoaren 25a – Iñaki Barrenetxea Espiga, Bizkaiko Txirrindularitza Federakundearen lehendakaria (j. 1942).
- Martxoaren 25a – Mark Blum, estatubatuar aktorea (j. 1950).
- Martxoaren 25a – Detto Mariano, italiar musikagile, moldatzaile, abesti-idazle, piano-jotzaile, grabazio-ekoizle eta musika argitaratzailea (j. 1937).
- Martxoaren 26a – Michel Hidalgo, frantziar futbolari eta entrenatzailea (j. 1933).
- Martxoaren 27a – Hamed Karoui, Tunisiako lehen ministroa (j. 1927).
- Martxoaren 28a – Chato Galante, espainiar presoa eta Giza Eskubideen eta Oroimen Historikoaren aldeko ekintzailea (j. 1948).
- Martxoaren 29a – Philip Warren Anderson, estatubatuar fisikaria, 1977ko Fisikako Nobel Saria (j. 1923).
- Martxoaren 29a – José Luis Capón, espainiar futbolaria (j. 1948).
- Martxoaren 29a - Emilia Currás, espainiar irakaslea, kimikaria, dokumentalista eta informatologoa (j. 1927).
- Martxoaren 29a – Krzysztof Penderecki, poloniar musikagilea (j. 1933).
- Martxoaren 30a – Antonio Álvarez Solís, espainiar kazetaria, Euskal Herrian lan egindakoa (j. 1929).
- Martxoaren 30a – Lorena Borjas, mexikar-estatubatuar aktibista transgeneroa eta immigrante mexikarren eskubideen defendatzailea (j. 1960).
- Martxoaren 30a – Manolis Glezos, greziar politikari eta erresistentea (j. 1922).
- Martxoaren 30a – Hau Pei-tsun, Taiwango lehen ministroa (j. 1919).
- Martxoaren 30a – Bill Withers, estatubatuar kantautore eta musikaria (j. 1938).
- Martxoaren 30a – Joachim Yhombi-Opango, Kongoko Errepublikako presidentea (j. 1939).
- Martxoaren 31 – Rafael Berrio, gipuzkoar kantaria eta musikagilea (j. 1963).
- Martxoaren 31 – Abdul Halim Khaddam, Siriako presidentea (j. 1932).
Apirila
- Apirilaren 1a – Bruce Dawe, australiar olerkaria, Australiako olerkari eraginkorrenetakotzat joa (h. 1930).
- Apirilaren 1a – Ricardo Díez-Hochleitner, bizkaitar kimikari, legegizon eta ingeniaria (j. 1928).
- Apirilaren 1a – Nur Hassan Hussein, Somaliako lehen ministroa (j. 1938).
- Apirilaren 1a – Ellis Marsalis Jr., estatubatuar jazz piano-jotzailea (j. 1934).
- Apirilaren 1a – Bucky Pizzarelli, estatubatuar gitarra-jotzailea (j. 1926).
- Apirilaren 2a – Goyo Benito, espainiar futbolaria (j. 1946).
- Apirilaren 2a – Anttoni Etxeberria, gipuzkoar tabernaria eta zerbitzaria (j. 1914).
- Apirilaren 2a – Jesus Rikardo Urteaga Repullés, Txetxu, gipuzkoar ETAkidea (j. 1958).
- Apirilaren 3a – Helin Bölek, turkiar abeslaria eta ekintzailea (j. 1992).
- Apirilaren 3a – Francisco Hernando, Paco el Pocero, espainiar enpresaburua, urbanizazio erraldoien eraikuntzagatik ezaguna (j. 1945).
- Apirilaren 4a – Luis Eduardo Aute, espainiar kantari, pintore eta zinemagilea (j. 1943).
- Apirilaren 4a – Rafael Leonardo Callejas, Hondurasko presidentea (j. 1943).
- Apirilaren 5a – Honor Blackman, ingeles aktorea (j. 1925).
- Apirilaren 5a – Margaret Burbidge, britainiar astronomoa (j. 1919).
- Apirilaren 5a – Mahmoud Jibril, Libiako lehen ministroa (j. 1952).
- Apirilaren 5a – Pentti Linkola, finlandiar ekologista (j. 1932).
- Apirilaren 5a – Dougie Morgan, eskoziar errugbilaria (j. 1947).
- Apirilaren 5a – Antonieta Sanagustin, Aragoiko jostun eta jantzigile tradizionala, Altoaragoiko jantzi tradizionalen berreskuratzailea (j. 1924).
- Apirilaren 6a – Radomir Antić, serbiar futbolaria eta entrenatzailea (j. 1948).
- Apirilaren 6a – James Drury, estatubatuar aktorea (j. 1934).
- Apirilaren 6a – Carlos Itoiz, nafar gitarra-jotzailea, flamenko musikan nabarmena (j. 1932).
- Apirilaren 6a – Jean Little, kanadar idazlea (j. 1932).
- Apirilaren 8a – Miguel Jones, Ekuatore Ginean jaiotako bizkaitar futbolaria (j. 1938).
- Apirilaren 8a – Valeriu Muravschi, Moldaviako lehen ministroa (j. 1949).
- Apirilaren 9a – Andoni Perez Cuadrado, arabar abertzalea (j. 1926).
- Apirilaren 10a – Maria Mercè Costa Paretas, kataluniar artxibozaina (j. 1923).
- Apirilaren 10a – Enrique Múgica, PSOEko gipuzkoar politikaria (j. 1932).
- Apirilaren 11 – John Horton Conway, ingeles matematikaria (j. 1937).
- Apirilaren 11 – Edem Kodjo, Togoko lehen ministroa (j. 1938).
- Apirilaren 12a – Peter Bonetti, ingeles futbolaria (j. 1941).
- Apirilaren 12a – Chung Won-shik, Hego Koreako lehen ministroa (j. 1928).
- Apirilaren 12a – Mary Begoña, euskal aktorea (j. 1925).
- Apirilaren 12a – Stirling Moss, britainiar auto-gidaria (j. 1929).
- Apirilaren 12a – Carlos Seco Serrano, espainiar historialaria (j. 1923).
- Apirilaren 13a – Landelino Lavilla, kataluniar legelaria eta politikaria (j. 1934).
- Apirilaren 13a – Sarah Maldoror, frantziar gidoigile eta zuzendaria (j. 1929).
- Apirilaren 13a – Ann Sullivan, estatubatuar animatzailea (j. 1929).
- Apirilaren 14a – Paul Bayvel, hegoafrikar errugbilaria (j. 1949).
- Apirilaren 15a – Joe Brown, britainiar alpinista (j. 1930).
- Apirilaren 15a – Brian Dennehy, estatubatuar aktorea (j. 1938).
- Apirilaren 15a – Rubem Fonseca, brasildar kronikaria eta eleberrigilea (j. 1925).
- Apirilaren 15a – Lee Konitz, estatubatuar musikagilea (j. 1927).
- Apirilaren 16a – Christophe, frantziar abeslaria (j. 1945).
- Apirilaren 16a – Luis Sepúlveda, txiletar idazle, kazetari eta zinemagilea (j. 1949).
- Apirilaren 17a – Norman Hunter, ingeles futbolaria (j. 1943).
- Apirilaren 18a – Amparo Dávila, mexikar idazlea (j. 1928).
- Apirilaren 20a – Luz Pozo Garza, galiziar poeta (j. 1922).
- Apirilaren 20a – Joxe Ulibarrena, nafar eskultorea eta etnografoa (j. 1924).
- Apirilaren 21a – José María Calleja, espainiar kazetari eta idazlea (j. 1955).
- Apirilaren 21a – Abdurrahim El-Keib, Libiako lehen ministroa (j. 1950).
- Apirilaren 21a – Jacques Pellen, bretainiar jazz gitarra-jotzailea (j. 1957).
- Apirilaren 21a – Laisenia Qarase, Fijiko lehen ministroa (j. 1941).
- Apirilaren 21a – Teresa Rodrigo Anoro, espainiar fisikaria (j. 1956).
- Apirilaren 21a – Florian Schneider, alemaniar musikaria, Kraftwerk taldeko kide sortzailea (j. 1947).
- Apirilaren 22a – Enrique Castellón Vargas, El Príncipe Gitano, espainiar aktorea, flamenko abeslaria eta dantzaria (j. 1928).
- Apirilaren 22a – Shirley Knight, estatubatuar aktorea (j. 1936).
- Apirilaren 22a – Jose Luis Zumeta, gipuzkoar margolaria , Gaur taldearen sortzaileetakoa (j. 1939).
- Apirilaren 25a – Per Olov Enquist, suediar kazetaria, antzerkigilea eta eleberrigilea (j. 1934).
- Apirilaren 26a – Georges-Jean Arnaud, frantziar idazlea (j. 1928).
- Apirilaren 27a – Kontxi Belandia Lekue, bizkaitar euskaltzalea (j. 1929).
- Apirilaren 28a – Robert May (Oxfordeko May Baroia), australiar zientzialaria, Erresuma Batuko Gobernuko aholkulari zientifiko nagusia (j. 1936).
- Apirilaren 28a – Eddy Pieters Graafland – herbehereetar futbolaria, Herbehereetako atezainik onenetakoa (j. 1934).
- Apirilaren 28a – Michael Robinson, irlandar-britainiar futbolaria eta telebista aurkezlea (j. 1958).
- Apirilaren 29a – Giacomo dalla Torre del Tempio di Sanguinetto, Maltako Ordenako Printze eta Maisu Nagusia (j. 1944).
- Apirilaren 29a – Denis Goldberg, apartheidaren aurkako ekintzaile eta politikaria (j. 1933).
- Apirilaren 29a – Jānis Lūsis, letoniar atleta, IAAFen arabera historiako xabalina jaurtitzailerik onena (j. 1939).
- Apirilaren 29a – Maj Sjöwall, suediar idazlea (j. 1935).
- Apirilaren 29a – Guido Münch, mexikar-estatubatuar astrofisikaria (j. 1921).
- Apirilaren 30a – Tony Allen, nigeriar musikaria (j. 1940).
- Apirilaren 30a – Lurdes Huizi, nafar irakaslea (j. 1958).
Maiatza
- Maiatzaren 1a – Silvia Legrand, argentinar aktorea (j. 1927).
- Maiatzaren 1a – Tun Tin, Birmaniako lehen ministroa (j. 1920).
- Maiatzaren 2a – Idir, aljeriar kantautore amatzigha (j. 1949).
- Maiatzaren 3a – Dave Greenfield, ingeles teklatu-jotzaile, abeslari eta egile abeslaria, The Stranglers taldeko kidea (j. 1949).
- Maiatzaren 3a – Selma Huxley, kanadar historialaria, Euskal Herriko eta Kanadako itsas historian aditua (j. 1927).
- Maiatzaren 4a – Alan Sutherland, zeelandaberritar errugbilaria (j. 1944).
- Maiatzaren 6a – Ana Alba García, kataluniar kazetaria (j. 1971).
- Maiatzaren 6a – Gurutzi Arregi Azpeitia, bizkaitar etnografoa (j. 1936).
- Maiatzaren 7a – Antonio González Pacheco, Billy el Niño, Espainiako poliziaren inspektorea, frankismo garaian torturatzailea (j. 1946).
- Maiatzaren 8a – Trinche Carlovich, argentinar futbolaria (j. 1946).
- Maiatzaren 8a – Uwe Ludwig Horn, Siegfried & Roy bikoteko alemaniar-estatubatuar aktore eta ilusionista (j. 1944).
- Maiatzaren 8a – Cécile Rol-Tanguy, Frantziako Erresistentziako kidea, 1944ko abuztuan Parisen liberazioan parte hartu zuena (j. 1919).
- Maiatzaren 8a - Mikel Unzueta, bizkaitar landa-arkeologoa eta Foru Aldundiko arkeologoa (j. 1957).
- Maiatzaren 9a – Little Richard, estatubatuar rock kantaria, gitarrista eta pianista, Chuck Berryrekin batera, rock and rollaren aitzindaria (j. 1932).
- Maiatzaren 10a – Betty Wright, estatubatuar soul eta R&B abeslaria (j. 1953).
- Maiatzaren 11 – Jerry Stiller, estatubatuar aktorea eta komediagilea, Stiller eta Meara bikoteko kidea (j. 1927).
- Maiatzaren 12a – Sisavath Keobounphanh, Laosko lehen ministroa (j. 1928).
- Maiatzaren 12a – Michel Piccoli, frantziar antzerki- eta zinema-antzezle eta ekoizlea (j. 1925).
- Maiatzaren 13a – Gabriel Bacquier, frantziar opera abeslaria, baritonoa (j. 1924).
- Maiatzaren 13a – Rolf Hochhuth, alemaniar idazlea (j. 1931).
- Maiatzaren 14a – Elena Aub, espainiar-mexikar idazle eta elkarrizketatzailea (j. 1931).
- Maiatzaren 14a – Dalila Ennadre, marokoar film-zuzendaria (j. 1966).
- Maiatzaren 15a – Ezio Bosso, italiar orkesta zuzendari, musikagile eta musikaria (j. 1971).
- Maiatzaren 15a – Juan Genovés, espainiar margolaria eta artista grafikoa (j. 1930).
- Maiatzaren 15a – Phil May, ingeles abeslaria, Pretty Things taldeko kide sortzailea (j. 1944).
- Maiatzaren 15a – Fred Willard, estatubatuar aktorea, umorista eta idazlea (j. 1933).
- Maiatzaren 16a – Pierre Andiazabal, lapurtar itzultzaile eta apaiza (j. 1923).
- Maiatzaren 16a – Julio Anguita, espainiar politikari komunista, Ezker Batuaren koordinatzaile nagusia (j. 1941).
- Maiatzaren 16a – Arthur Summons, australiar errugbilari eta entrenatzailea (j. 1935).
- Maiatzaren 19a – Richard Anuszkiewicz, estatubatuar margolari eta grabatzailea (j. 1930).
- Maiatzaren 20a – Adolfo Nicolás, espainiar apaiza, Jesusen Lagundiko buruzagi nagusia (j. 1936).
- Maiatzaren 21a – Kepa Arroitajauregi, bizkaitar pilotaria eta kazetaria (j. 1971).
- Maiatzaren 21a – Elisa Herrero Uceda, espainiar medikua, idazlea, zientzialaria, informatika ingeniaria, poeta eta antzerkigilea (j. 1957).
- Maiatzaren 21a – Oliver E. Williamson, estatubatuar ekonomialaria, mikroekonomian aditua, 2009ko Ekonomiako Nobel Saria (j. 1932).
- Maiatzaren 22a – Ashley Cooper, australiar tenislaria (j. 1936).
- Maiatzaren 22a – Mory Kanté, ginear abeslari eta kora-jotzailea (j. 1950).
- Maiatzaren 22a – Albert Memmi, frantziar-tunisiar idazlea (j. 1920).
- Maiatzaren 22a – Jesús Pardo, espainiar idazle eta kazetaria (j. 1927).
- Maiatzaren 23a – Maria Velho da Costa, portugaldar idazlea (j. 1938).
- Maiatzaren 24a – Jimmy Cobb, estatubatuar jazz musikaria (j. 1929).
- Maiatzaren 24a – Jean-Loup Dabadie, frantziar kazetari eta gidoigilea, Frantses Akademiako kidea (j. 1938).
- Maiatzaren 24a – Mukar Txolponbaiev, kirgizistandar politikaria (j. 1950).
- Maiatzaren 25a – Hyun Soong-jong, Hego Koreako lehen ministroa (j. 1919).
- Maiatzaren 25a – Vadão, brasildar futbolari eta entrenatzailea (j. 1956).
- Maiatzaren 26a – Miguel Artola, gipuzkoar historialaria (j. 1923).
- Maiatzaren 26a – Richard Herd, estatubatuar aktorea (j. 1932).
- Maiatzaren 26a – Vladimir Lopukhin, erruso-sobietar ekonomialaria (j. 1952).
- Maiatzaren 28a – Celine Fariala Mangaza, kongoar jostun eta aktibista (j. 1967).
- Maiatzaren 29a – Abderrahman Jusufi, Marokoko lehen ministroa (j. 1924).
- Maiatzaren 30a – Yawovi Agboyibo, Togoko lehen ministroa (j. 1943).
- Maiatzaren 30a – Mady Mesplé, frantziar opera-abeslaria, sopranoa (j. 1931).
- Maiatzaren 30a – Bobby Morrow, estatubatuar atleta, 1950eko hamarkadako esprinter nagusia (j. 1935).
- Maiatzaren 31 – Christo, bulgariar-estatubatuar artista (j. 1935).
Ekaina
- Ekainaren 2a – Angel Landa, bizkaitar alpinista (j. 1935).
- Ekainaren 2a – Mattin Larzabal, baxenafar kazetari eta euskaltzalea, Ipar Euskal Herrian erreferentea, Gure Irratian hogeita hamar urtez aritua (j. 1950).
- Ekainaren 2a – Carlo Ubbiali, italiar motoziklismoko pilotua (j. 1929).
- Ekainaren 3a – Abdelmalek Drukdel, aljeriar buruzagi jihadista (j. 1970).
- Ekainaren 4a – Bixente Serrano, euskal idazle eta historialaria (j. 1948).
- Ekainaren 8a – Jamattitt Bidart, Kuxkurrio, baxenafar euskaltzale, dantzari, dantza irakasle eta euskal kulturaren sustatzailea (j. 1926).
- Ekainaren 8a – Pierre Nkurunziza, Burundiko presidentea (j. 1964).
- Ekainaren 9a – Pau Donés, kataluniar abeslaria eta gitarra-jotzailea, Jarabe de Palo taldeko kidea (j. 1966).
- Ekainaren 11 – Emmanuel Issoze Ngondet, Gabongo lehen ministroa (j. 1961).
- Ekainaren 11 – Rosa Maria Sardà, kataluniar umorista, aktore eta telebistako aurkezlea (j. 1941).
- Ekainaren 14a – Jose Mari Arregi Laka, Altzu, bizkaitar bertsolaria (j. 1934).
- Ekainaren 14a – Elsa Joubert, hegoafrikar idazlea (j. 1922).
- Ekainaren 16a – Edén Pastora, nikaraguar gerrillari, politikari eta militarra (j. 1936/37).
- Ekainaren 16a – Eusebio Vélez, arabar txirrindularia (j. 1935).
- Ekainaren 17a – Fabrice Philipot, frantziar txirrindularia (j. 1965).
- Ekainaren 18a – Vera Lynn, ingeles abeslaria (j. 1917).
- Ekainaren 19a – Mario Corso, italiar futbolaria (j. 1941).
- Ekainaren 19a – Ian Holm, ingeles aktorea (j. 1931).
- Ekainaren 19a – Carlos Ruiz Zafón, kataluniar idazlea (j. 1964).
- Ekainaren 19a – Noël Vandernotte, lapurtar arraunlaria, Joko Olinpikoetan domina bat lortzen gizonezko gazteena (j. 1923).
- Ekainaren 20a - Joseba Gallaga, bizkaitar palaria (j. 1928).
- Ekainaren 21a – Dennis Young, zeelandaberritar errugbilaria (j. 1930).
- Ekainaren 22a – Alicia Asconeguy, uruguaiar margolari eta artista bisuala (j. 1949).
- Ekainaren 22a – Pierino Prati, italiar futbolaria (j. 1946).
- Ekainaren 22a – Joel Schumacher, estatubatuar zinema zuzendaria (j. 1939).
- Ekainaren 24a – Marc Fumaroli, frantziar literatura-kritikari eta saiakeragilea (j. 1932).
- Ekainaren 25a – Maria Mayans Juan, formenteratar herri kantari eta glosalaria (j. 1930).
- Ekainaren 26a – Milton Glaser, estatubatuar diseinatzaile grafikoa (j. 1926).
- Ekainaren 26a – Jaroslav Pollák, eslovakiar futbolaria (j. 1947).
- Ekainaren 27a – Belaid Abdessalam, Aljeriako lehen ministroa (j. 1928).
- Ekainaren 27a – Belén Bermejo, espainiar editorea eta argazkilari feminista (j. 1969).
- Ekainaren 28a – Zuriñe del Cerro, bizkaitar feminista aitzindaria (j. 1956).
- Ekainaren 28a – Silvia Lazarte, nekazaritza boliviarreko buruzagi eta Kitxua jatorriko politikaria (j. 1964).
- Ekainaren 29a – Carl Reiner, estatubatuar aktorea (j. 1922).
- Ekainaren 30a – Ida Haendel, judu jatorriko poloniar biolinista (j. 1928).
- Ekainaren 30a – José Llanos, gipuzkoar artista plastikoa (j. 1948).
- Ekainaren 30a – Eladia Zubizarreta, Ermua II, bizkaitar erraketista (j. 1923).
Uztaila
- Uztailaren 1a – Emmanuel Rakotovahiny, Madagaskargo lehen ministroa (j. 1938).
- Uztailaren 2a – Betsy Ancker-Johnson, estatubatuar plasma fisikaria (j. 1927).
- Uztailaren 2a – Ángela Jeria, txiletar arkeologoa (j. 1926).
- Uztailaren 5a – Willy Holdorf, alemaniar atleta (j. 1940).
- Uztailaren 6a – Rosario Bléfari, argentinar abeslari, aktore eta idazlea (j. 1965).
- Uztailaren 6a – Ennio Morricone, italiar zinema-musikagilea (j. 1928).
- Uztailaren 6a – Sergei Zagraievski, errusiar margolaria, idazlea eta arte-historialaria (j. 1964).
- Uztailaren 8a – Joseba Arzak, "Pela", gipuzkoar futbolaria (j. 1943).
- Uztailaren 8a – Amadou Gon Coulibaly, Boli Kostako lehen ministroa (j. 1959).
- Uztailaren 8a – Finn Christian Jagge, norvegiar eskiatzailea (j. 1966).
- Uztailaren 8a – Alex Pullin, australiar snowboardlaria (j. 1987).
- Uztailaren 8a – Naya Rivera, estatubatuar aktorea, modeloa eta abeslaria (j. 1987).
- Uztailaren 8a - Flossie Wong-Staal, txinatar-estatubatuar birologo eta biologo molekularra (j. 1947).
- Uztailaren 9a – Park Won-soon, Seulgo alkatea (j. 1956).
- Uztailaren 10a – Jack Charlton, ingeles futbolari eta entrenatzailea (j. 1935).
- Uztailaren 10a – Miloš Jakeš, txekoslovakiar politikari komunista, Txekoslovakiako Alderdi Komunistako idazkari nagusia (j. 1922).
- Uztailaren 10a – Lara van Ruijven, herbehereetar pista laburreko abiadura-patinatzailea (j. 1992).
- Uztailaren 11 – Iñaxi Etxabe, gipuzkoar bertsolaria (j. 1933).
- Uztailaren 12a – Judy Dyble, ingeles abeslari eta abestien egilea, Fairport Convention taldeko kide sortzailea (j. 1949).
- Uztailaren 12a – Hassan Abshir Farah, Somaliako lehen ministroa (j. 1945).
- Uztailaren 12a – Kelly Preston, estatubatuar aktorea eta modeloa (j. 1962).
- Uztailaren 12a – Wim Suurbier, herbeheretar futbolari eta entrenatzailea (j. 1945).
- Uztailaren 13a – Zindzi Mandela, hegoafrikar diplomazialari eta poeta (j. 1960).
- Uztailaren 14a – Maria Lugones, argentinar filosofo feminista, aktibista, abeslari eta irakaslea (j. 1944).
- Uztailaren 15a – Victoria Rodríguez, espainiar aktorea (j. 1931).
- Uztailaren 17a –
- Uztailaren 18a – Juan Marsé, kataluniar eleberrigilea, 50eko Belaunaldiko Bartzelonako Eskolako kidea (j. 1933).
- Uztailaren 18a – Lucio Urtubia, nafar igeltseroa eta militante anarkista (j. 1931).
- Uztailaren 19a – Seydou Diarra, Boli Kostako lehen ministroa (j. 1933).
- Uztailaren 19a – Nikolai Tanaiev, Kirgizistango lehen ministroa (j. 1945).
- Uztailaren 20a – Mike Slemen, ingeles errugbilaria (j. 1951).
- Uztailaren 20a – Viktor Txizhikov, errusiar marrazkilari, diseinatzaile eta haurrentzako liburuen ilustratzailea (j. 1935).
- Uztailaren 21a – Francisco Rodríguez Adrados, espainiar hizkuntzalaria, helenista eta akademikoa (j. 1922).
- Uztailaren 24a – Nina Andreieva, sobietar eta errusiar kimikaria, irakaslea, idazlea eta ekintzaile politikoa (j. 1938).
- Uztailaren 24a – Benjamin Mkapa, Tanzaniako presidentea (j. 1938).
- Uztailaren 25a – Peter Green, ingeles abeslari, egile abeslari eta gitarra-jotzailea, Fleetwood Mac taldeko kide sortzailea (j. 1946).
- Uztailaren 25a – John Saxon, estatubatuar aktore eta borroka arteetako artista (j. 1936).
- Uztailaren 26a – Olivia de Havilland, estatubatuar aktorea (j. 1916).
- Uztailaren 26a – Hans-Jochen Vogel, alemaniar politikaria (j. 1926).
- Uztailaren 27a – Owen Arthur, Barbadosko lehen ministroa (j. 1949).
- Uztailaren 28a – Gisèle Halimi, tunisiar-frantziar abokatua, idazlea eta ekintzaile feminista (j. 1927).
- Uztailaren 28a – Diana Russell, hegoafrikar aktibista eta idazle feminista (j. 1938).
- Uztailaren 29a – Andy Haden, zeelandaberritar errugbilaria (j. 1950).
- Uztailaren 30a – Asun Matilla, Salamancan jaiotako bizkaitar euskaltzalea (j. 1961).
- Uztailaren 30a – Lee Teng-hui, Taiwango presidentea (j. 1923).
- Uztailaren 31 – André Darrieussecq, lapurtar errugbilaria (j. 1947).
- Uztailaren 31 – Alan Parker, ingeles zinema zuzendaria, ekoizlea, gidoigilea eta aktorea (j. 1944).
- Uztailaren 31 – Joan Mari Torrealdai, euskal idazle, euskaltzain, kazetari eta soziologoa (j. 1942).
- Uztailaren 31 – Joaquim Veríssimo Serrão, portugaldar historialaria (j. 1925).
Abuztua
- Abuztuaren 1a – Wilford Brimley, estatubatuar aktorea (j. 1934).
- Abuztuaren 3a – Shirley Ann Grau, estatubatuar idazlea (j. 1929).
- Abuztuaren 3a – John Hume, Ipar Irlandako politikaria, 1998ko Bakearen Nobel Saria (j. 1937).
- Abuztuaren 3a – Inés Rivadeneira, espainiar mezzosopranoa eta kantu-irakaslea (j. 1928).
- Abuztuaren 4a – Frances Elizabeth Allen, estatubatuar informatikaria, konpiladoreak optimizatzen aitzindaria (j. 1932).
- Abuztuaren 5a – Dick Tooth, australiar errugbilaria (j. 1929).
- Abuztuaren 6a – Pierre Accoce, zuberoar kazetari, idazle, historialari eta espeleologoa (j. 1928).
- Abuztuaren 6a – Brent Scowcroft, estatubatuar militar eta politikaria (j. 1925).
- Abuztuaren 8a – Pere Casaldàliga, kataluniar teologo, elizgizon eta olerkaria, askapenaren teologiaren kide nabarmenetakoa (j. 1928).
- Abuztuaren 9a – Iain Laughland, eskoziar errugbilaria (j. 1935).
- Abuztuaren 12a – Pavol Biroš, eslovakiar futbolaria (j. 1953).
- Abuztuaren 12a – Maritxu Gaztelumendi Urruzola, gipuzkoar euskaltzalea, irakaslea eta idazlea (j. 1938).
- Abuztuaren 12a – Gergely Kulcsár, hungariar xabalina jaurtilaria (j. 1934).
- Abuztuaren 14a – Julian Bream, britainiar gitarra- eta laute-jotzailea (j. 1933).
- Abuztuaren 15a – Stuart Christie, eskoziar hizkuntzalaria, itzultzailea, autobiografoa eta militante anarkokomunista (j. 1946).
- Abuztuaren 15a – Chilla Porter, australiar gorako jauzilari eta politikaria (j. 1936).
- Abuztuaren 18a – Ben Cross, ingeles antzerki, telebista eta zinemako aktorea (j. 1947).
- Abuztuaren 20a – Branko Kostić, Jugoslaviako presidentea (j. 1939).
- Abuztuaren 21a – Ken Robinson, ingeles idazlea, saiakeragile eta hizlaria (j. 1950).
- Abuztuaren 24a – Pascal Lissouba, Kongoko Errepublikako presidentea (j. 1931).
- Abuztuaren 24a – Ana Mari Marin, nafar margolaria eta emakume aitzindaria, Baztango erreferente soziala eta kulturala (j. 1933).
- Abuztuaren 26a – Jesus Arrizabalaga, Txapela, bizkaitar futbolzale ezaguna (j. 1930).
- Abuztuaren 26a – André-Paul Duchâteau, belgikar komikigilea (j. 1925).
- Abuztuaren 27a – Siah Armajani, irandar-estatubatuar eskultorea eta arkitektoa (j. 1939).
- Abuztuaren 27a – Ebru Timtik, giza eskubideen aldeko abokatu kurdua, Turkiako espetxe batean 238 eguneko gose greba ondoren (j. 1978).
- Abuztuaren 28a – Chadwick Boseman, estatubatuar aktorea, gidoilari eta dramagilea (j. 1976).
- Abuztuaren 31 – Juan Jose Goiriena de Gandarias, arabar ikertzaile eta irakaslea (j. 1948).
- Abuztuaren 31 – Pranab Mukherjee, Indiako 13. presidentea (j. 1935).
Iraila
- Irailaren 2a – Kaing Guek Eav, kanbodiar torturatzailea (j. 1942).
- Irailaren 2a – David Graeber, estatubatuar antropologo, anarkista, ekintzaile eta idazlea (j. 1961).
- Irailaren 2a – William Yorzyk, estatubatuar igerilaria (j. 1933).
- Irailaren 4a – Annie Cordy, belgikar aktore eta abeslaria (j. 1928).
- Irailaren 4a – Igor Gonzalez Sola, bizkaitar ETAkidea, Martuteneko espetxean (j. 1972).
- Irailaren 5a – Jiří Menzel, txekiar zinema eta antzerki zuzendari, aktore eta gidoilaria (j. 1938).
- Irailaren 6a – Vaughan Jones, zeelandaberritar matematikaria (j. 1952).
- Irailaren 7a – Abdul Qadir Bajamal, Yemengo lehen ministroa (j. 1946).
- Irailaren 8a – Ronald Harwood, hegoafrikar idazle, antzerkigile eta gidoilaria (j. 1934).
- Irailaren 9a – Shere Hite, alemaniar sexologo eta feminista, giza-sexualitateari buruz egindako ikerketengatik ezaguna (j. 1942).
- Irailaren 10a – Diana Rigg, ingeles aktorea (j. 1938).
- Irailaren 11 – Christian Poncelet, frantziar politikaria (j. 1928).
- Irailaren 14a – Anne Stevenson, estatubatuar poeta (j. 1933).
- Irailaren 15a – Momčilo Krajišnik, Bosnia-Herzegovina banatzean sorturiko Srpska Errepublikako hiru presidenteetako bat (j. 1945).
- Irailaren 15a – Moussa Traoré, Maliko presidentea (j. 1936).
- Irailaren 16a – Winston Groom, estatubatuar idazlea (j. 1943).
- Irailaren 16a – Enrique Irazoqui, kataluniar aktore, ekonomilari, xake jokalari eta literatura irakaslea (j. 1944).
- Irailaren 18a – Ruth Bader Ginsburg, estatubatuar epaile eta legelaria, Notorious R.B.G. ezizenarekin erresistentzia publikoaren eta justiziaren sinbolotzat hartua (j. 1933).
- Irailaren 19a – Lee Kerslake, ingeles musikaria, Uriah Heep taldeko kidea (j. 1947).
- Irailaren 19a – John Turner, Kanadako lehen ministroa (j. 1929).
- Irailaren 20a – Rossana Rossanda, italiar zuzendari, kazetari, idazle eta politikari komunista (j. 1924).
- Irailaren 21a – Arthur Ashkin, estatubatuar fisikaria, 2018ko Fisikako Nobel Saria (j. 1922).
- Irailaren 21a – Michael Lonsdale, britainiar jatorriko frantziar aktorea (j. 1931).
- Irailaren 22a – Agne Simonsson, suediar futbolaria (j. 1935).
- Irailaren 23a – Juliette Gréco, frantziar kantautore eta aktorea (j. 1927).
- Irailaren 25a – Goran Paskaljević, serbiar zinema zuzendaria (j. 1947).
- Irailaren 26a – Jimmy Winston, ingeles musikari eta aktorea, Small Faces taldeko kidea (j. 1945).
- Irailaren 29a – Sabah Al-Ahmad Al-Jaber Al-Sabah, Kuwaiteko emirra (j. 1929).
- Irailaren 30a – Emyr Humphreys, galestar eleberrigilea (j. 1919).
- Irailaren 30a – Quino, argentinar komikigilea, Mafalda komiki sortaren sortzailea (j. 1932).
Urria
- Urriaren 1a – Derek Mahon, iparirlandar poeta (j. 1941).
- Urriaren 1a – Ray Styles, ghanatar artista (j. 1989).
- Urriaren 2a – Héctor Cavallero, argentinar politikari sozialista (j. 1941).
- Urriaren 2a – Claude Vigée, alsaziar olerkigile, itzultzaile eta idazlea (j. 1921).
- Urriaren 3a – Pedro Aiestaran, Popotxo, gipuzkoar aktore eta showmana, Orquesta Mondragón taldeko kidea (j. 1951).
- Urriaren 4a – Kenzō Takada, japoniar moda diseinatzailea (j. 1939).
- Urriaren 5a – Monica Roberts, blogari, idazle eta transgeneroen eskubideen aldeko ekintzaile afro-amerikarra (j. 1962).
- Urriaren 6a – Eddie Van Halen, herbeheretar-estatubatuar rock gitarra-jotzailea, Van Halen taldearen sortzaileetako bat (j. 1955).
- Urriaren 7a – Francesc Betriu, kataluniar zinema eta telebista zuzendaria (j. 1940).
- Urriaren 7a – Mario Molina, mexikar-estatubatuar kimikaria, 1995eko Kimikako Nobel Saria (j. 1943).
- Urriaren 7a – Ignacio Ordóñez, gipuzkoar kirolaria, borroka librean aditua (j. 1966).
- Urriaren 8a – Teresita Aguilar, costaricar zirujaua, irakaslea eta biologoa (j. 1933).
- Urriaren 8a – Ali Khalif Galaydh, Somaliako lehen ministroa (j. 1941).
- Urriaren 8a – Miguel Giubergia, argentinar abokatu eta politikaria (j. 1953).
- Urriaren 8a – Charles Moore, estatubatuar atleta (j. 1929).
- Urriaren 8a – Joseph Pérez, frantziar historialaria, Espainiako eta Hispanoamerikako historian aditua (j. 1931).
- Urriaren 9a – Cecil Thiré, brasildar aktore eta zinema zuzendaria (j. 1943).
- Urriaren 10a – Serge Bourdoncle, frantziar futbolaria eta entrenatzailea (j. 1936).
- Urriaren 10a – Javier Pagola, nafar kazetari eta idazlea (j. 1946).
- Urriaren 11 – Hugo Arana, argentinar aktore eta umorista (j. 1943).
- Urriaren 11 – Victoria Barrera Ocerin, arabar politikaria.
- Urriaren 12a – Conchata Ferrell, estatubatuar aktorea (j. 1943).
- Urriaren 12a – Yehoshua Kenaz, israeldar eleberrigilea (j. 1937).
- Urriaren 12a – Litokwa Tomeing, Marshall Uharteetako presidentea (j. 1939).
- Urriaren 14a – Rhonda Fleming, estatubatuar aktorea (j. 1923).
- Urriaren 14a – Kuniwo Nakamura, Palauko presidentea (j. 1943).
- Urriaren 15a – Teresa Gantxegi, gipuzkoar gizarte-ekintzailea (j. 1923).
- Urriaren 15a – Daría Vilariño Pintos, espainiar liburuzaina eta irakaslea (j. 1928).
- Urriaren 15a – Ricardo Visus, nafar tenorra (j. 1931).
- Urriaren 18a – René Felber, Suitzako presidentea (j. 1933).
- Urriaren 19a – Spencer Davis, galestar musikari eta multiinstrumentista, The Spencer Davis Group taldeko sortzailea (j. 1939).
- Urriaren 19a – Joan Mesquida, espainiar politikaria (j. 1962).
- Urriaren 21a – Marge Champion, estatubatuar dantzari eta aktorea (j. 1919).
- Urriaren 23a – Jane di Castro, brasildar abeslaria eta ikuskizun-artista (j. 1947).
- Urriaren 24a – Abdul Azim, bruneitar printze eta zinema ekoizlea (j. 1982).
- Urriaren 24a – José Ramón Elizondo, gipuzkoar sukaldaria, pintxoetan aditua (j. 1942).
- Urriaren 24a – Paul Rambié, lapurtar margolaria (j. 1919).
- Urriaren 25a – Lee Kun-hee, hegokorear enpresaburua (j. 1942).
- Urriaren 25a – Diane di Prima, estatubatuar poeta (j. 1934).
- Urriaren 29a – Juana Perea Plata, hispano-kolonbiar aktibista, ekintzailea eta enpresaria (j. 1970).
- Urriaren 29a – J. J. Williams, galestar errugbilaria (j. 1948).
- Urriaren 30a – Robert Fisk, britainiar kazetaria, The Independent egunkariaren Ekialde Hurbilako berriemailea (j. 1946).
- Urriaren 30a – Nobby Stiles, ingeles futbolari eta entrenatzailea (j. 1942).
- Urriaren 30a – Mesut Yılmaz, Turkiako lehen ministroa (j. 1947).
- Urriaren 31 – Sean Connery, eskoziar zinema aktore eta ekoizlea (j. 1930).
- Urriaren 31 – Javier Reverte, espainiar bidaiari, idazle eta kazetaria (j. 1944).
Azaroa
- Azaroaren 1a – Eddie Hassell, estatubatuar aktorea, eraila (j. 1990).
- Azaroaren 1a – Pedro Iturralde, nafar jazz-musikaria (j. 1929).
- Azaroaren 1a – Tonny Bruins Slot, herbehereetar futbol entrenatzailea (j. 1947).
- Azaroaren 2a – Ahmed Laraki, Marokoko lehen ministroa (j. 1931).
- Azaroaren 4a – Ken Hensley, ingeles musikari, abeslari, abesti egile eta ekoizlea, Uriah Heep taldeko kidea (j. 1945).
- Azaroaren 4a – Junes Xuburu, zuberoar kantaria (j. 1936).
- Azaroaren 5a – Geoffrey Palmer, ingeles aktorea (j. 1927).
- Azaroaren 6a – Fernando Solanas, argentinar zinema zuzendari eta politikaria (j. 1936).
- Azaroaren 7a – Bones Hillman, zeelandaberritar musikaria, Midnight Oil taldeko baxu-jotzailea (j. 1958).
- Azaroaren 8a - Paquita Martín, Izquierda Unidako sortzaileetako bat eta Espainiako Alderdi Komunistako militante historikoa (j. 1925).
- Azaroaren 8a – Alex Trebek, kanadiar-estatubatuar telebista aurkezlea eta aktorea (j. 1940).
- Azaroaren 10a – Saeb Erekat, palestinar politikari eta diplomazialaria, Palestinaren Askapenerako Erakundeko idazkari nagusia (j. 1955).
- Azaroaren 10a – Luis Ibero, nafar politikaria, Zizur Nagusiko alkatea (j. 1949).
- Azaroaren 10a – Amadou Toumani Touré, Maliko presidentea (j. 1948).
- Azaroaren 10a – Juan Cruz Sol, gipuzkoar futbolaria (j. 1947).
- Azaroaren 11 – Khalifa bin Salman Al Khalifa, Bahraingo lehen ministroa (j. 1935).
- Azaroaren 12a – Masatoshi Koshiba, japoniar fisikaria, 2002ko Fisikako Nobel Saria (j. 1926).
- Azaroaren 12a – Jerry Rawlings, Ghanako presidentea (j. 1947).
- Azaroaren 13a – Peter Sutcliffe, Yorkshireko ateratzailea, ingeles serieko-hiltzailea (j. 1946).
- Azaroaren 14a – Hasan Muratović, Bosnia eta Herzegovinako lehen ministroa (j.1940).
- Azaroaren 14a – Angel Maria Unzueta, bizkaitar apaiz katolikoa, Bilboko Elizbarrutiko bikario nagusia (j. 1952).
- Azaroaren 15a – Ray Clemence, ingeles futbol atezaina (j. 1948).
- Azaroaren 16a – Ignazio Arregi, gipuzkoar erlijio-gizon eta kazetaria (j. 1931).
- Azaroaren 16 – María Salvo, espainiar ekintzaile antifrankista, frankismo garaiko errepresioaren biktima (j. 1920).
- Azaroaren 16a – Manolo Legina, bilbotar musikaria, trikitilaria (j. 1925).
- Azaroaren 17a – Walt Davis, estatubatuar atleta, altuera jauzian aditua eta saskibaloi-jokalaria (j. 1931).
- Azaroaren 17a – Willy Kuijpers, flandiar politikaria, 1975eko Aberri Egunean ikurrina erakusteagatik atxilotua izan zena (j. 1937).
- Azaroaren 18a – Pim Doesburg, herbeheretar futbolaria (j. 1943).
- Azaroaren 18a – Umar Ghalib, Somaliako lehen ministroa (j. 1930).
- Azaroaren 18a – Adam Musiał, poloniar futbolaria (j. 1948).
- Azaroaren 18a – Auðunn Gestsson, islandiar egunkari-saltzaile, poeta eta margolaria (h. 1938).
- Azaroaren 20a – Jan Morris, britainiar historialari eta bidaia idazlea (j. 1926).
- Azaroaren 20a – Rita Sargsyan, Armeniako lehen dama eta musika-socialite eta maistra (j. 1962).
- Azaroaren 20a – Irineo Serbiakoa, Serbiako 45. patriarka, Serbiako Eliza Ortodoxoaren burua (j. 1930).
- Azaroaren 21a – Oliver Friggieri, maltar idazlea, poeta, kritikaria, kazetaria, hiztegigilea eta literatura irakaslea (j. 1947).
- Azaroaren 22 – Pantaleon Errandonea, nafar trontzalaria eta herri kirolen sustatzailea (j. 1937).
- Azaroaren 22a – Ray Prosser, galestar errugbilari eta entrenatzailea (j. 1927).
- Azaroaren 23a – Sidi Mohamed Ould Cheikh Abdallahi, Mauritaniako 7. presidentea (j. 1938).
- Azaroaren 24a – Montserrat Carulla, kataluniar aktorea (j. 1930).
- Azaroaren 24a – Christophe Dominici, frantziar errugbilari eta entrenatzailea (j. 1972).
- Azaroaren 24a – Jose Luis Garaioa, nafar agustindar fraidea eta misiolaria (j. 1952).
- Azaroaren 24a – Mamadou Tandja, Nigerko presidentea (j. 1938).
- Azaroaren 25a – Diego Armando Maradona, Pelusa, argentinar futbolaria, historiako futbolari hoberenetakoa (j. 1960).
- Azaroaren 26a – Sadiq al-Mahdi, Sudango lehen ministroa (j. 1935).
- Azaroaren 27a – Sabina de la Cruz, bizkaitar irakaslea, idazlea eta Blas de Oteroren alarguna. (j. 1929).
- Azaroaren 28a – David Prowse, ingeles kulturista, pisu jasotzailea eta aktorea, jatorrizko Star Wars trilogian Darth Vaderren antzezlea (j. 1935).
- Azaroaren 28a – Juan de Dios Román, espainiar eskubaloi entrenatzailea, Espainiako Eskubaloi Errege Federazioaren lehendakaria (j. 1942).
- Azaroaren 28a – Jean-Louis Servan-Schreiber, frantziar kazetaria, saikeragilea eta giza eskubideen aldeko aktibista (j. 1937).
- Azaroaren 30a – Irina Antonova, sobietar-errusiar arte kritikaria (j. 1922).
Abendua
- Abenduaren 1a – Faustino Amiano, gipuzkoar arraunlari ohia (j. 1944).
- Abenduaren 1a – Juan Hormaechea, Kantabriako presidentea (j. 1939).
- Abenduaren 1a – Eduardo Lourenço, portugaldar idazle, irakasle, kritikari, filosofo eta saiakeragilea (j. 1923).
- Abenduaren 1a – Arnie Robinson, estatubatuar atleta, luzera jauzian espezialitatua (j. 1948).
- Abenduaren 1a – Jose Angel Torres, gipuzkoar paleontologiazalea eta geologiazalea (j. 1959).
- Abenduaren 1a – Elodia Zaragoza-Turki, espainiar idazle, poeta eta editorea (j. 1939).
- Abenduaren 2a – Richard Corben, estatubatuar komikigilea (j. 1940).
- Abenduaren 2a – Valéry Giscard d'Estaing, Frantziako 20. Presidentea (j. 1926).
- Abenduaren 2a – Zafarullah Khan Jamali, Pakistango lehen ministroa (j. 1944).
- Abenduaren 2a – Rafer Johnson, dekatloian espezializatutako estatubatuar atleta (j. 1935).
- Abenduaren 2a – Pamela Tiffin, estatubatuar aktorea (j. 1942).
- Abenduaren 3a – Alison Lurie, estatubatuar eleberrigilea (j. 1926).
- Abenduaren 3a – Patricia Marmont, britainiar aktorea (j. 1921).
- Abenduaren 4a – Alfredo Grimaldos, espainiar ikerketa-kazetari eta idazlea (j. 1956).
- Abenduaren 4a – François Leterrier, frantziar zinema zuzendaria eta aktorea (j. 1929).
- Abenduaren 5a – Viktor Ponedelnik, errusiar futbolari eta entrenatzailea (j. 1937).
- Abenduaren 6a – Carlos Sobrini, nafar arkitektoa (j. 1925).
- Abenduaren 6a – Tabaré Vázquez, Uruguaiko presidentea (j. 1940).
- Abenduaren 7a – Doug Scott, britainiar alpinista (j. 1941).
- Abenduaren 7a – Chuck Yeager, Ameriketako Estatu Batuetako Aireko Armadako pilotu militarra (j. 1923).
- Abenduaren 8a – Alejandro Sabella, argentinar futbolaria eta futbol entrenatzailea (j. 1954).
- Abenduaren 8a – Jevgeni Xapoxnikov, sobietar militar eta politikaria (j. 1942).
- Abenduaren 9a – Raymond Hunter, Ipar Irlandako errugbilari eta kriket jokalaria (j. 1938).
- Abenduaren 9a – Viatxeslav Kebitx, Bielorrusiako lehen ministroa (j. 1936).
- Abenduaren 9a – Paolo Rossi, italiar futbolaria (j. 1956).
- Abenduaren 10a – Tom Lister, Jr., estatubatuar aktorea (j. 1958).
- Abenduaren 10a – Bryan Sykes, britainiar genetista eta zientzia idazlea (j. 1947).
- Abenduaren 11 – Kim Ki-duk, korear zinemagilea (j. 1960).
- Abenduaren 12a – John le Carré, britainiar idazlea (j. 1931).
- Abenduaren 12a – Jack Steinberger, estatubatuar fisikaria, 1988ko Fisikako Nobel Saria (j. 1921).
- Abenduaren 12a – Fikre Selassie Wogderess, Etiopiako lehen ministroa (j. 1945).
- Abenduaren 13a – Ambrose Mandvulo Dlamini, Eswatiniko lehen ministroa (j. 1968).
- Abenduaren 13a – Jimmy McLane, estatubatuar igerilaria (j. 1930).
- Abenduaren 13a – Maleni San Vicente, bizkaitar politikaria (j. 1969).
- Abenduaren 14a – Gérard Houllier, frantziar futbolari eta entrenatzailea (j. 1947).
- Abenduaren 14a – Jean-Pierre Lux, frantziar errugbilaria (j. 1946).
- Abenduaren 15a – Caroline Cellier, frantziar aktorea (j. 1945).
- Abenduaren 15a – Izaskun Etxetxipia, gipuzkoar mediku hematologoa (j. 1940).
- Abenduaren 15a – Saufatu Sopoanga, Tuvaluko lehen ministroa (j. 1952).
- Abenduaren 16a – Flavio Cotti, Suitzako presidentea (j. 1939).
- Abenduaren 17a – Jeremy Bulloch, ingeles aktorea (j. 1945)
- Abenduaren 17a – Pierre Buyoya, Burundiko presidentea (j. 1949).
- Abenduaren 17a – Celina Pereira, caboverdetar abeslaria, idazlea, istorioen kontalaria eta hezitzailea (j. 1940).
- Abenduaren 18a – Aitor Etxarte, gipuzkoar pedagogoa eta euskaltzalea (j. 1956).
- Abenduaren 18a – Michael Jeffery, Australiako 24. Gobernadore Orokorra (j. 1937).
- Abenduaren 18a – Peter Michael Neumann, britainiar matematikaria (j. 1940).
- Abenduaren 18a – Òscar Ribas Reig, Andorrako lehen ministroa (j. 1936).
- Abenduaren 19a – Mekere Morauta, Papua Ginea Berriko lehen ministroa (j. 1946).
- Abenduaren 19a – Märta Norberg, suediar iraupen-eskiatzailea (j. 1922).
- Abenduaren 20a – Doug Anthony, australiar politikaria (j. 1929).
- Abenduaren 20a – Jean-Louis Azarete, lapurtar errugbilaria (j. 1945).
- Abenduaren 20a/22a – Karima Baloch, giza eskubideen aldeko aktibista pakistandarrra eta balutx disidentea (j. 1983).
- Abenduaren 21a – Jean-Louis Ugartemendia, lapurtar errugbilaria (j. 1943).
- Abenduaren 22a – Claude Brasseur, frantziar aktorea (j. 1936).
- Abenduaren 22a – Muhammad Mustafa Mero, Siriako lehen ministroa (j. 1941).
- Abenduaren 25a – K. C. Jones, estatubatuar saskibaloi jokalaria eta entrenatzailea (j. 1932).
- Abenduaren 25a – Barbara Rose, estatubatuar arte-historialaria, arte-kritikaria, erakusketa-komisarioa eta unibertsitateko irakaslea (j. 1936).
- Abenduaren 26a – George Blake, britainiar espioia (j. 1922).
- Abenduaren 26a – Gregorio Salvador Caja, espainiar lexikologoa eta dialektologoa (j. 1927).
- Abenduaren 28a – Armando Manzanero, mexikar abeslari, musikagile eta aktorea (j. 1935).
- Abenduaren 29a – Pierre Cardin, italiar jostuna eta moda-alorreko enpresaburua (j. 1922).
- Abenduaren 29a – Alexi Laiho, finlandiar gitarra-jotzaile, musikagile eta abeslaria, Children of Bodom taldeko kide sortzailea (j. 1979).
- Abenduaren 29a – Sofia Zhukova, errusiar serieko hiltzailea (j. 1939).
- Abenduaren 30a – Jose Agustin Aranzabal, gipuzkoar futbolaria (j. 1946).
- Abenduaren 31 – Robert Hossein, frantziar antzezlea eta antzerki-zuzendaria (j. 1927).
- Abenduaren 31a – Dick Thornburgh, estatubatuar legelari eta politikaria (j. 1932).
Erreferentziak
Kanpo estekak
|
|