TolosaGipuzkoako erdialdeko udalerri bat da, Tolosaldeko herriburua. Oria ibaiaren haranean dago, Donostiatik 24 km hego-mendebaldera. Eskualdeko herri jendetsuena da, 19.041 biztanle baitzituen
2016. urtean. Hamar urtez, 1844-1854 bitartean, Gipuzkoako hiriburua izan zen.[4]
XX. mendearen bukaera arte, industria gune garrantzitsua izan zen, bereziki papergintzaren sektorekoa eta Gipuzkoa eta Nafarroa Garaia lotzen zituen bideko gurutzagune nagusia. Geroztik, industriaren gainbeherarekin batera, zerbitzu-hiri bilakatu da, inguruko herrietako biztanleriari merkataritza, hezkuntza eta osasun zerbitzuak eskainita.
Gipuzkoako probintziaren erdialdean dago, Donostiatik 25 kilometrora. Udalerriak eremu handia hartzen du Gipuzkoako udalerrien batez bestekoarekin alderatuta, 37 km2-ko azalera baitu.
Ingurune naturala eta klima
Hiria gutxi garatua zegoen garaian, ibaiak haltzadiak zeuzkan albo banatan, ibilbide osoan, galeria baten moduan. Lehen biztanle horiek harresi bat eraiki zuten babes moduan, eta baratzeak eta fruta arbolentxako eremuak jarri zituzten, elikagaiez hornitzeko, eta itzala emateko zuhaitzak arretaz aukeratu zituzten.[5]
Gero, leku faltagatik, eraikin handiak eta industrai pisuak harresiz kanpo jartzen hasi ziren. Ondoren, XIX. mende hasieran, industria bizimoduak eragindako zarata eta kiratsetik ihes egite aldera, lorategiak sustatu zituzten, lasaitzeko eta atseen hartzeko leku gisa. Berdegune horietako batzuek oraindik bizirik diraute, baita zuhaitz berezi eta dotore batzuek ere.
Tolosan lorategi natural ederrak ditu. Herria mendiz inguratua dagoenez, naturan murgilduz gero landare eta animalia anitz ikusi ahal izango dituzue, urtaro guztietan. Natura aberastasun hori dela eta, udal lurraldearen parte bat Natura 2000 Sarean dago.[6]
Tolosak biodibertsitatea zaintzen laguntzen du, lursail batzuk Ernio-Gaztumeko eta Aralarko interes komunitarioko Lekuen parte baitira (Monteskue eta urkizu auzoetako goialdea, bateti; eta Bedaio, bestetik). lursail horietan dauden animalientat oso garrantzitsuak diren zuhaitza zaharrak, saguzarren babesleku diren leizeak, hegazti sarraskijaleak elikagai bila joaten diren larreak, eta beste herrialde batzuetan desagertzeko zorian duaden landareak eta animaliak babesten dituzten basoak eta sasiak.
Hidrografia eta orografia
Tolosa Oria ibaiak zeharkatzen du; ibai horrek Araxes eta Berastegi erreken urak jasotzen ditu.
San Esteban auzoan, duela 9.000 urteko giza kokaleku bat aurkitu zuten. Bertan jasotako tresnen eta landutako silex aztarnen arabera, ehizatik eta fruituak biltzetik bizi zen giza taldea zen[7].
Besteik, Tolosako udalerritik kanpo egon arren, duela gutxi Azken Paleolitoko giza jardueraren zantzuak aurkitu dira Araxes ibaiaren haraneko haitzulo batean[8]; horiek izango lirateke udalerritik hurbilen dagoen lurraldeko ebidentziarik zaharrenak (adibidez, San Esteban kokalekukoak baino zaharragoak). Era berean, beste aztarna batzuk ere aurkitu dira Ilarratzuko hilobi ezagunean (Lizartza), hauek berriagoak izanik, hots, Kalkolito/Eneolito garaian kokatuak[9]. Historiaurreko ebidentzia horien artean, aipatzekoa da Txispiriko (Gaztelu) hilobi-kobazulo garrantzitsua, zeina Telesforo Aranzadik aurkitu baitzuen 1934an, eta Maximo Ruiz de Gaonak induskatu baitzuen 1944an. Bertan, ehunka giza hezur aurkitu ziren (horien artean "buru-hezur kopa" bat nabarmentzen da), gutxienez 14 banako berregiten dituztenak; gutxi gora behera Brontze Arokoak denak. Aurretik ustez egindako espoliazio bat gorabehera, zeramika-aztarna gutxi baina interesgarriak eta fauna-aztarna asko ere aurkitu ziren[10][11][12].
Brontze Arokoa da Belabietakotrikuharria, orain dela 4.000 urte ingurukoa. Halaber, Otsabio-Zarateko Estazio Megalitikoan[13]: Pagoaundiko tumulua eta Otsabioko trikuharria (Altzo), Añiko trikuharria (Bedaio auzoa, Tolosa); Urkitako Estazioan[14]: Axurdarioko trikuharria (Lizartza); Ernioko estazioa[15]: Itxuraingo tumulua (Alkiza); baita Erroipeko estazioa ere (Gaztelu), tontor horietan dauden tumulu eta zistekin.
Bestetik, Burdin Arokoa dugu Intxurko bizileku gotortua, Aldaba auzoan. Dirudienez, 2.300 urte inguru ditu, eta badu zerikusia Oria haraneko beste hainbat bizitokirekin: Murumendikoarekin (Beasain), Basagaingoarekin (Anoetan) eta Buruntzakoarekin (Andoain), alegia. Baliteke Intxurreko herrixka gotortua erromatarrak iristearekin bat hustu izana. Historiaurreko ebidentzia horiek guztiak garrantzitsuak dira Tolosako testuinguru historikoa eta bere geografia ulertzeko, geografikoki hurbilekoak eta irisgarriak baitira.
Antzinaro Berantan Tolosan gune populatu bat egon zela susmatzen da, horrela adierazten dute Laskoiango San Esteban elizan agerturiko erromatar zeramika arrunt zatiek baita Intxaurmuintegiko haitzuloa topaturiko eraztunak eta Konstantzio II.a enperadorearen txanponak ere.
Erromatar garaiarekin lotuta, baina kasu honetan Euletxarako tontorrean (gaur egun Leaburu-Txaramako lurretan, Tolosako San Blas eta Amarotz auzoekin muga eginez) argitara ateratzen ari diren aztarna arkeologikoez hitz egin dezakegu. Leku horretan, hainbat garai historikotan, hainbat istilu-motaren aurkako defentsa-leku gisa erabili zen. Aranzadi Z.E. arkeologoen lehen hipotesi gisa, bertan gotorleku erromatar bat ezarri zela uste da (garai hartan Basagain edo Intxur herri indigena harresituekin bat egiten zuen, hau da, barduloen lurretan Erroma sartu zen garaian). Arkeologoek egindako lanen emaitzen artean, honako hauek laburbiltzen dira[17]:
«Euletxara (345 metro) Tolosako San Blas auzoaren gainean dagoen muino bat da, Araxes bailararako sarrera ixten duena. Tontorretik Tolosa eta Araxes bailarako sarrera kontrolatzen dira. Inguruan, Intxurreko Burdin Aroko herria eta Larte-Almitxuriko harrespilak daude, baita Txispiri 3 haitzuloa ere, erromatarren garaiko aztarnak dituena. (...) Egiturak hektarea bateko eremu bat inguratzen du, esparru irregular bat eratuz. [Baina], bere bisitaldiari esker egituraren ezaugarriak nahiko erregularrak direla ikus daiteke. (...) Bestalde, zenbait puntutan (...) argi ikusten da lubaki inguru bat duela. (...) Indusketa-lanei esker eta jasotako informazioari esker, esan dezakegu gotorleku erromatarra dela, haien egitura-ezaugarriak biltzen dituelako eta azaldutako material batzuek argi utzi dutelako egiturak erromatarren garaikoak direla. Ikusgai dauden babesak erromatarren garaiko kanpamenduetan baino ez dira ezagutzen, eta Euletxaran "Agger", "Fossa" eta "contra-agger" bat ikus daitezke. (...) Egiturazko ezaugarriak direla eta (txikia, irregularra), esan dezakegu gotorleku "policcastellum" motakoa dela, ehunka soldadu hartzeko eraikia» (Ceberio, M. & Quevedo, I., 2018)[17]
Aurreko azken bi garai hauetan kokatu behar dugu berriro Euletxarako gotorlekua. Izan ere, bertan, erromatar zantzuen gainera, mendiko zenbait eremu soldaduek XVIII. mendean (Konbentzioaren Gerra) edo XIX. mendean (Napoleonen Gerra edo azken Gerra Karlista) erabili zuten, antzinako lubakien aztarnek adierazten duten bezala[17].
1844tik1854ra, liberal moderatuen gobernuaren pean, Tolosa Gipuzkoako hiriburu izendatu zuten, harik eta liberal aurrerakoiak gobernura iritsi eta hiriburutza Donostiara itzuli zen arte[18] (lehenago Donostia izendatua baitzen hiruburu, besteak beste 1822ko[19] eta 1833ko [20] dekretuetan).
1922an Laskuraingo zabalgunea egiten hasi zen, Gillen Eizagirre udal arkitektoaren diseinuari jarraituz.
Frankismoaren garaian, Franco jeneralak 3 bisitaldi egin zituen Tolosara: 1941ean, 1948an eta 1952an. Donostian udan egiten zituen egonaldiak aprobetxatuz egin zituen bisita horiek. Leku guztietan bezalatsu, hemen ere haren irudia gurtzen zen, eta inguruan tokiko agintari zibil, erlijioso eta militarrak biltzen ziren. 1941ean SAM paper-fabrika eta Boinas Elsegui txapel fabrika bisitatu zituen. 1948an Zumardi Handian antolatu Probintziako Nekazaritza eta Abeltzaintza Jardunaldiak inauguratu zituen. 1952an Centro Sanitario Secundario y Clínica Maternal inauguratu zuen, Nafarroa etorbidean, gaur egun Correos, Galtzaundi eta beste hainbaten egoitza den eraikinean.[21]
Ekonomia
Ekonomi jarduera nagusiak zerbitzuetakoak dira, merkataritza eta administrazio-gune garrantzitsua da. Industria (metalaren industria, inprimategiak, zurgintza eta ehungintza) eta eraikuntza ere garrantzitsuak dira. Tolosako ekonomiaren ezaugarri nagusietako bat izan den papergintza, berriz, gainbeheran sartua da guztiz, eta lantegi gehienak itxiak. Lehen sektoreak garrantzi gutxiago du Tolosako bertako ekonomi jardueren artean, baina inguruko herrietako nekazari eta abeltzainen bilgune nagusia da. Lanean ari diren tolosarren % 1 besterik ez dabil sektore honetan; gainerakoak, erdibana ari dira beste bi sektoreetan.
2017an honela banatzen ziren sektore ekonomikoak: Lehen sektorea BEGaren % 0,4. Bigarren sektorea % 17,6. Hirugarren sektorea % 73,7. Eraikuntza % 8,3.[22]
Demografia
2019an herriak 19.270 biztanle zituen, horietatik % 22,06k 65 urte edo gehiago zituen. Atzerrian jaiotakoak % 9,38 ziren.[22]
Tolosako azken hamarkada hauetan ikusten dena da badirudiela biztanleria katramilatuta dagoela 18000-20000 biztanleen artean. Agian, hazkundearen katramilazio honen arrazoiak, batik bat, XXI.mendeari dagokionez, 2008ko krisialdi ekonomiko globalean aurkitzen dira. Izan ere, krisi hark planetako herrialde guztietan ekonomiaren beherakada ikaragarria ekarri zuen, zeinean familia asko eta askoren ahalmen ekonomikoak negatiboki eraginak izan ziren. Kaltetze ekonomiko hark inflazio ikaragarria ekarri zuen (ez bakarrik etxebizitzak erosteko) eguneroko erosketetan, emantzipazio-prozesuetan.. Bestetik, soldatek, lan-postuek… beherantz egin zuten. Hori dela eta, bikote askok erabakitzen dute seme-alaba asko ez izatea, edo zuzenean seme-alabarik ez izatea, beraien egoera ekonomikoak, lan egoerak eta bestelakoak ez dietelako baimentzen... jaiotza-tasan zuzenki eraginez.[erreferentzia behar]
2007komaiatzaren 27ko udal hauteskundeetan, berriz, EAJk lortu zuen gehiengo osoa 9 zinegotzi eskuratu baitzituen, EAk 3, PSE-EEk 2, EB-Aralar koalizioak 2 eta PPk 1. EAE-ANVren zerrendak inpugnatuak izan ziren, baina jasotako boto baliogabeekin 4 zinegotzi eskuratuko zituzkeen. Gobernu Batzordea EAJk eta EAk osatu zuten, eta Jokin Bildarratz bigarrenez alkate izan zen.
2019ko udal hauteskundeetan hauek izan ziren emaitzak: EAJk 4.464 boto (8 zinegotzi). EH Bilduk 4.249 boto (8 zinegotzi). PSE-EEk 742 boto (zinegotzi 1). Podemos-IU-Equok 530 boto. PPk 214 boto.[25] Olatz Peon (EAJ) izendatu zuten alkate bigarrenez.[26]
Tolosan hitz egiten den euskara gipuzkeraren barne dagoen Tolosaldeko euskarari[33][34] dagokio. Tolosarekin batera, 28i herrik osatzen dute Tolosaldeko hizkerari dagokion hiztun komunitatea. Eskualdeko berezko hizkera horren erabilera maila probintzia osoko altuenen artean dago.
Batez beste, 1996ko datuek adierazten dutenez, urte horretan biztanleen % 72,3 euskaldunak ziren, % 13,2 ia-euskaldunak eta % 14,5 erdaldunak. Nolanahi ere, euskarari dagokionez, alde handiak daude udalerri jendetsuen eta txikien artean. Ia erabat euskalduntzat har daitezke herririk txikienak. Euskaldun kopururik txikiena zeukan udalerrian ere, Zizurkilen, euskalduntzat zuten beren burua biztanleen % 64k.
Eustaten arabera, 2016an herritarren % 70,94 euskalduna zen.[22]
Jaialdiak
Hainbat jaialdi ospatzen dira urtean zehar Tolosan. Besteak beste, Tolosako Abesbatza Lehiaketa, Titirijai Jaialdia, Amalur Jardunaldiak, Eskultur Astea,[35] Tolosandblues, Tolofolk eta bi urtez behin ospatzen den Bonberenea Sutan jaialdia aipa daitezke.
Tolosako inauteriak urtero ospatzen diren festak dira eta inauteri gehienetan bezala, Pazkoa da erreferentzia data zehazteko. Tolosan ematen den gertaera sozial eta kultural garrantzitsuena da.[36]
Tolosak ere musikari dagokionez bere pertsonai eta talde ezagunak ditu.
Felipe Gorriti Osanbela [38](Tolosa 1839-1896) Musikari eta musikagile bikainen maisu ospetsu eta aholkulari izan zen. Jaiotzez Huarte arakildarra izan arren 1867tik Tolosan gauzatu zuen bere obra eskerga guztia. Andra Mari kaperako maisu, organojole famatua, Udal-banda eta Akademiako zuzendari eta hirurehunen bat musika konposizioren egile. Hauetatik eduki erlijiosozkoak azpimarra daitezke: mezak, miserereak, moteteak... Konposizio alorrean nazioarteko zazpi sari lortu zituen. Tolosako herriak eskertu nahiz, Plaza bati bere izena jarri zion.
Eduardo Mokoroa Arbilla[38] (Tolosa 1867-1959) Musikagile, organista eta kapera-maisu. Gorritiren dizipulu gogokoa eta bere obraren jarraitzaile jaioa. 1886ean Udal-banda eta Akademiako zuzendari, Andra Mari Kaperako maisu, organo eskola baten sortzailea eta organista ospetsua izan zen. Belgikan bi aldiz saritutako musikagilea, ehunen bat obra erlijioso, profano eta operistiko sortu zituen. 1910ean Tolosako Orfeoia sortu zuen. Udalak seme kuttun izendatu zuen eta Rondilla kalean bere bustoa ezarri zuen lorategi txiki batean. Donostiako Orfeoiak, ohorezko zuzendari izendatu zuen eta Alfonso X Jakitunaren Gurutzea ere badauka.
Ignacio Mokoroa Danborenea [38](Tolosa 1902-1979). Aurrekoaren semea. Organista eta musikagilea. 21 urte dituenean, Madrileko San José Elizako eta Real Cinemako organojole izendatzen dute, 1953ean, Tolosako Andra Mari elizako organista postua lortu zuen. Musika erlijioso eta profanoaren egile. Errotaria eta Nere Maitena, preziatzen den abesbatzak bere errepertorioan dauzkan obrak dira.
Gloria Vignau de Duñabeitia[38](Tolosa, 1902- XXXX) Piano jolea izan zen eta Pedro Gorostola, Conchita Superviva eta Mº Angeles Plariagarekin batera ibili zen atzerrira egindako ibilaldietan. Donostiako Musika Kulturako Elkarteko lehendakaria izan zen.
Javier Bello-Portu[38] Orkestra zuzendari, konpositore eta musikologo. Mokoroa anaien jarraitzaile, 1943an Felipe Gorritei Eskolania fundatu eta bere lehen zuzendari izan zen. Easo korua, Donostiako kontserbatorioko Orkestra eta 1963tik Iruñeko Santa Zezili Orkestra zuzendu izan ditu ere. Pays Basque, Aoulé eta Llanto por Martin Zalakain de Urbia kantak konposatu ditu. Juan Ignacio Uria Epelderekin batera, Loiolako Musika Erromantikoko Nazioarteko Jaialdiaren sustatzailea izan zen.
Juan Azaldegi Rezola[38] (Tolosa 1924- Bartzelona 2014). Inazio Mokoroaren ikasle eta Felipe Gorriti Eskolaniaren zuzendari ordea. 1955an Sydneyko ST. Mary`s koruaren zuzendaria, 1957an Sydneyko Philarmonic Orquestraren zuzendari. 19759an Adelaide Philarmonic Societyren zuzendari eta 1970n Australiatik itzuli zen musika jardueretatik erretiratua.
Carmen Okariz Alvarez [38](Tolosa 1927-XXXX) Piano irakasle eta kontzertista. Armonia Inazio Mokoroarekin ikasi zuen. 13 urterekin piano-irakasle karrera amaierako lehen saria lortu zuen. Ber ahots konposizioetatik Pájaro prisionero, Sueño, Nada y Al viento nocturno azpimarragarrienak dira. Kontzertu ugari eman ditu.
Salustiano Balza Eguren[38] (Tolosa 1934-1984) Mokoroatarren ikasle eta Santa Maria elizakoko organista. Oinkari koruaren zuzendaria eta piano irakaslea Udal Musika akademian.
Aldundiaren jauregia (XIX. mendea). Triangelu plazan dago. Barrenatxoenea edo Portaletxe etxearen orubean dago eraikia, estilo Neoklasiko isabelinoan, eta laukizuzen luzanga da oinplanoaren forma. Antzinako harresiaren lerroari jarraituz eraikita dago, eta, beraz, fatxada alde zaharreko kaleekiko perpendikularra du eraikin honek. 80ko hamarkadan goitik behera berritu zuten, kultur etxea izan zedin (Antonio Maria Labaien Kultur Etxea da). 1844 eta 1854 artean Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitza izan zen.
Andia dorrea: kale nagusiko 17 zk.-n dago. Gaur egun, Erdi Aroko eraikinetik, zimenduez gain, armarria eta bi gargola gelditzen dira. Domenjón González de Andia, —ezizenez "Gipuzkoako Erregea"—, bizi izan zen han.
Aranburu jauregia (XVII. mendea), barroko estilokoa. Eraikin irregularra da, eta lau isurkiko teilatua du. Aurrealdeko fatxada apaindura gutxikoa da. Miguel Aranburu legelariaren armarria du (Gipuzkoako foruen bilduma idatzi zuen, 1697an).
Atodo jauregia (XVI. mendea). kale Nagusian, 35 zk.-n. Estilo errenazentistakoa, handia, eta fatxada, harlanduz egina, harburu zizelkatuek eusten dioten aleroi bikoitzez babestua dago. Eskuz landutako burdinazko balkoi ederrak ditu oin nagusian, eta azken oinean arku beheratuek osatutako hogei zulo simetriko. Armarri artistikoa: bi haur postura panpoxean, arrapala-lehoi bat erakusten dutela. Fermin Atodo konde palatinoaren jaiotetxea da. Hura Tolosako tertzioen kapitaina izan zen 1558an, eta Erroman Filipe II.aren enbaxadore.
Berdura plaza (1899). Tolosako azokaren kokalekuetako bat. Alde Zaharrean dago. Estalduraren egitura burdinazkoa da, eta gaina kristalezkoa du. Barazkien, loreen eta landareen azoka da.
Bonberenea etxe okupatua, musika kontzertu ugari eta mota askotako kultur ekintzak burutu ohi dira.
Corpus Christi eliza: kondeko aldaparen eta Sakramentinoen aldaparen artean dagoen eliza.
Errota: Santa Maria elizaren alboan dagoen XIV. mendeko errota da. Gaur egun haur-liburutegia eta taberna da.
Gaztelako atea. Triangelu plazan dagoen sarrera-arkua handia da, eta kokatua dago Erdi Aroaz geroztik harresian Tolosatik Gaztela aldera joateko atea zegoen leku berean.
Kultur Etxea (XIX. mendekoa). Laukizuzen luzexka itxurako oina du eta garai bateko harresien lekuan dago. Horren ondorioz, Alde Zaharreko Arostegieta eta Errementeri kaleen hegoalderako bidea mozten du. Berpizkunde isabeldar estilokoa, laurogeiko hamarkadan guztiz berritua izan zen Kultur Etxea egiteko asmotan. 1844–1854 bitartean Gipuzkoako Diputazioaren egoitza izan zen.
Justizia jauregia edo Topic (1853): Euskal Herria plazak lauki arkupedunaren alde bat betetzen du eta alde bakoitzak 50 metro ditu. Estilo neoklasikoa du plaza guztiak, eta jauregia banandu ezina bada ere, ikusgarriagoa da material hobeak, eta inguruko etxeak ez bezala, bi solairu baititu, hiru eduki beharrean. Ataria arkupeduna da, beheko oinean kare-harrizko harlanduz dago egina fatxada. Unanue eta Eskoriatza bertako arkitektoak dira egileak. Epaitegi horretako kartzelan konposatu zuen Jose Maria Iparragirre koblariak amaren omenezko "Nere amak baleki" zortziko hunkigarria. 2009. urtetik aurrera, Topic, Tolosako nazioarteko txotxongilo zentroaren eta Tolosako Ekinbide Etxearen egoitza da. Europa osoan txotxongilo artearentzat zentro integral bakarra.
Gipuzkoako Artxibo Orokorra: 1904an Kortazar arkitektoak eraikia, Gipuzkoa osoan hormigoiz eraiki zen lehenbiziko eraikinetako bat izan zen. Jada XVI. mendetik aurrera Tolosa udalerria Probintzia Artxibategiaren egoitza zen, aurretik elizan zegoen
Gorrotxategi museoa: XIV. eta XIX. mendeen artean gozogintzan erabiltzen zituzten lan teknikak ikusgai daude.
San Frantzisko eliza eta komentua: Gaztelara zihoan antzinako Errege Bidean dago. Oinplano basilikala du eta 1676 urtealdera Nikolas Zumeta eta Agustin Lizarragak eraiki zuten. Bertako aldaree nagusiko erretaula eta Antiatarren kapera nabarmentzekoak dira.
Santa Maria eliza: gaur egungo eraikina XVIII. mendekoa da eta 1.630 m²-ko azalera du. Antzinako eraikina 1503ko suteak kaltetu eta diru falta zela eta, 1548. urterarte ezin izan zitzaien berreraikitze lanei ekin. 1761an Martin Karrerak gaur egungo aurrealda eraiki zuen. XIX. mendean Silvestre Pérezek eraldaketa neoklasikoak gehitu zizkion.
Tolosako udaletxea: 1657–1672 artean eraikitako barroko estiloko ateztatuko behe solairua eta burdin landuzko balkoiak dituen eraikina. Juan Arburola harginaren lana da.
San Blas ermita: Tolosako San Blas auzoan aurkitzen den ermita bat da, Amarotz auzotik gora habiatuta. Ermita txiki bat da baina zeresan handia duena herrian, San Blas-eko festak ospatzen dira bertan, famatuak diren erroskilak salduz.
Zabalarreta. Zabalarretako parkea lorategi pribatu bat zen XIX. mendearen erdialdera. Ladislao Zabala Salazar, Villafuertesko kondearen semea, Gipuzkoako ahaldun nagusi eta Tolosako alkate izandakoa 1874an, Victoria de Larreta andrearekin ezkondu zen. Finka bat sortu zuten eta bi abizenak lotuta jarri zioten izena jabetzari; basetxea eta zuhaiztia zeuzkaten. Trazaduragatik eta dauden espezie anitz eta garrantzitsuengatik, Zabalarretakoa da herriko parke nagusienetako bat. Erabilera publikoa 1980an eman zitzaion eta, etxebizitza berriak eraiki zituztenean, erabaki zuten parkearen jatorrizko osaerari eustea eta berdegunea parke eta lorategiak zaintzeko udal zerbitzuan sartzea. parkean zuhaitz handiak eta zelaiak dira nagusi. Zuhaitzei dagokienez, garrantzitsuenak dira Atlaseko bi zedroak (Libanotik ekarritako hazi batetik sortuak dira eta 40 metor inguru dauzkate) eta indigaztainondoak. Zabalarretako parkeko zedroak dira Tolosako zuhaitzik zaharrenak: 165 urte inguru dauzkate. Zedro horiek zuhaitz biblikoak dira, jatorriz Turkia, Siria eta Libanokoak (Libanoko banderak zedro bat dauka).
Zumardiaundia. Dokumentu batzuen arabera, 1618. urtetik 1622. urtera Igarondo burdinola eta errota zeuden lekuan behin baino gehiagoan hartu zuten esku, Elduain ibaiko terraza batean: muino bat kendu zuten, lurra lautzeko, eta intxaurrondo baso bat moztu zuten, 50 lizar, makal eta zumar jaratzeko, lerrokatuta. hala, harresiz kanpoko eremu bat moldatu zuten, udaran jendea ibil zedin. zumardiaundia asko aldatu da historian, hirigintza eta zuhaitz aletik: independentziaren gerraren ondoren berraldatu egin behar izan zuten goitik behera, frantsesen zaldiek zuhaitzen azala txikitu zutelako; 1844an, Tolosa Gipuzkoako hiriburu izendatu zutenean, hobetu eta handitu egin zuten; eta 1849. eta 1853. urteen artean izan zen handien: 17.880 m2.
Elosegi Parkea. Zedro, altzifre, haritz, pago eta ezki baso bat da, muxar, saguzar eta hainbat urlehortar eta zomorroren babeslekua. Pierre Ducasse paisajista frantses ospetsuak diseinatutako lorategi baten goiko aldea zen; lorategi haren zenbait elementu ikusgai dauzkagu oraindik ere: urmael bat, bide bihurriak, glorietak, bi iturri, bi minarete eta haitzulo bat. Lorategia San Frantzisko pasealekuan XIX. mende amaieran eraikitako Maritxo-Enea jauregitxoari zegokion; etxea La Casualidad txapel fabrika sortu zuen Elosegi familiarena zen.
Iuarramendi. Iurramendiko oinetxean, arbustuz inguratutako zelaietan paseatzerakoan, utzi irudimenari hegan egiten. Muino hori lurraldeko leinu zaharrenaren kokaleku izan zen. Handik jaitsi zen 1212an Joanes de Jurramendi, zaldi gainean, Navas de Tolosako batailan Nafarroako erregeen tropekin borroka egiteko prest. Urte batzuk geroago haren biloba Catalina atera zen handik, dotore-dotore jantzita, Joan de idiakezekin ezkontzeko. Senar-emazte horien seme izan zen Alonso de Idiakez, Carlos V. erregearen idazkaria.
Tolosako Ingurumen Zentroa
Tolosako Ingurumen Zentroa 1994an jarri zuten martxan, Zuloaga Txiki Ingurumen Eskola izenarekin. Ordudanik, jarduerak dibertsifikatu egin dituzte, baina eutsi egin diote eramangarritasunaren aldeko konpromisoari; gainera, arreta berezia eskaintzen diete Tolosako eta Tolosaldeko biztanleei. Alde horretatik, helburu nagusiaren lema da "orokorrean pentsatu eta tokan jardun". Gauzak horrela, ekiteko heztea da zentroaren nortasunaren ardatza.
Zehazki, eskolaren helburuak hauek dira: ingurumenaren alde jarduteko premiaz jendea jabearaztea, eskola umeentzako hezkuntza programak egitea, herritarrei gaur egungo ingurumen gaien berri ematea eta Tolosaldea ingurumen aldetik erreferente izatea.
Asteasu (Andazarrate), Larraul, Alkiza, Hernialde, Tolosa (Aldaba eta Urkizutik), Albiztur eta Bidania-Goiatz. Toki hauetatik gertura daiteke Hernio Gatzumeko KBE-ra.
Hernioko mendigunea ere oparoa da historia, usadio eta kondaira kontuetan. Gune natural zoragarri hori mendizale eta txangozale askoren topalekua da. Gailur ezagunenak Ernio (1.075 m.), Mako (1.066 m.), Uraitz (1.018 m.) eta Erniozabal (1.018 m.) dira. Mendi lerro berean, Intxur (765 m.) izeneko tontorrean, Burdin Aroko defentsarako barruti baten aztarnak geratzen dira. Gailurretatik gertuago Mendikuteko (803 m.) gotorlekua dago, XI–XII. mendeen artean eraikia. Gotorlekua eta ondoko kobazuloa hainbat kondairaren eszenatoki dira.
Aralarreko parkea magikoa eta esanguratsua da. Kare harrizko mendiguneak, ibaiak eta errekastoak, landaretza eta fauna aberatsa, mitoak eta kondairak, hura dena ikustean bisitariak liluratuak geratzen dira. Altuera, zabalera, lurzoruaren erabilera eta balio naturalei dagokienez Aralar mendigune gailurrak zapaltzeko, ordea, eskarmentu pixka bat behar da. Tontor guztien artean, Txindokiko silueta nabarmentzen da (1.346 m.) Euskal herriko tontor ezagunenetako bat inondik ere.
Mendigunearen erdialdea larrerako erabiltzen da. Bertan dabilen aziendari dagokionez, inguruan pilatzen diren monumentu megalitikoen kopuru nabarmena ikusi besterik ez dago hori horrela izan dela baieztatzeko: dolmenak, tumuluak, mairu-baratzeak eta menhirrak.
Ibai hau Nafarroan jaiotzen da, Beteluko herrigunetik gertu. Harana Aralar mendilerroaren eta Uli-Orexa mendien artean dago sartaldean, Gipuzkoan. Hirigune txikiak biltzen ditu, populazio sakabanatuarekin eta landa-giro nabarmenarekin. Azpiegitura handirik ez dagoenez, industriak eta hirigune handiak azken zatietan bakarrik agertzen baitira, balio ekologiko handiko haran bat eratzen da, Araxes ibaia bera ardatz duena.
Ibarreko egungo landaredian baso-paisaia da nagusi, landaretza naturaleko orban ugari baitaude: pagadiak dira nagusi goiko aldeetan eta laiotzako mazeletan, hariztiak eta hostozabalen baso mistoak tarteko altitudekoetan, eta artadi kantauriarra kota txikietan eta eguteretan. Koniferoen baso-landaketak ere ugariak dira, bailara osoan sakabanatuta dauden masen itxurakoak; aldiz, belardiak eta larreak nagusi dira biztanleguneetatik gertu eta behealdean. Araxes ibaiaren ibilguari berari dagokionez, ibaiertzeko landaredi naturalean sahats-oihanpe ugariko haltzadiak dira nagusi. Pagadiak eta hostozabalen baso mistoak laiotzetako haltzadiekin lotzen dira; artadiak eta gailurreko baso mistoak, berriz, eguteretan eta ibaiak zeharkatzen dituen kareharrizko paredoietan. Era berean, landa-eremu batzuek landazabal atlantiko izaera ematen diote paisaiari. Eta ez ditzagun ahaztu kultura-ondarearen elementu arkeologikoak, eraikuntzakoak eta immaterialak, bi haranetan presentzia nabarmena dutenak eta paisaia-animaliak testuinguru osoenean eratzen laguntzen dutenak[43].
Paisaia: haraneko paisaia ur-ibilguek kareharrizkoarrokak nagusi diren erliebe menditsu baten gainean egiten duten higadura indartsuak markatzen du. Paisaia natural horri gehitu beharko litzaizkioke leku horretako biztanleen ahaleginak, beren baliabide naturalak etengabe aprobetxatzeko, ingurunearen zailtasun eta mugekin borrokan: aldizkako uholdeak, giro hezea eta argi gutxikoa, malda eta arrokatasunarekin lotutako ezegonkortasuna, eta abar.
Kalitatea eta garrantzia: "Araxes Ibaia/Río Araxes" KBEak fauna- eta flora-balio eta -interes handiko enklabeak ditu. Bertan, Europar Batasunaren Intereseko Habitatak daude, hala nola haltzadiak eta lizardiak; intereseko arrain-komunitate bat du (Habitatei buruzko Zuzentarauaren II. eranskinean eta Biodibertsitateari buruzko 42/2007 Legean[44] jasotako espezieekin), hala nola loina edo madrilla (Parachondrostoma miegii) eta EAEko fauna mehatxatuaren katalogoan sartutako fauna-espezieen[45] populazioak, bereziki interes bereziko eremua delako espezie horientzat, hala nola Bisoi europarra (Mustela lutreola) eta Desman piriniarra (Galemys pyrenaicus).
Kalteberatasuna: ibaiaren behealdean badira industria batzuk, batez ere paper-fabrikak (antzinako Araxes paper-fabrika), aldian-aldian ibaira isurketak egiten dituztenak; horrek indize biologikoak galtzea eta arrain-faunaren komunitatea sinplifikatzea dakar. Araxesen ibilguaren estutasunak eta harkaiztasunak, ur-emariaren gorabeherekin batera, ibaia ibai-komunikaziorako bide gisa aprobetxatzea eragotzi dute. Aldiz, aprobetxamendu hidroelektrikoa ahalbidetu dute, presa, ubide eta zentral txiki gisa. Ur horien izaera kementsuak ere mesede egin die arrain-jarduerei, eta, horregatik, hainbat arrantza-barruti eratu dira, amuarrain arrunta harrapatzea (Salmo trutta morpha fario) ardatz hartuta, eta amuarrain ostadarrarekin (Oncorhynchus mykiss) birpopulatzeak egiten dira, Gipuzkoako arrantzaleen artean tradizio handiko ibai-eremua eratuz.
d) Albizturko Douglas Izeia
Izeia aurkitzen den lekura iristeko, Tolosatik Azpeitira doan bidea hartu behar da. Intxur-alde izeneko etxeraino iritsi eta ezkerretara ateratzen den hormigoizko bidea hartu. Mendi magaletik gora 20 minutu ibili ondoren, oinezkoentzako bidezidor bat ikusiko dugu, eta bidexka horren amaieran, aipatutako Douglas izeia aurkituko dugu.
Zuhaitz hau izei multzo baten erdian kokatua da, baina 20 inguru dira bere tamainarengatik bereizten direnak. Erreka baten aldamenean kokatua den zuhaitz dotore honek 55 metroko altuera du, 16 solairuko etxe baten altuera, alegia. Bere enborra ere izugarria da, besoak zabaldutako bi pertsonen artean ere ezin baita erabat inguratu.
Altzoko pagoa izen bereko udalerriaren lursailetan dagoen pago bat da. Pago arrunt (Fagus sylvatica) espezieko zuhaitza da. Gaur egun itxura bikaina du: 1,30 metroko enbor perimetroa du, 22,73 metroko garaiera, 28,51 metroko adaburua, eta 2015ekoazaroaren 16an 180 urteko adina zuen. Enbor anitzeko zuhaitza izan litekeela uste da.
Kokagunea, herrigunetik kanpo dago, mendian, Gaztaina-Motzeta basoan eta jabetza pribatuko lursailean, Oiarbide baserritik 150 metrora. Itsas mailatik 381,711 metroko garaieran dago.
Zabalaren ustez «Imazek pago hau bere bizitza eta bizilekuaren ikur gisa maitatu zuen». Bestalde, Zabala iraganeko sagastiak pinudi bilakatu izanaz ere kexatu zen.
Imaz bertsolariak zuhaitza asko maite zuen, haren enborra maiz neurtzeko adina. Horretarako, garaiko usadiozko bere gerriko luzea kendu eta haretxekin enborra neurtzen omen zuen, ondoren etxera joan, eta bertan zuen neurri handiko barrika baten neurriekin parekatuz, zuhaitza zenbat zentimetro handitu zen jakitea lortzen zuen.
Pagoa kimatua izan zen, Imaz bizi zela edo ondoren izan zen ez da jakiten, eta, ondorioz, barnetik usteltzen hasi zen. Orduan, Zabalak zioenez, "bertsolariaren bilobak zuhaitzaren adaburura igo eta tartea harriz eta lurrez bete zuten. Eta pagoa, eskerturik, goitik osatutako zauri bat balitz bezala itxi omen zen".
Kirmen Uribe ondarroar idazle eta olerkariak ere ohoretu zuen bere «Bitartean heldu eskutik» liburuan, «Pagoa» izeneko olerkian.
Irma Goikoetxea Gazpio eta Juan Inazio Elosegi Aldasoro: Tolosako leku izenak + Tolosako baserri guztien argazkiak. Tolosa: Udala, 2006. Hemen eskuragarri.
Lambang Opoczno dengarkanⓘ - sebuah kota di Polandia tengah dengan 23.000 penduduk (2002). Terletak di provinsi Łódź (sejak 1999), sebelumnya di Provinsi Piotrkow Trybunalski (1975-1998). Tokoh terkenal dari Opoczno Edmund Biernacki Artikel bertopik geografi atau tempat Polandia ini adalah sebuah rintisan. Anda dapat membantu Wikipedia dengan mengembangkannya.lbs
Ace Combat 2 Seni kotak Amerika UtaraPublikasiJP: 30 Mei 1997NA: 21 Agustus 1997EU: 24 Oktober 1997GenreSimulasi penerbangan tempurKarakteristik teknisPlatformPlayStation ModePermainan video pemain tunggal FormatCD-ROM Format kode Daftar 30 Informasi pengembangPengembangNamcoPenyuntingNamco DesainerMasanori KatoKomponisKohta TakahashiNobuhide IsayamaHiroshi OkuboTetsukazu NakanishiPenerbitWW: NamcoEU: Sony Computer EntertainmentPenilaianESRB Informasi tambahanMobyGamesace-combat-2 Bagian dari...
Artikel ini sebatang kara, artinya tidak ada artikel lain yang memiliki pranala balik ke halaman ini.Bantulah menambah pranala ke artikel ini dari artikel yang berhubungan atau coba peralatan pencari pranala.Tag ini diberikan pada Desember 2023. Tomasz ZygadłoLahir(1947-12-23)23 Desember 1947Warsawa, PolandiaMeninggal17 September 2011(2011-09-17) (umur 63)Warsawa, PolandiaPekerjaanSutradaraTahun aktif1967-1997 Tomasz Zygadło (23 Desember 1947 – 17 September 2011) a...
Namdur dahi-emas Amblyornis flavifrons Head profile and top of head of the maleStatus konservasiRisiko rendahIUCN22703657 TaksonomiKerajaanAnimaliaFilumChordataKelasAvesOrdoPasseriformesFamiliPtilonorhynchidaeGenusAmblyornisSpesiesAmblyornis flavifrons Rothschild, 1895 lbs Namdur dahi-emas ( Amblyornis flavifrons ) berukuran sedang, kira-kira 24 panjang cm, namdur berwarna coklat. Jantannya berwarna coklat kemerahan dengan jambul emas memanjang memanjang dari dahi emasnya, kaki abu-abu t...
Voce principale: Eccellenza 2021-2022. Eccellenza Lombardia 2021-2022 Competizione Eccellenza Lombardia Sport Calcio Edizione 31ª Organizzatore F.I.G.C. - L.N.D.Comitato Regionale Lombardia Date dal 19 settembre 2021al 15 maggio 2022 Paese organizz. Italia Luogo Lombardia Partecipanti 50 Formula 3 gironi all'italiana con eventuali play-off e play-out Risultati Promozioni VaresinaCastaneseSant'AngeloLumezzane Retrocessioni Base 96 SevesoRhodenseSettimo MilaneseS...
Graphviz Informations Développé par John Ellson, Emden Gansner, Yehuda Koren, Eleftherios Koutsofios, John Mocenigo, Stephen North, Gordon Woodhull, David Dobkin, Vladimir Alexiev, Bruce Lilly, Jeroen Scheerder, Daniel Richard G., Glen Low Dernière version 10.0.1 (11 février 2024)[1] Dépôt gitlab.com/graphviz/graphviz Écrit en C Interface Tk Système d'exploitation Linux Environnement GNU/Linux, macOS, Unix, Windows Formats lus DOT Type Logiciel de manipulation et de visualisation de ...
Papa Vittore IIVittore II raffigurato in una miniatura del Pontificale Gundekariano153º papa della Chiesa cattolicaElezionesettembre 1054 Insediamento13 aprile 1055 Fine pontificato28 luglio 1057(2 anni e 331 giorni circa) Predecessorepapa Leone IX Successorepapa Stefano IX NomeGebhard von Calw-Dollnstein-Hirschberg NascitaGermania, 1018 circa Nomina a vescovo1042 da papa Benedetto IX MorteArezzo, 28 luglio 1057 SepolturaMausoleo di Teodorico, Ravenna Manuale Vittore II, nato...
Istana Mandalayမန္တလေး နန်းတော်Perkarangan Istana MandalayLokasi di MyanmarInformasi umumLokasiMandalayNegara MyanmarMulai dibangun1857Rampung1859 Istana Mandalay (bahasa Burma: မန္တလေး နန်းတော်, pengucapan bahasa Burma: [máɴdəlé náɴdɔ̀]), adalah istana kerajaan terakhir dari monarki terakhir Burma yang terletak di Mandalay, Myanmar. Istana ini dibangun antara tahun 1857 dan 1859 sebagai bagian dari pendirian ib...
«Рисунки для влюбленных: сад Афродиты». Франц фон Байрос, 1907. У этого термина существуют и другие значения, см. Пытка. «Пытка» вагины — БДСМ-практика, при которой причиняется боль или давление на вульву или влагалище, обычно в контексте садомазохизма. В лёгкой форме нередк...
В Википедии есть статьи о других людях с такой фамилией, см. Балабанов. Алексей Балабанов На съёмках фильма «Кочегар», 2010 год Имя при рождении Алексей Октябринович Балабанов Дата рождения 25 февраля 1959(1959-02-25)[1] Место рождения Свердловск, РСФСР, СССР[2] Дата �...
جيسون ويفر (بالإنجليزية: Jason Weaver) معلومات شخصية اسم الولادة (بالإنجليزية: Jason Michael Weaver) الميلاد 18 يوليو 1979 (45 سنة) شيكاغو مواطنة الولايات المتحدة الحياة العملية المهنة مغني، وممثل، وممثل تلفزيوني اللغة الأم الإنجليزية اللغات الإنجليزية ال...
Former Leader of the Scottish Labour Party This article is about the former Scottish Labour leader. For other people named Richard Leonard, see Richard Leonard (disambiguation). Richard LeonardMSPOfficial portrait, 2016Leader of the Scottish Labour PartyIn office18 November 2017 – 14 January 2021DeputyLesley LairdJackie BaillieUK party leaderJeremy CorbynKeir StarmerPreceded byKezia DugdaleSucceeded byAnas SarwarConvener of the Public Audit CommitteeIncumbentAssumed offic...
British prince (born 1942) For other people named Prince Michael, see Prince Michael (disambiguation). Prince MichaelPortrait by Allan Warren, 2014Born (1942-07-04) 4 July 1942 (age 82)Coppins, Iver, Buckinghamshire, EnglandSpouse Baroness Marie-Christine von Reibnitz (m. 1978)Issue Lord Frederick Windsor Lady Gabriella Kingston NamesMichael George Charles Franklin[notes 1]HouseWindsorFatherPrince George, Duke of KentMotherPrincess Marina of...
2009 single by Chip This article needs additional citations for verification. Please help improve this article by adding citations to reliable sources. Unsourced material may be challenged and removed.Find sources: Chip Diddy Chip – news · newspapers · books · scholar · JSTOR (October 2013) (Learn how and when to remove this message) Chip Diddy ChipSingle by Chipmunkfrom the album I Am Chipmunk B-sideI Met a HustlerReleased2 March 2009Recorded2008–20...
Carloman II Gisant de Carloman II à la basilique Saint-Denis, France, XIIIe siècle. Titre Roi des Francs(Francie occidentale) 11 avril 879 – 6 décembre 884(5 ans, 7 mois et 25 jours) Avec Louis III (879-882) Couronnement 4 septembre 879 à Ferrières-en-Gâtinais Prédécesseur Louis II Successeur Charles III le Gros Biographie Dynastie Carolingiens Date de naissance vers 867 Date de décès 6 décembre 884 Lieu de décès Lyons-la-Forêt (Fr...
Voce principale: Cagliari Calcio. Cagliari CalcioStagione 2012-2013Sport calcio Squadra Cagliari Allenatore Massimo Ficcadenti,[1] poi Ivo Pulga All. in seconda Bruno Conca, poi Diego López Presidente Massimo Cellino Serie A11º Coppa ItaliaOttavi di finale Maggiori presenzeCampionato: Agazzi, Ibarbo, Nainggolan (34)Totale: Ibarbo (37) Miglior marcatoreCampionato: Sau (12)Totale: Sau (12) StadioIs Arenas, poiNereo Rocco Maggior numero di spettatori16 500 vs Napoli(26 novembre 2...
بلدة إكسيلسيور الإحداثيات 44°44′06″N 85°01′20″W / 44.735°N 85.022222222222°W / 44.735; -85.022222222222 [1] تقسيم إداري البلد الولايات المتحدة التقسيم الأعلى مقاطعة كالكاسكا خصائص جغرافية المساحة 36.2 ميل مربع ارتفاع 355 متر عدد السكان عدد السكان 991 (1 أبريل 2020)...
Ratio of distance on a map to the corresponding distance on the ground This article is about the general mapping concept. For its graphical representation, see Linear scale. For other uses, see Scale. A graphical or bar scale. A map would also usually give its scale numerically (1:50,000, for instance, means that one cm on the map represents 50,000cm of real space, which is 500 meters) A bar scale with the nominal scale expressed as 1:600 000, meaning 1 cm on the map corresponds to 600,000...